VGaztea

“Pilarreko esperientzia: desberdintasunak orekatzeko erronka”

Urriaren 29an, goizeko 10:00etan, Europa biltzar jauregiaren Gasteiz aretoan, lan saio bat izango da. Lan saioa irekia da gazteekin lan egiten duten eragileentzat. Bertan sailarteko lan talde batek egin duen lana aurkeztuko da. Lan hori, gazte Planak bultzatuta, desabantaila egoeretan dauden gazteei buruz egin da Pilarreko, Gazalbideko eta Txagorritxuko auzoetan, eremu horren beste eragileekin batera (ikastetxeak, elkarteak…)

Ekitaldia Gazteria Zerbitzuaren arduraduna den Iñaki Prusilla zinegotziak aurkeztuko du eta Joan Subirats irakaslearen “Konpetentziak eta betebeharrak” ponentziarekin hasiko da. Ondoren, “Pilarreko esperientzia: desberdintasunak orekatzeko erronka” aurkeztuko da. Geihago…

Gazteentzako programa: “Kalea, dantzan”.

Udan gazteentzako jarduerak kalera aterako ditugu. Guk musika eramango dugu eta zure zain egongo gara. Animatu eta egin dantza kalean!
Ekainaren 16tik, astelehena, 27ra arte, Pilarreko gizarte etxeak gazteentzako ekintza sorta bat antolatzen du Kalea, dantzan izeneko programan. Besteak beste, aerobica, body combat-a, country dantza, hip-hop-a eta aquarunning-a izango dituzu. Guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira. Ekintza irekiak dira, ez da beharrezkoa izena ematea eta dohainik dira. Esan lagunei eta hurbildu zaitez gustukoa duzuna jende gehiagorekin egiten gozatzera.