VGaztea

Lan aktibazioko lantegia

empleo

Helburuak:

  1. Ekonomia global batean lan merkatuan izandako aldaketak ezagutzea.
  2. Zure proiektu profesionalarekin eta merkatuarekin koherente den helburua zehaztea.
  3. Lan merkatuan gehien balioesten diren zeharkako gaitasunak ezagutzea.
  4. Marka pertsonala eraiki eta indartzeko eta eta besteengandik bereizteko gakoak ezagutzea.
  5. Harreman profesionalen sare sendoa osatzen ikastea, enplegua bilatzeko aukerak handitu ahal izateko.
  6. Enplegua lortzen laguntzen duten web-orri nagusiak ezagutzea.
  7. Denbora hobeto administratzeko informatika tresnak esagutzea.
  8. Curriculuma helburu profesionalak lortzeko tresna giza erabiltzen ikastea.
  9. Hautaketa elkarrizketa bat arrakastaz gainditzen laguntzeko estrategiak ikastea.
  10. Enplegu bilaketaren planifikazioa eta antolaketa hobetzeko tresnak ezagutu eta erabiltzea.

Baldintzak: 18 urtetik gorakoak

Egunak: 2021/04/12 – 2021/04/23

Orduak: 30

Ordutegia: 9:30 – 12:30

Lekuak: 7

Matrikula: 0.00 €

Burutze tokia: CETIC

Informazio gehiago.

Aurrez aurreko tailerra: ‘Jolasaren pedagogia’

jolasaren pedagogia

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Jolasaren pedagogia‘ tailerra Bilbon. Raúl García Piñeirok ‘Saco de Juegos’-en sortzailea, esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkulariak emango du ikastaroa.

Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte.

Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte.

Helburuak

  • Jolasak egungo gizartean duen garrantzia ulertzea.
  • Jokoaren hezkuntza-gaitasuna eta gizartea aldatzeko duen ahalmena ulertzea.
  • Esperientzia ludikoak diseinatzeko metodologiak, teknikak eta hezkuntza-joerak ezagutzea.
  • Jolasean oinarritutako jarduerak eraginkortasunez zuzentzeko teknikak bereganatzea.

Noiz: 2021eko apirilaren 14an eta 21ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Hizkuntza: gazteleraz

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Informazio gehiago.

 

Indarkeria matxistaren aurrean ligoteo osasuntsua

Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere. Orduan, planteatu behar da zer mezu jasotzen dituzten gazteek musikaren bidez, eta nola erabili tresna indartsu eta interesgarri hori indarkeria matxistak beren harremanetan prebenitzeko, detektatzeko eta horiei aurre egiteko. Musika ardatz hartuta, horrek indarkeria matxistaren ugalketan duen eraginari buruz hausnartuko dugu, baita gurekin nola ligatzen eta ligatzen dugun ere. Coviden baino lehen eta momentu honetan nola ligatzen dugun aztertuko dugu, eta ligoteo osasungarrirako dekalogo bat sortuko dugu.

Lekua: PILARREKO GE

Datak: 2021/02/26 – 2021/02/26

Egunak: Or

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: Ele bietan

Norentzat: GAZTEAK

Informazio gehiago.

Ekiteko lantegia: Nola jakin nire negozio-ideia bideragarria den

ekintzailetza

azaroak 17 – 19 | 9:30 – 13:30 |  streaming

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendua.
Edukiak: Excel lanabesen erabilera, plangintza ekonomikoa lantzeko eta errentagarritasun-atalasea kalkulatzeko. Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Informazio gehiago.

Gauekoak – Gidoigintza tailerra

Taller de guión

Gidoi bat egin nahi duzu eta nola egin ez dakizu? Tailer hau gidoi bat egiteko lehen urratsak eman nahi dituzten gazteei zuzenduta dago. Ariketa praktiko eta teorikoak garatuko dira 2 egun hauetan zehar. Juan Ibarrondo gidoilariak bere esperientzia zabalarekin, etorkizuneko sorkuntzetan erabili ahal ditugun gakoak kontatuko dizkigu.

Irakaslea: Juan Ibarrondo.
Aldabe GE.
Azaroak 20 eta 27, ostirala.
17:00 – 20:00.
Gastelaniaz.

Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Informazio gehiago.

 

Gauekoak – Serigrafia tailerra

Noiz

Eguna: 2020/10/24, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 17:00

Deskribapena

Estanpazio-tailer hau, balioespen estetikoa, ikus-komunikazioa eta irudimen- eta behaketa-gaitasuna garatzeko jardunaldi bat izango da. Tailerraren edukia serigrafiaren teknika hainbat materialetan sartzea eta aplikatzea izango da. Tailerrean eskuak zikintzea beharrezkoa izango da!

  • Irakaslea: Marta Barragán – Marta Printmakin.
  • Iparralde GE.
  • Urriak 24, larunbata.
  • 11:00 – 17:00 (etenaldia bazkakltzeko).
  • Euskaraz
Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Informazio gehiago.