VGaztea bloga

VGaztea

Eta uda honetan, zer?

Uda honetan egiteko ideien bila bazabiltza edo planen, jardueren eta abarren berri izan nahi baduzu, kontsultatu gure “Eta uda honetan, zer?” gida. Bertan, bidaiei, udako ikastaroei, sasoiko lanari, uda honetan Gasteizen egingo diren kirol eta kultur jarduerei eta beste gauza askori buruzko informazioa aurkituko duzu.

Aldian-aldian informazioa berritzen dugu, beti eguneratuta egon dadin.

Kontsulta ezazu!

Jarduera nautikoetarako hastapen ikastaroak: maiatzaren 31n izena emateko epea irekiko da.

Jarduera guztietarako, gutxienez 11 urte beteta izan behar dira ikastaroaren unean, Bela Hastapena ikastarorako izan ezik; izan ere, ikastaro horretan, gutxienez 16 urte bete beharko dira, eta Haurrentzako Bela Ikastaroa 7 eta 15 urte bitartekoentzat izango da.

Jarduerak

Argibide gehiago

Maiatzaren 3an irekiko dira udaberria-udako “kirol bidean” kanpainarako izen-emateak

Gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina da “Kirol bidean”.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira: 12 eta 17 urte bitarteko talde bat eta 18 eta 30 urte bitartekoa bestea.

Arroilak, espeleologia, parapentea, hipika, ferrata-bidea, kayak, yoga, geocaching, bizikleta eta eskalada haitzetan praktikatzeko aukera izango duzu.

Ez galdu aukera! Izena eman maiatzaren 3tik aurrera online, Gizarte etxe eta udal kiroldegietan, edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

Argibide gehiago eta izen-emateak: v-g.eus/34h2iAo

“Ruta al Exilio 2021” espedizioa: milaka aztarna.

ruta al exilio 2021

Espainiako Gazteriaren Institutuak eta Bartzelonako Unibertsitateko Memorien Europako Behatokiak koordinatzen dute “Ruta al exilio” proiektuaren lehenengo edizioa.

Sentsibilizaziorako beste ekimen batzuen oinordekoa da. Ikasgela ibiltari hau herrialde osoko 16 eta 17 urteko gazteentzat da. Lehenengo ibilbidea uztailaren 15etik 30era egingo da eta parte hartzeko deialdia ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

Maria Teresa Perez: “Diskurtso intoleranteak eta gorrotozkoak berpizten ari diren une honetan gaude, eta inoiz baino hezkuntza gehiago behar da gazteenek jakin dezaten faxismoa eta antifaxismoa ez direla gauza bera”.

Zer da Ruta al Exilio 2021?

“Ruta al Exilio 2021: un millar de huellas” prestakuntza-bidaia bat da, eta hogeita hamar gaztek Espainiako erbestealdi errepublikarreko Pirinioez gaindiko ibilbideak egingo dituzte uztailaren 15etik 30era, Alt Empordàtik Frantziako hego-ekialderaino, gastu guztiak ordainduta. Espedizioa, batez ere, oinez eta autobusez egingo da. Geihago…

Kanpamentuak, Cuniten

Cunit

Lekua

Cuniten (Tarragona), bi txandetan:

  • Cunit 1: ekainaren 28tik uztailaren 7ra
  • Cunit 2: uztailaren 7tik 16ra

Hartzaileak

13 eta 17 urte bitarteko gazteak (2004 eta 2008 bitartean jaioak), jarduera egiteko unean adierazitako adina betetzen dutenak.

Antolamendua

Tabla 1: Tokien eskaintza eta kanpamentuen datak
KodeaLekuaDatakToki kopurua
1065Cunit 1ekainaren 28tik uztailaren 7ra48
1066Cunit 2uztailaren 7tik 16ra48

Hizkuntza: gaztelania eta euskera

Prezioa: Prezioa: 295 euro. Eusko Jaurlaritzaren bekadunek %50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketaren ondoren, inskripzioa egiterakoan ez da beharrezkoa izango beka frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (ekainaren 26 tik aurrera), beharko da.

Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko autobus-geltokia izango da.

Parte hartzaile kopurua: 96.

Izena emateko epea: apirilaren 18ra arte.

Informazio gehiago.

Udalaren Opor Programa

Programa vacacional

Gune honetan ikusgai daude Gasteizko Udalak udarako diseinatzen dituen opor-jarduerak. Gure haurren eta gazteen aberastasun eta garapen pertsonal eta sozialerako tresna bikaina eta hiri honetan bizi garen pertsonen bizi-kalitatea handitzeko baliabide bikaina dira jarduera horiek.

2021ko Udako opor programa

Informazio gehiago.

 

Euskadiko «Auzolandegiak» programan 2021. urteko edizioan proiektuak aurkeztea

Auzolandegiak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak. 

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea…). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira.  Geihago…

Udako Euskal Unibertsitaterako beka

Unibertsitateko ikasleei edo langabezian dauden pertsonei bekak ematea Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 108 zk., 2020ko irailaren 23a).

2020. urtea: azaroaren 23ra arte.

Betebeharrak

  • Ikastaroa hasten den eguna baino urtebete lehenagotik Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Matrikula egiten den unean langabea izatea edo unibertsitate-ikasketak egiten aritzea.
  • Jardunaldietara joatea.

Informazio gehiago.