VGaztea

Gazteen Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Eguna, 1999tik

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Gazteriaren Ministroen Mundu Konferentziaren gomendioei jarraituz.

Urteko ospakizun bat da, gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko bazkide gisa duten eginkizuna sustatzea eta aurre egin beharreko erronka eta arazoei buruzko kontzientzia sortzeko espazio bat sortzea helburu duena.

Hau dela eta, Gazteria Zerbitzuak “Gazteen ekarpena COVIDaren aurrean” bideoa aurkeztu du, Lankidetza Zerbitzuarekin eta Arabako SEADen lagunen elkartearekin batera.

Ezagutzen dituzu gure esperientziak?

Bideoan, gazteek COVID-19ren aurrean egindako prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloko hainbat ekimen erakusten dira, bai hemen, bai munduko hainbat herrialdetan (Kolonbia eta Sahara, besteak beste). Vanesa, Mohamed, Maria Camila eta Antoniok gazte boluntario gisa hainbat erakundetan egindako ekarpena erakusten digute, eta lan desinteresatu horren balioa mahai gainean jartzen dute, ziurgabetasun une hauetan.

http://youtu.be/66w4VOoSKEs

Helburuak

Ikus-entzunezkoa Erronka: gazteak Gazte Planaren barruan kokatzen da, eremu lokal-globalean, eta hiru helburu ditu:

Gasteizko eta hegoaldeko herrialdeetako gazteen artean truke-estrategia berritzailea sortzea (boluntariotza, kultura), haien errealitateak eraldatzeko ekintzak egin ahal izateko.
Kultura-kudeaketan munduko beste leku batzuetako gazteekin ezagutzak transferitzea ahalbidetuko duten ekintzak babestea.
Gazteen artean Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezagutzen lan egitea, helburuok betetzean ekarpenak egitea ahalbidetuko duten jarrera-aldaketak sustatzeko.

Zorionak pandemia une honetan zuen kolaborazioengatik!

 

Hiretu Hiria Gala- Gazte jendea hiria eraikitzen: maiatzak 14, 17:00, Goiuri jauregian

                                             

IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen, Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibideko ikastetxeen ordezkari gazteek landu dituzten proiektuak Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarriko dituzte. Horretarako, zuzeneko lekukotzak eta eurek eginiko bideoak plazaratuko dituzte Hiretu Hiria izeneko galan. Helburua: Gasteizko hiria bizitzeko toki solidarioa eta atsegina bihurtzea.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Gala honetara bertaratuko dira: parte hartu duten eskola-talde guztietako ordezkariak, senitartekoak, irakasleak, prozesuan inplikatutako hezkuntza-agenteak, alderdi politikoetako ordezkariak, eta gazte-proposamenak ezagutzeko interesa duten Gasteizko herritarrak. Gainera, jende ugari bertaratuko dela baliatuz, ekitaldian “Aurkeztutako gazteen gai eta esperientzien bozketa” egingo du Gazteria Zerbitzuak, bertaratutako jendeak gehien gustatzen zaiona aukera dezan. Boto gehien jasotzen dituen gaiak honako sari hau lortuko du: lan- eta dibertimendu-asteburu bat Paulen. Topaketa horretan, gazte irabazleek ekintza zehatz bat asmatuko dute Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jartzeko.

Hiretu Hiria 2021 Gala gazteen parte-hartzerako prozesuaren amaiera izango da, eta baliagarria izango da gazte-proposamen eta gazte-gaitasunei balioa emateko: ahalmen kritikoa, analisi-ahalmena, auto-antolaketarakoa eta erantzunkidetasuna.

  • Data eta ordua: maiatzaren 14an (ostirala), 17:00etan.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Adina: 14-99
  • Tokia: Goiuri jauregia.
  • Sarrera librea lekuak bete arte, 16:50etik aurrera.
  • Gaiak: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”, “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta gizarteratzea”.

 

Gazte Planak gehitzen ditu 20 laguntzaile berriak

Udalaren Gazte Planak jarraitzen du Udalak egiten dituen gazteria politiken laguntzaileen taldea zabaltzen eta kide berriak bilatzen Gasteizen. 2016 eta 2017 artean izan ziren 54 erakunde edo ta taldeak Gasteiz Gaztea politiken laguntzaileen zigilua jaso zutenak, lehenak Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Bertan gazteen errealitatearen arlo guztietako kideak egon ziren: hezkuntza mundua, prestakuntza, enpresen ordezkariak, kultura, elkartegintza, ingurugiroa, kirol arlokoak, aisialdia…

Aurten, gazte Planak gehitzen ditu 20 laguntzaile berriak. Batzuk hezkuntza arloan lan egiten dutenak, hiriko 10 ikastetxe eta institutuekin, Gazteria Zerbitzuak antolatzen dituen ekintzetan gehien parte hartzen dituztenak. Horien bitartez, baloreen lanak, sormena eta hiritartasunaren parte hartzea lantzen dituzte bere eguneroko lanean. Baita kultur arloko kideak, Ilustrapados eta Soka, elkartegintzan aritzen diren eragileak: Apdema, Fundación Secretariado Gitano, GGKE Colombia Euskadi, Noralai taldea, aisialdian lan egiten duen Azterlariak taldea, Awake ekimena, boluntariotza lantzen duen Batekin Arabako boluntariotza agentzia eta Topagunea, herrietako elkarteen federazioa, euskara arloan ekintzak burutzen duena.

Gasteiz Munduan blogaren sariak

Blogaren lehiaketaren sariak eman dira Montehermoso jauregian, Encina Serrano, Udalaren Gobernuko Kontseilariarekin eta egon diren laguntzaileekin, Eroski Bidaiak eta Diario de Noticias de Álava.

Blogean agertzen diren esperientziek gure hiritik kanpoko esperientziek zer garrantzia duten, bai lana egiteagatik, ikasteagatik edo boluntariotza lanak egiteagatik. Gasteizko beste gazteei animatzen diete horrelako esperientzi bat izateko, bere bizitzaren proiektuak aberasteko.

Gasteiz Munduan bloga ikusi ahal duzu.

1. maila (Esperientzia bukatu duten pertsonak)

Viajes Eroski Bidaiak agentziaren txartela:

Itsaso Velez del Burgo Guinea

Diario de Noticias de Álava egunkarirako online harpidetzako accesita:

Amaia Agirrezabal Agirre

2. maila (Gaur egun aktibitate hauek egiten ari diren pertsonak)

Viajes Eroski Bidaiak agentziaren txartela:

Sergio Rejado Albaina

Diario de Noticias de Álava egunkarirako online harpidetzako accesita:

Ander Martínez de Lecea Muñoz

Mila esker parte hartu duten guztiei.