VGaztea

Enpresetan praktikak egiteko prestakuntza-programa 2021

Formación prácticas

Araban bizi bazara, 30 urte baino gutxiago badituzu eta unibertsitateko edo LHko ikasketak 2017ko otsailetik aurrera amaitu badituzu, 5 hilabeteko praktiketako 25 beketako bat eskuratzeko aukera izango duzu. SEAk eta Vital Fundazioak batera finantzatutako programa bat da, tituludunen prestakuntza beren lanbide-kualifikazioari dagozkion zereginetan osatzeko aukera ematen duena.

Informazio gehiago.

Empleoaraba

2016. urtean 2.450 lanpostu berri sortuko dira Araban. Gainera, langileen 2.000 erretiro-txandakatze edo –ordezkapen egingo dira. Hortaz, aurten 4.450 lanpostu bete beharko dira, eta datorren urtean 9.000 lanpostuetara iritsi behar dugu.

Egoera horretan, Empleoaraba sortu da; SEA Arabako Enpresariaken eta VITAL Fundazioaren asmo handiko plan bat da, eta Arabako lan-eskaintza eta -eskaria bateratzea du helburu. Horrez gain, arabar enpresetan epe laburrera izango duten langile-beharrak betetzeko behar den orientazioa eta trebakuntza osagarria ere eskainiko du.

Zer zerbitzu ematen ditugun

  • Pertsona eskaintzaileen curriculumak enpleguko datu-base batean sartzen ditugu; horri esker, hautagai egokienak aukeratu ahal izango ditugu arabar enpresek eskatutako profilen arabera, eta alde biak harremanetan jarriko ditugu.
  • Langabetuei laguntza eta aholkularitza ematen diegu trebakuntza-profila eta gaitasun profesionalak arabar merkatuan antzemandako beharretara egoki ditzaten.

Kontaktua

945.000.400
empleo@empleoaraba.es
Arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00ak arte (aurretiko zita)

Informazio gehiago.