VGaztea

Hezitzaileen trebakuntza ai laket!! Drogak, gozamenak eta arriskuak.

Eguna: Azaroak 6, larunbata.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Ai Laket!!eko egoitzan, Herreria kalea 43 tris, Gasteiz.

Hizkuntza: Euskaraz edo gaztelaniaz (Bi taldetan edo bakar batean egiteko aukera, izen-emateen arabera).

Plazak: gutxienez 10 eta gehienez 30 (Bi talde egiten badira, gutxienez 5 eta gehienez 15)

Gure proiekturen batean praktika boluntario bat egiteko aukera egongo da

Lantegiaren inguruan informazio gehiago nahi duten edo parte hartu nahi dutenek mezu bat idatzi dezakete  aitzol@ailaket.com (tlf.: 607523424) emailaren bidez edota Ai Laket!!-en egoitzatik pasata.

 

Ikerbasquek 20 zientzialari gazte kontratatzeko Research fellows programaren deialdi berria ireki du, gaur

Egun, Ikerbasquek Eukadiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dauden 76 ikertzaile gazte kontratatu ditu, goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuarekin.

Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak emakume ikertzaileak eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere.

IKERBASQUEk bost urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu. Azken urtean ebaluatuak izango dira eta kontratu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute ikertzaileek.

Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten 20 ikertzaile berri kontratatzeko deialdia gaurtik martxoaren 24a arte irekita egongo da.

Info gehiago.

Azaroak 17 – Ikasleon nazioarteko eguna. EGK-k egin duen deklarazioa.

Igande honetan, azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, azken urteotan egin dugun bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) ikasleek egunerokotasunean dituzten erronkak azpimarratzeaz gain, ikasle gazteek dituzten konpromisoak eta aurrera ateratzen dituzten proiektuak goraipatu nahi ditugu. Elkarteen bitartez zein norbanako modura hainbat ekimen antolatzen dira urtean zehar, gehienetan boluntario modura gainera. Ikasle bezala dituzten ardurekin uztartuz, noski.

Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan zein unibertsitateetan gazteon egoera hobetzeko egiten den horrek aipamen berezia merezi du. Ildo horretan eta elkarlana errazteko antolatu genuen 2018an #ElkarTopatu jardunaldia eta sortzen diren gai ezberdinak Hezkuntza Foroan aztertzen ditugu. Geihago…

Zure esku ere badago, gazteen heziketan sexualitate libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko kanpaina

Gazte Koadrila batek bizi dituen egoera desberdinen komiki multzoa, beraiei esker sexualitatea, aniztasun sexuala, estereotipoak, pertsonen arteko harremanak,… aztertuko dituzte

Helburuak

Gazteen heziketan eragitea sexualitate-bizipen libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko.

Harremanetan emakumeen ahalduntzea sustatzea.

Sexualitate-arloan eskaintzen diren errekurtsoak ezagutzera ematea.

Materialak. Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu gazteekin lantzeko.

Info gehiago

Formakuntza Duala aztertzeko EGK Consejo de la Juventud de Euskadi-k prestatutako galdetegia

Azken astean hiru eztabaida- eta gogoeta-talde antolatu ditugu Formakuntza Duala ikasten dauden gazteekin, bi Bidasoa LHII eta bat Plaiaundi BHI ikastetxeetan. Oso aberasgarriak izan dira duela aste batzuk zabaldu genuen galdetegiaren bitartez biltzen ari garen erantzunak osatzeko, kontrastatzeko eta sakontzeko. Ordubete inguruko saioak izaten ari dira eta urria amaiera arte gehiago antolatzen saiatuko gara. Zure ikastetxean bat egiteko interesa izanez gero, idatzi iezaguzu bizibaldintzak@egk.eus helbidera.

Oraingoz Formakuntza Duala aukera oso baliagarri bezala ikusi dute gazteek, eta orokorrean eskatzen duen esfortzua azpimarratu dute. Ezin da ahaztu “prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jarduera” dela Formakuntza Duala. Horrek, askotan, batetik bestera mugitzea eskatzen du.

Protagonisten ahotsa entzutea eta entzunaraztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Diseinatutako galdetegi hau urriaren 27a arte izango dugu irekita. Gipuzkoako hainbat ikastetxerekin harremanetan jarri gara helarazteko eta bertan jorratutakoa eztabaida- edo gogoeta-taldeen bitartez kontrastatzeko eta osatzeko.

Info gehiago

Prestakuntza behar al duzu? Enplegurako prestakuntza | CETIC 2019

Aurrez aurreko prestakuntza

Industria 4.0 arloko prestakuntza programak

IKT eta eCommerce arloko prestakuntza programak

Diseinu grafikoa eta web arloko prestakuntza programak

Online prestakuntza

Online ikastaroak

250 ikastaro baino gehiago, leku mugarik gabe, honako arloetan: enpresa kudeaketa eta administrazioa, programazioa, sistemak, diseinu eta komunikazioa, multimedia, ofimatika,…

Hizkuntza klubean izena emateko aukera ikasturtean zehar irekita jarraitzen du eta laster hizkuntza berriak eskainiko dira

Hizkuntza Klubak ikasten ari zareten hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizue 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Gainera, zuen herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen dizue ere. Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza-ikastaro bat. Landuko duzuena zuen hitz-jariotasuna izango da. Horretarako, aukeratzen duzuen hizkuntzaren maila ertaina izan behar duzue gutxienez.

Dagoeneko 144 pertsonek izena eman dute eta datorren astean hasiko dira saioekin. Baina lasai, oraindik egin ez duzuenok aukera izango duzue ikasturtean zehar ere, leku libreak dituzten taldeetan eta beteta daudenen itxarote zerrendatan.

Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania praktikatu ahalko dira, eta hemendik gutxira alemana eta errusiera ere eskainiko dira. Alemanaren kasuan, gainontzekoetan bezala, mintzamena lantzeko taldea izango da. Errusierarena, ordea, hastapen ikastaroa izango da.

Argibide gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/clubidiomas

“Gazte Sortegiak 2019/20” eskolarako izen-ematea zabalik urriaren 16ra arte

Urritik ekainera bitartean, “Gazte sortegiak” sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Eskolak 150 €ko prezioa du.

Izena emateko epea URRIAREN 16RA ARTE zabaldu dugu.

14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Gazte sortegiak sormen eskolak irailetik ekainera bitartean garatuko dira Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero, arratsaldeko 17:00-18:30 artean, zehazki. Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da.

Info gehiago Oihanederren web orrian.