VGaztea

“Sexualitateak digitalean” edizio berria

Teknologia digitalak eta hauek pertsonen bizitzan duten eragina dira, oraindik ere, on line prestakuntza honen ardatzak. Oraingoan, 8. edizioa izango da. Azterketa eta hausnarketa, sexologia substantiboaren ikuspegitik.

Ikastaroak 7 modulu ditu, 7 astetan banatuta (70h). Otsailaren 5ean hasi eta martxoaren 28an bukatuko da ikastaroa.

Informazio gehiago.

 

Aurrez aurreko ikastaroa: ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Ane Ortíz Ballesterosek, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Magisteritzan diplomatuak emango du ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da bereziki arlo sexual eta erotikoan Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zer nolako eragina duten ezagutzea arriskuak gutxitzeko asmoz.

Noiz eta non:

  • Non: Donostian, CRAJen egoitzan  (Anoeta, 28)
  • Noiz: urriaren 22an, 29an eta azaroaren 5ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: euskara
  • Izena emateko epea: urriaren 8tik 15era
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez
  • Informazio liburxka

Informazio gehiago.

Aurrez aurreko ikastaroa: ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’ ikastaroa. Maider García de Vicuña Quintanak, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Psikologian lizentziadunak emango du ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da hezitzaileek berauen lan esparruan aritzen diren haur eta gazteen sexualitateari arreta eskeintzea, sexualitateak pertsonen garapen integralean duen garrantziaz konzientzia hartuz, ulermen eta lantze jarreretatik aritzeko baliabideak jorratuz.

Noiz eta non:

  • Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)
  • Noiz: urriaren 14an, 21ean eta 28an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 8ra.
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez

Helburuak:

  • Sexologiaren eredu teorikoa kalitatezko sexualitatearen arretarako oinarrizko erreferente gisa ulertu.
  • Haur eta gazteen sexualitatea hezi, artatu eta laguntzearen garrantziaz jabetu.
  • Sexualitateari arreta eskeintzea garai guztietan garrantzitsua denaz jabetzen lagundu hezitzaileei.
  • Sexualitatea lantze jarreretatik jorratzearen garrantzia azpimarratu, modu honetan auto-ezagutza eta besteen ezagutza areagotzea lortuz.
  • Sexualitatea aukeretatik lantzearen garrantzia oinarritzat hartu autoestimu ona eta besteekiko harreman positiboak sortzeko.
  • Esku-hartze programak eta protokoloak sortzeko oinarriak jarri.

Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago.

Sexualitate Digitalak 2020an

sexualidades en digital

Sexualitate digitalak: Prestakuntza-proposamen berriak 2020an.

7. edizio honetan teknologia digitalei eta horiek emakume eta gizon gisa ditugun identitateetan eta harremanetan duten eraginari erreparatzen jarraitzen diegu. Edizio honetan aukera desberdinak planteatzen ditugu. Aurkitu zure beharretara egokitzen dena!:

Prestakuntza osoa: oinarrizko bloke bat (2 modulu) + bloke espezifiko bat (5 modulu). 70 ordu. Gaztelaniaz. Urrian eta azaroan.

Oinarrizko prestakuntza: oinarrizko blokea (bi modulu): 20h. Euskaraz edo gaztelaniaz. Bi aukera: uztailean eta irailean.

Informazio gehiago.

Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude harreman sentimental eta/edo sexualekin

harreman sexualak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren Gazteriaren Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko 1.500 gazteri galdetu die beren bizitzako hainbat alderdiri ematen dieten garrantziaz, bai eta alderdi horiekiko sentitzen duten gogobetetzeaz ere.

Harreman sentimentalak edota sexualak dira horietako bat. 0tik 10era bitarteko eskala batean, Euskadiko gazteek 8 puntuko garrantzia ematen diete, batez beste, eta 7,8ko gogobetetzea.

Izan ere, gazteen % 1,9rentzat baino ez dute garrantzi baxua harreman sentimentalek eta/edo sexualek, hau da, 10etik 3 eman diete gehienez. % 11,3rentzat garrantzi ertaina dute (10etik 4 eta 6 arteko puntuazioak), eta gehienek, inkesta egin duten gazteen % 86,8k uste dute garrantzi handia dutela (7 eta 10 arteko puntuazioak).

Harreman sentimental eta/edo sexualekin asebetetze txikia duten gazteen ehunekoa 4,3koa da, % 16,5ek gogobetetasun ertaina dute eta % 79,3k asebetetze handia, 10etik 7tik gorako puntuazioekin.

Emakume gazteen artean, asebetetze handia dutenen ehunekoa handiagoa da gizonen artean baino; emakumeen % 82,2k 7 puntutik gora eman diote, eta gizonen artean, aldiz, % 76,6k.

Asebetetzeak ere gora egiten du adinarekin. Bi aldagaiak, adina eta sexua, gurutzatzen baditugu, emakumeak dira beren harremanak gehien baloratzen dutenak.

Informazión gehiago.

 

Gazteria Azterlanen Aldizkaria 123. Espainiako gazteen osasun afektibo-sexuala

revista injuve

Afektibitateak eta sexualitateak garrantzi handia dute nerabezaroan eta gaztaroan, bi dimentsioetan sortzen diren behar berriengatik, eta etengabeko erronkak ezartzen dituzte. Nerabeen eta gazteen bizitza sexuala eta afektiboa behar bezala ulertzeko, kontuan hartu behar da esplorazio-prozesu horretan gerta daitezkeen ibilbideak anitzak direla, bai eta bide horiek azaltzen laguntzen duten faktoreak ere; izan ere, pertsonaren berezko ezaugarriak ez ezik, haren testuinguru soziokulturalari eta pertsonarteko testuinguruari dagozkionak ere kontuan hartu behar dira.

Era berean, ibilbide horiek ulertzeak eta osasun-, hezkuntza- eta komunitate-arloko esku-hartzeak gerta daitezkeen arriskuak kontuan hartzeaz gain (sexu-transmisiozko gaixotasunak, nahi gabeko haurdunaldiak, jokabide oldarkorrak, etab.), ongizateko eta gogobetetze afektibo-sexualeko esperientziak ere kontuan hartu behar dituzte, bereziki aintzat hartu ez direlako.

Nolanahi ere, oraindik asko dira konpondu gabe dauden gaiak, bereziki konplexutasun eta/edo kalteberatasun handiagoko egoeraren batean dauden pertsonei dagokienez (LGTBI+ pertsonak, dibertsitate funtzional eta/edo intelektuala dutenak, etab.); horregatik, lanean jarraitu behar da nerabeek eta gazteek beren bizitzetan aurre egin behar dieten zereginen ebazpen positiboa hobetzeko, garapen afektibo-sexual osasungarria lortze aldera.

Aldizkaria.

“Zure esku ere badago” serieko komiki digitalak berrargitaratzea.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzuarekiko lankidetzan, “Zure esku ere badago – También está en tu mano” serieko komiki digitalak berrargitaratu ditu.

Komikien diseinu berria, euskaraz eta gaztelaniaz, www.vitoria-gasteiz.org/zureesku helbide elektronikoan eskuragai daude. Komikien formatua eguneratu egin da eta gainera Andre Mari Zuriaren jaietarako argitaratu zen komikirako unitate didaktikoa sortu da, lehen ez bai zuen. Geihago…