VGaztea

“Hartu motxila aldean eta zatoz Bidera” Omijen solasaldia, asteazkenean, 10ean, arratsaldean

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

Solasaldiaren edukiak:

Solasaldi honek Done Jakuen Bidea egitea aukera paregabea izan daitekeela gazteentzat erakutsiko digu: merkea, hurbila eta aukera aparta jendea ezagutzeko, paisaia ederrak ikusteko, hizkuntzak praktikatzeko… eta ezin hobeto pasatzeko.

Zure “Done Jakuen Bidea” nola antolatu”

Done Jakuaren Bidean barrena sartu aurretik hainbat gauza hartu behar dira kontuan, batez ere,:

Nondik nora

Noiz

Nola

Motxila…

Zuzen-zuzenean:

Miguel eta Adrián Done Jakuaren Bidea egin duten gazteak ditugu eta heurek bertan izango ditugu bizi izandako esperientzia azaltzeko eta goian aipatutako puntuei buruzko edonolako galderei erantzuteko. Biek motxila aldean hartu eta oinez egin zuten Bidea

Baina hori ez da aukera bakarra, bizikletaz, zaldiz, vespaz… ere egin ahal da. Aukera ezazu zurea eta hartu Bidea

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko: OMIJ (Espainia plaza, 1 – behea) /945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ez zinen enpleguari eta bekei buruzko solasaldietan egon?, hona hemen beren edukia.

Gazteentzako enplegua sustatzeko programak

“Gazteentzako enplegua sustatzeko programak” izan zen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Espainia plaza, 1 behean), maiatzaren 27an, egindako “Murgil zaitez OMIJen” programaren bostgarren topaketaren izenburua. Solasaldi horretan gazteen langabeziari aurre egin nahi dioten bi programen gorabeherak azaldu ziren.

Lehendabizi, Rebecak, Arabako Merkataritza Ganbara gizarte entitatearen izenean, PICE programa (Programa Integral de Cualificación y Empleo) aurkeztu zuen.

Informazio gehiago

Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak

“Murgil zaitez OMIJen” programaren Solasaldi zikloari jarraipena emateko, maiatzaren 13an, laugarren topaketa egin zen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Espainia plazan). Oraingoan, gazteek heuren ikasketekin zerikusia duten lan-praktikak edota prestakuntza praktikak egiteko duten hainbat aukera aztertzea zen helburua.

Topaketa honetan, “Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak”, 4 gazte izan genituen aurkezle eta bakoitzak bere lan-praktikaren egonaldiaren esperientzia azaldu zien bertaratu zirenei. Bukatzeko, eta aurreko informazioa borobiltzeko, Novia Salcedo Fundazioaren langile batek heuren lanaren ardatzak azaldu zituen. Esan beharra dago, Fundazioaren helbururik garrantzitsuenetariko bat hauxe dela: gazteek lan-merkatuan integratzeko egin behar duten bidean laguntzea.

Informazioa gehiago

Turismo kolaboratiboari buruzko solasaldia Gazteen Bulegoan, ekainak 3an

“Turismo kolaboratiboa (Airbnb, BlaBla Car, Couchsurfing…)” 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

Ekonomia-krisialdia oraindik ere aldean dugula, Interneten bidez joera berri batek indarra hartu du: zerbitzuak erabili heuren jabe zertan izan barik, hots, ekonomia kolaboratiboa delakoa. “Erabili, edukitzearen ordez” dugu joera honen lema

–    Entzun al duzu edonoiz zeozer Couchsurfing edo Airbnb plataformeei buruz?

–    Partekatu al duzu inoiz kotxea zure bidaietan?

–    Eta, SERVAS, WARMSHOWERS…plataformeei buruz, zer?

–    Esagutzen al duzu WWOOFer egonaldiren bat egin duen norbait?

Zuzen-zuzenean:

Philek, Ikerrek, Rociok eta Sandrak aipatutako plataformak ezagutzen dituzte:

Philek bere etxea Courchsurfing eta Airbnb plataformetan eskaintzen du

Ikerrek, bizikletaz egindako bidaietan, SERVAS;WARMSHOWER… erabili ditu

Rociok, bere joan-etorrietarako BlaBla Car plataforma erabili du sarritan

Sandra, WWOOFerren bitartez baserri batean egon zen

Heurek bizi izandako esperientziak azalduko dizkigute, zeinek goraka egin duen balio nabar betean oinarritzen diren: KONFIANTZA

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko: OMIJ (Espainia plaza, 1 – behea) /945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak” 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

Maiatzak 13an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Gazteentzako Bulegoan, Plaza Espaina 1

Bi zati:

Novia Salcedo Fundazioa: Praktika programak Titulua lortu duten gazteentzako programa, gehien bat lan-esperientzia ez dutenentzat. Praktika hori lehenengo lan eta prestakuntza esperientzia izango da, zure enplegurako baliabideak hobetzeko asmoz.

Novia Salcedo Fundazioak bere praktika programak azalduko ditu bertan.

Aurkezlea: Josu Robredo Arzuaga (Gazteentzako laguntza Arloa)

Gure gazteek euren esperientzia azaltzen digute Hainbat gaztek lan-praktikak egiteko lortutako bekei buruz hitz egingo dute (Global Training, Santander, Lehen Aukera…).

Aurkezleak: Asierrek, Mirenek, Aitorrek… euren esperientzia azalduko digute

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko: Oficina Municipal de Información Joven (Espainia plaza, 1 – behea) 945161330

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Hitzaldiak Gazteentzako bulegoan. Udazken honetan boluntariotza da gaia.

Solasaldietan gehien interesatzen zaizkizun gaietako hainbat adituekin elkartzeko aukera eskaintzen dizugu.

2014ko udazkena

Udazkenean, boluntario izateko hainbat aukera ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

2014ko udazkeneko solasaldiak EGUNA  SOLASALDIA INFO +

Irailak23  Erdaraz

18-30 urte “ELKARTASUNA OINARRITZAT HARTURIK, HEGOA AURKITU. Garapenerako GKEak ezagutzea eta parte hartzea Emaileak:

Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundea

Arabako Setem Hego Haizea

Arabako SEADen Lagunen Elkartea

Urriak 8 Erdaraz

18-30 urte “BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT NIRE HIRIAN, baina ez dakit nola eta norekin”

Emaileak:

ASPACE

Down Isabel Orbe Elkartea

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da:

945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Omijeko solasaldiak: hegoaldeko herrialdeetako boluntariotza, urriaren 23an.

Udazken honetan Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJek) bi solasaldi antolatuko ditu BOLUNTARIOTZA, Hegoaldeko herrialdeetakoa zein bertakoa, ardatza hartuko delarik. Solasaldien helburua hainbat zalantza argitzea da, besteak beste, boluntario izateak zer esan nahi duen. Horretarako, solasaldietan sortuko den topaguneetan aukera sorta interesgarria eskainiko zaizkie Gasteizko gazteei.

Inoiz zure denbora, zure ezagupenak, zure poza, zure lana eskaintzea pentsatu baduzu, zatoz SOLASALDIETARA!

Elkartasuna oinarritzat harturik, Hegoa aurkitu. Garapenerako GKEak ezagutzea eta parte hartzea.

Gizartean kezka bat dago: mundua aldatu nahi dugu eta justuagoa izan dadin lagundu, baina ez dakigu nola. Ez dugu nazioarteko lankidetza ezagutzen eta ez dakigu nola hurbildu esparru horretara. Era berean, ez daukagu argi zer alde dagoen borondatezko lankide profesionalen eta sentsibilizaziora eta ekintzara bideratutako boluntarioen artean.

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da:

945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org