VGaztea

“Juventud en España” txostena

Juventud España

Gazteriaren Institutuak (Injuve) ‘Juventud en España 2020’ txostena aurkeztu du. Espainiako gazteen egoeraren erradiografia orokorra da, datu fidagarri eta adierazgarrietatik abiatuta egina, eta pandemiaren inpaktuagatik inoiz baino premiazkoago bihurtzen diren gazteriaren politika publikoak diseinatzeko oinarria izan nahi du.

Horretarako, Espainian bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko 6.467 gazteren lagin adierazgarri bati galdetu zaio hezkuntzarekiko, enpleguarekiko, emantzipazioarekiko, aisialdiarekiko, sexualitatearekiko, genero-berdintasunarekiko eta klima-aldaketarekiko dituzten interes eta jarrerengatik, baita COVID-19ren pandemiak beren bizitzetan izan duen eraginagatik ere.

Konklusioek gazte belaunaldi baten “hamarkada galduaren” ondorioak berresten dituzte. Belaunaldi horrek bere bigarren krisi ekonomiko eta sozial handiari aurre egin behar dio, 2008ko finantza-krisiaren ondorioetatik oraindik suspertu gabe zegoenean.

Informazio gehiago.

‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena

Emantzipazioa

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena aurkeztu du.

Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. Geihago…

Gazteak eta desberdintasun digitala

Nerabezaroari eta gaztediari buruzko Reina Sofía zentroak “Gazteak eta desberdintasun digitala: sarbide-, gaitasun- eta erabilera-arrailak” txostena argitaratu du.

Duela gutxi, koronabirusaren krisia hezkuntza telematikoa ezartzeko premian oinarritu da, eta horrek agerian utzi du gazteen arteko desberdintasun digitalaren arazoa; izan ere, ikasle guztiek ez dituzte IKTak eskuratzeko aukera berberak, ez eta teknologia digitalei etekina ateratzeko behar diren gaitasunak eta trebetasunak ere. Hala ere, gazteen eten digitalarekiko kezka nahiko berria da gure herrialdean, historikoki nagusi izan baita natibo digitalen erretorika mitifikatzailea.

Informazio gehiago.