VGaztea

Zientzia Astea Vitoria-Gasteiz

Zientzia Astea

Gustu guztietarako hogei bat jarduera eskaintzen ditu Zientzia Asteak Gasteizen. Bibat museoak, Arkeologia eta Fournier Karta museoen egoitza, tailerrak, hitzaldiak, ikuskizun zientifikoa, bi erakusketa eta dagoeneko historikoa den Zientzia Club, biltzen ditu aurten. Bisita gidatuek Zadorra ibaira, San Pedro mendira eta Arabako hiriburuko kaleetara eramango gaituzte.

Azaroaren 4tik 7ra, Bibat Museoan.

Informazio gehiago.

2020ko Ikertzaile Gazteen Lehiaketa

jóvenes investigadores

Gaztea zara eta ikertzea gustatzen zaizu? 15 eta 20 urte bitartean badituzu, hitz egin irakasleekin eta animatu parte hartzera. Gazteriaren Institutuak eta Unibertsitate Ministerioak Ikertzaile Gazteen XXXII. Lehiaketa deitu dute, Espainiako genero horretako lehiaketarik garrantzitsuena.

15 eta 20 urte bitarteko ikasle gazteei zuzenduta dago, eta ikerketarako bokazioa piztu nahi du, hiru erronkari aurre eginez: ingurunea arakatzea, ezagutzen ez duten galderaren bat identifikatzeko; gaiari buruz dokumentatzea, eta bere arazoarentzako irtenbide bat proposatzea eta enpirikoki frogatzea. Erronka horrek jakin-mina, irudimena eta talde-lana eskatzen ditu. Ausartzen zara?

Edizio berri honetan, Espainiako ikastetxeetan 2019-2020 ikasturtean matrikulatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako ikerketa-proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Eskatzaileek 15 urte beteta izan behar dituzte 2019ko abenduaren 31 baino lehen, eta 21 urte bete gabe 2020ko irailaren 30ean. Adina luzatu ahal izango da, baldin eta parte-hartzaileak desgaitasuna duten pertsonak badira, betiere gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Izena emateko epea: 2020ko abuztuaren 17tik irailaren 16ra.

Informazio gehiago.

Inspira STEAM

STEAM

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika lehen hezkuntzako ikasleen artean, STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.

Informazio gehiago.

#ChicasInTech gida didaktikoa

Chicas in Tech

#ChicasInTech Esplai Fundazioaren ekimen bat da, emakume haur eta nerabeak zientziarekin eta teknologiarekin lotutako bokazioak aukeratzera bultzatzeko. Sektore horiek oso maskulinizatuta daude, eta egungo (eta etorkizuneko) lan-merkatuan nabarmentzen dira. Lan-esparru guztiek islatu beharko lukete emakumeen eta gizonen proportzio soziala, bestela, ez baitira elikatzen gizartean dagoen aberastasun sortzaile eta berritzaile guztiaz.