VGaztea

Gazte enplegua – Hazia 23: aurkitu zure etorkizuna.

Hazia 23 Gasteizko Udalak martxan jarri duen proiektu bat da, Gazte Planaren esparruan. Berau Vital Fundazioarekin eginiko lankidetzarako akordio finatza-rioaren bidez gauzatu da , eta hiru entitateren partaidetzarekin: Egibide, Cari-tas eta Adsis Fundazioa.

Hazia 23 programa malgua da. Bere berritasun nagusia hau du: proiektuan laguntzen duten entitateek hartzen dituzten neurriak eta egiten dituzten ekin-tzak pertsona bakoitzaren benetako beharren arabera artikulatzen eta molda-tzen dira, lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzeko asmoz.

Nori zuzendua: Langabezian dauden pertsonak, 23 urte baino gutxiagokoak, oinarrizko forma-kuntza bukatuta edo bukatu gabe dutenak, eta lan-esperientzia esanguratsurik ez dutenak. Behar bezalako administrazio-egoeran egon behar dira.

Profesionaltasun-ziurtagiriarekin lotutako prestakuntza, banako eta taldeko tutoretzak, praktikak egiteko bekak eta laneratzearen segimendua.

2019ko irailetik 2020ko uztailera arte.

Argibide gehiago eta inskripzioak

Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekita mantenduko ditu etsaminen aldian.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak ikasteko ikasgelak mantenduko ditu etsaminen aldian Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, lehengo irakasleen eskolan (Juan Ibáñez de Sto Domingo K. 1. 01006 Gasteiz). Zehazkiago, irekita egongo dira uztailaren 11ra arte, hura ere barne.

Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza.

Arabako 4.0 Industriaren prestakuntza-eskaintza zabala ez da gradu eta masterretara mugatzen; Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo bikainak ere baditu.

Info gehiago Araba 4.0 web orrian

Mekatronika Industriala

Prestakuntza-ziklo horretako ikasleek sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasten dute, baita sistema horien muntaketa eta mantentzea planifikatzen, gainbegiratzen eta egikaritzen ere. Hori guztia, kalitateko, segurtasuneko, ingurumen-errespetuko eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloei jarraikiz.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

Automatizazio eta Robotika Industriala

Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egiten duten ikasleek sistema industrialetako prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatu eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasten dute. Geihago…

San Petersburgoko Balletak maisu eskolak emango ditu dantza kontserbatorioan.

Ekainaren 24tik 28ra bitartean izango dira, eta oraindik bada lekurik

San Petersburgoko balleteko izarretako batzuek maisu eskolak emango dituzte José Uruñuela kontserbatorioan; besteak beste, alor hauek landuko dituzte: dantzaren hastapenak, izaerako dantza, oin-puntuen gaineko errepertorio klasikoa, eta ballet eskolak.

Kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak eta irakasle eta ekitaldiaren koordinatzaile Sergey Vianak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Vaganovaren teknika —munduko onena— baliatzen duen ikastaro trinkoa egiten den lehenengoa da.

Lankidetza duela lau urte sortu zen. Izan ere, 2016ko azaroan, ikasle eta irakasle talde bat San Petersburgoko festibalera joatera gonbidatu zuten.  Ondoren, “Scherezade” balleta ekoitzi zuten elkarrekin, balleteko izarrek zein kontserbatorioko ikasleek parte hartu zutelarik; emanaldiak arrakasta handia lortu zuen Andorran, iazko otsailean. Ainhoa Arenazak, zuzendari berriak, beste urrats bat egin nahi izan du aurrera lankidetzan.

30 leku daude, eta oraindik badu izena emateko aukerarik,  945 162 606 edo 665744034 telefonoetara deituta.

Emakunderen ikastaroak: berdintasuna, aitatasun arduratsua…

Dohan eta malguak, presentzialak edo on line egitekoak. Ezagutu sentsibilizazio eta prestakuntza ikastaroak. Gai ezberdinak lantzen dituzte.

Gizonduz sentsibilizazio eta prestakuntza programak ikastaroak eskaintzen ditu; doakoak eta malguak dira, aurrez aurre zein internet bidez egin daitezke, eta mota guztietako gaiak jorratzen dituzte.

Sentsibilizazio eta prestakuntza programa

On-line sentsibilizazio-ikastaroa

IkastaroAK egiteko, eta oro har, sentsibilizazio eta prestakuntza programarekin lotutako edozein alderdiri buruz informazio gehiago eskatzeko, hona jo behar duzue:

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea

Manuel Iradier, 36; 01005 Vitoria-Gasteiz

Teléfonoa: 945 01 67 00

Faxa: 945 01 67 01

Posta elektronikoa: emakunde.gizonduz@euskadi.eus

Enplegua eta prestakuntza – Lan aktibazioko lantegiak

30 ordu irauten du, 3 orduko 10 saiotan banatuta, astelehenetik ostiralera, elkarren segidako bi astetan.

Lantegi guztiak doakoak dira. Izena eman behar da:

Datak kontsultatzea eta online izen-ematea

Aurrez-aurre izen-ematea: Herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, CETICen eta Ignacio Ellacuría ikastegian.

Lekua: CETIC (Castro Urdiales, 10) eta Ignacio Ellacuría ikastegian (Castro Urdiales, 12).

Programa honetaz informazio gehiago edo orientatzailearekin hitzordua nahi baduzu, ez zalantzarik izan eta jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoa: 945 161224 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org

Info gehiago.