VGaztea

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldian izena emateko azken egunak

Hiruburu Instagram

Hator politikariekin eta teknikariekin eztabaidatzera gazteentzako etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz ‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldian.

Irailaren 29an bilduko gara Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian, 18:00etan. Ez ahaztu aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela.

Azken egunak inprimaki honen bidez izena emateko.

Informazio gehiago: www.egk.eus

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Betebeharrak

– 24 urtera arteko ikasleek

–  Gasteizen erroldatuta egotea

–  Gasteiztik kanpo -barnetegian edo ostatua nahiz bizilekua bertan hartuta- ikastea

Epea

Abenduaren 31 arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.

 

info gehiago: http://v-g.eus/hobaria

 

Txosten berezia: Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina (Gazteleraz)

Gazteen Errealitatearen Behatokia funtsezko tresna da errealitate horren ezaguera eguneratua mantentzeko eta ekintzak diseinatu eta egiteko, gazteen benetako beharrei eta nahiei erantzuteko, haiek direlako Gazte Plan honek planteatzen dituen gazteria politiken jasotzaileak.

“Erronka: Gazteak” Gazte Planaren barruan, eta Gasteizko VIII. Enplegu Planarekin lankidetzan, Alazne Sainz Gil de Paules soziologoak azterlan zehatz bat egin du, “Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina” izenburupean. Azterlan horretan, gure hiriko covid-19ren krisiak eragindako gazteei lotutako hainbat faktoreren alderdi anitzeko azterketa egiten da.

Txostenaren testu osoa esteka honetan kontsulta daiteke.

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia

 

Data:

2021eko maiatzaren 6a.

Lekua:

Goiuri Jauregia, Aihotz plaza, z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Ordutegia:

17:00-20:00.

Programa:

17:00-17:15 Ongi Etorria eta aurkezpena

17:15-18:45 1. panela: Politika iraunkorrak

Moderatzailea: Alejandro Garrido, Equipo Europa x Euskadi.

Arantza Acha – UNESCO Etxea Euskadiko zuzendaria.

Imanol Zabaleta – Centre for Environmental Studies-en (CEA) zuzendaria.

Daniel Senderos – Diputatuen Kongresuko diputatua eta politika iraunkorretan aditua

18:45-19:10 2. panela: Ingurumena eta gazteria

Joxemari Gallastegi – JOMA-ko CEO-a.

19:10-19:50 3. panela: Gazteentzako aukerak

Moderatzailea: Iratxe Sáenz de Villaverde, Equipo Europa x Euskadi.

Zulaima García – Batekin-eko koordinatzailea, Arabako partaidetza soziala eta boluntarioentzako agentzia.

Estibaliz Sanz – Gasteizko Udaleko Gazte Informaziorako Udal Bulegoko arduraduna.

19:50-20:00 Amaiera eta azken gogoetak

Antolatzailea:

Equipo Europa Euskadi

Laguntzaileak:

Vitoria-Gasteizko Udala

Unesco Etxea

Batekin, Arabako partaidetza soziala eta boluntarioentzako agentzia.

Joma

Europako Parlamentuko Eskola Enbaxatzaileak

Doako sarbidea, aldez aurretik izena emanda.

9

 

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Googaz. Escape room bat hirian zehar tokiko merkataritza sustatzeko

Googaz

Gasteizko Udalak, Gazte Planaren barruan, gazte ekintzaileekin lankidetzan, eta Gasteiz On elkartearekin batera Googaz ekimena abiarazi du, tokiko merkataritza sustatzeko.

Edukia:

Hirian zehar gymkhana bat eginez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte-taldeek tokiko merkataritzarekin zerikusia duten proba batzuk egin beharko dituzte, ordu eta erdiko denbora-tartean. Lehiaketa apirilaren 17an eta 24an egingo da, gehienez 3 laguneko taldeetan. Irteera eta helmuga Espainia plazan dagoen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik egingo da. Izena emateko www.googaz.eus orria erabil daiteke.

Txapelketa irabazten duen taldeak bigarren fase bat egin beharko du probintzia mailan, euskal espedizioan arabar ordezkaria nor izango den erabakitzeko. Talde horren saria izango da Europan zehar Interrail batean ibiltzea, Europako tokiko merkataritzaren jardunbide egokien adibideak detektatzeko eta, ondoren, euskal eremura eramateko.

·        Jarduera: Escape room bat hirian tokiko merkataritza sustatzeko.

·        Eguna eta ordua: 2021eko apirilaren 17an eta 24an. Ordu eta erdiko saioak 10:00etatik 20:00etara.

·        Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

·        Adina: 18-30 urte.

·        Lekua: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza 1, behea).

·        Aldez aurreko izen ematea: www.googaz.eus

“Juventud en España” txostena

Juventud España

Gazteriaren Institutuak (Injuve) ‘Juventud en España 2020’ txostena aurkeztu du. Espainiako gazteen egoeraren erradiografia orokorra da, datu fidagarri eta adierazgarrietatik abiatuta egina, eta pandemiaren inpaktuagatik inoiz baino premiazkoago bihurtzen diren gazteriaren politika publikoak diseinatzeko oinarria izan nahi du.

Horretarako, Espainian bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko 6.467 gazteren lagin adierazgarri bati galdetu zaio hezkuntzarekiko, enpleguarekiko, emantzipazioarekiko, aisialdiarekiko, sexualitatearekiko, genero-berdintasunarekiko eta klima-aldaketarekiko dituzten interes eta jarrerengatik, baita COVID-19ren pandemiak beren bizitzetan izan duen eraginagatik ere.

Konklusioek gazte belaunaldi baten “hamarkada galduaren” ondorioak berresten dituzte. Belaunaldi horrek bere bigarren krisi ekonomiko eta sozial handiari aurre egin behar dio, 2008ko finantza-krisiaren ondorioetatik oraindik suspertu gabe zegoenean.

Informazio gehiago.

Gazteei eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuan azterlan bat egiten ari gara, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen egoerak gure hiriko gazteen artean duen eraginari buruz.

Une honetan, gazte bila gabiltza (30 urte arte), elkarrizketa pertsonalak egin nahi ditugu azterketa aberasteko. Elkarrizketa horiek aurrez aurrekoak nahiz online (Zoom, Meet,…) bitartekoak izan daitezke, edo, azken batean, telefono bidezkoak ere izan daitezke. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango lukete.

Egoera horretan egon bazara edo bazaude, edo azterketan parte har dezakeen norbait ezagutzen baduzu, harremanetan jar zaitezke planempleo11.1@vitoria-gasteiz.org e-postaz edo 945161616 (luzapena 6513) telefono zenbakiaren bidez.

Anima zaitez eta parte hartu!

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.