VGaztea

“Crash Cómic 2020” lehiaketako saridunak

comic

Crash Cómic 2020ko epaimahaia -Mauro Entrialgo, Ata Lasalle eta Iñaki Larrimbe- bildu zen, eta aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren (148 bi modalitateetan), aho batez eman zitzaizkien sariak honako pertsona hauei:

18-35 urte bitarteko modalitatea

  • 1. saria: Concepción Campos
  • 2. saria: Itziar Beltrán de Guevara
  • 3. saria: Alberto Moraza

12-17 urte bitarteko modalitatea

  • 1. saria: Iratxe Arriluzea
  • 2. saria: Leire Arriluzea
  • 3. saria: Uxue Arriluzea

Komiki sarituak Zas Kultur (Hedegile 84, behea. Vitoria-Gasteiz) azaroaren 12an, osteguna, 19:30ean. Eta diploma bana emango zaie sarituei.

Komikiz grabatutako Gasteiz erakusketa ere ikusgai izango da. Bertan, gure hiriko marrazkilari hauek parte hartzen dute: Mauro Entrialgo, Kini, Ata, Simónides, Iñaki Cerrajeria, Alvarortega eta Abarrots.

Erakusketak Zas Kultur elkartearen ordutegian ikusi ahal izango dira azaroaren 22ra arte.

Informazio gehiago.

 

2020ko Crash Cómic lehiaketa

Concurso Crash Cómic

PARTAIDEAK

Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta: A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat. B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat. Geihago…

Inmersiones XIII

Inmersiones XIII

 

Etxe eremuan, eremutik, eremurako edo eremuarekin egiteko “errezeta” lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzeko, nahikoa da sare sozialetan “errezeta” bat argitaratzea (facebook, twitter, instagram, pinterest, flickr, etab.) izenburuan ondorengo traolak jarriz: #cuestionesdomesticas #espaciodoméstico #inmersiones2020.Aldi berean, bidali irudi hori (gehienez 5MB) argazkiaren estekarekin edo URL helbidearekin batera posta elektronikoko helbide honetara: asociacioninmersiones@gmail.com. Adierazi mezuaren gaian “Inmersiones 2020ko errezeta lehiaketa”. Nahi beste errezetarekin parte har daiteke.

Antolakuntzak lehiaketari buruzko epaia jakinarazi ondoren, pertsona irabazleak errezeta eman behar du kalitate onenaz, Inmersiones 2020ko katalogoan sartzeko.

Lehiaketak 300 €-ko sari bakarra eskainiko dio irabazleari.

Informazio gehiago.

“Sortu zure historieta” komiki tailerra

Taller de cómic

Komikiaren doako tailerra. Urriak 10, larunbata. Zas Kulturek, Crash Comic-ekin lankidetzan, komiki orrialde bat egiteko tailer praktiko bat jarri du abian. Mini ikastaroa 12 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Lykos da manga kulturarekin lotutako proposamen hau emateaz arduratzen den ilustratzailea. Ikastaroa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da, espaciozas@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Informazio gehiago.