VGaztea

Formakuntza Duala aztertzeko EGK Consejo de la Juventud de Euskadi-k prestatutako galdetegia

Azken astean hiru eztabaida- eta gogoeta-talde antolatu ditugu Formakuntza Duala ikasten dauden gazteekin, bi Bidasoa LHII eta bat Plaiaundi BHI ikastetxeetan. Oso aberasgarriak izan dira duela aste batzuk zabaldu genuen galdetegiaren bitartez biltzen ari garen erantzunak osatzeko, kontrastatzeko eta sakontzeko. Ordubete inguruko saioak izaten ari dira eta urria amaiera arte gehiago antolatzen saiatuko gara. Zure ikastetxean bat egiteko interesa izanez gero, idatzi iezaguzu bizibaldintzak@egk.eus helbidera.

Oraingoz Formakuntza Duala aukera oso baliagarri bezala ikusi dute gazteek, eta orokorrean eskatzen duen esfortzua azpimarratu dute. Ezin da ahaztu “prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jarduera” dela Formakuntza Duala. Horrek, askotan, batetik bestera mugitzea eskatzen du.

Protagonisten ahotsa entzutea eta entzunaraztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Diseinatutako galdetegi hau urriaren 27a arte izango dugu irekita. Gipuzkoako hainbat ikastetxerekin harremanetan jarri gara helarazteko eta bertan jorratutakoa eztabaida- edo gogoeta-taldeen bitartez kontrastatzeko eta osatzeko.

Info gehiago

Zer uste dugu gazteok Formakuntza Dualari buruz?

Urriak 27 arte galdetegia irekia izango du EGK-k diagnosia egin eta hobekuntza-proposamenak biltzeko

Azken urteotan Formakuntza Duala pisu handia hartzen ari da Euskadin. Hasiera batean Lanbide Heziketako ikastetxe batzuen eskaintza izan zen, baina orain ikastetxe zein ikasle kopurua handitzen doa. Are gehiago, egun ez da Lanbide Heziketako kontua soilik, Unibertsitateetako zenbait graduetara zabaldu baita ere. Hori horrela izanda, EGKtik gazteon bizitza proiektuarengan duen eragina aztertu nahi dugu. Zein da gure esperientzia? Zer uste dugu Formakuntza Dualari buruz? Nola hobetuko genuke? Egoki jarduten da eta baldintza egokiak bermatzen dira? Galdera hauei eta beste hainbati erantzuna topatzeko galdetegi hau antolatu dugu.

Zer da Formakuntza Duala?

Geihago…