VGaztea

Enpresetan praktikak egiteko prestakuntza-programa 2021

Formación prácticas

Araban bizi bazara, 30 urte baino gutxiago badituzu eta unibertsitateko edo LHko ikasketak 2017ko otsailetik aurrera amaitu badituzu, 5 hilabeteko praktiketako 25 beketako bat eskuratzeko aukera izango duzu. SEAk eta Vital Fundazioak batera finantzatutako programa bat da, tituludunen prestakuntza beren lanbide-kualifikazioari dagozkion zereginetan osatzeko aukera ematen duena.

Informazio gehiago.

Praktikak Munduko Bankuan

banco mundial

Ordaindutako praktikak eskaintzen dira Munduko Bankuan. Gutxienez lau asteko iraupena izango du, eta eskainitako lanpostu gehienak Washington DCn daude. Beharrezkoa da sektore pribatuaren garapenerako gaitasunak izatea. Unibertsitateko ikasketak izatea, hala nola ekonomia, soziologia, hezkuntza, nutrizioa, nekazaritza. Gainera, lanaldi osoan doktoretza edo master batean izena emanda egon behar da, praktikak amaitu ondoren itzultzeko asmoz.

Eskatzaileak

Munduko Bankuko kide diren herrialdeetako ekonomia- eta gizarte-ezagutzak eskuratzeko interesa duten gazteak.

Mugaeguna

Mugaeguna 2021/01/31 da.

Informazio gehiago.

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan

Zuen bila gabiltza

BORONDATEZKO LAN-PRAKTIKAK ENPRESETAN egin nahi dituzuen UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleak

Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko Errektoreak, uztailan aurkeztutako “Estudio sobre tendencias y empleabilidad e intervención universitaria 2016” prentsaurrean esan zuen

“Las prácticas son una “herramienta eficaz” para mejorar la empleabilidad, ya que quienes han hecho prácticas acceden al empleo en un porcentaje del 3% superior respecto al colectivo que no lo ha hecho”. (Diario Noticias de Álava, 2016.07.23)

Hori da, hain zuzen, HIZKUNTZA KLUBA programaren helburu gailena, gazteen lan bilaketa hobetu heuren hizkuntzen trebetasuna aberaztuz. Geihago…

Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak” 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

Maiatzak 13an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Gazteentzako Bulegoan, Plaza Espaina 1

Bi zati:

Novia Salcedo Fundazioa: Praktika programak Titulua lortu duten gazteentzako programa, gehien bat lan-esperientzia ez dutenentzat. Praktika hori lehenengo lan eta prestakuntza esperientzia izango da, zure enplegurako baliabideak hobetzeko asmoz.

Novia Salcedo Fundazioak bere praktika programak azalduko ditu bertan.

Aurkezlea: Josu Robredo Arzuaga (Gazteentzako laguntza Arloa)

Gure gazteek euren esperientzia azaltzen digute Hainbat gaztek lan-praktikak egiteko lortutako bekei buruz hitz egingo dute (Global Training, Santander, Lehen Aukera…).

Aurkezleak: Asierrek, Mirenek, Aitorrek… euren esperientzia azalduko digute

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko: Oficina Municipal de Información Joven (Espainia plaza, 1 – behea) 945161330

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org