VGaztea

150 gr jaialdia: Arte eszenikoen pieza laburrak

150 gramo arte eszenikoen pieza laburren jaialdia da: antzerkia, dantza, zirkua, performancea, ipuin-kontalariak…Aurten, Montehermoso Kulturunean izango da, azaroaren 28tik 30eraPez Limbo eta Mono habitado bertako konpainiek sustatuta.

Abonamenduak eta sarrerak
  • Abonamenduak: salmenta irekita, abonos150gr@gmail.com e-mailean.
    • Egun batekoa: 12 euro.
    • Hiru egunekoa: 30 euro.
  • Sarrerak (4 euro saioa), Dendarabako lehenengo solairuan:
    • Abenduaren 21, 22 eta 23an, 17:00etatik 20:00etara.
    • Abenduaren 28, 29 eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.

Garrantzitsua: Montehermoson bertan ez da sarrerarik salduko.

Egitaraua

Saioak 17:30ak eta 20:45ak bitartean izango dira.

Saioen ordutegiak.

Astelehena 28

‘El primero’, Compañía Ensemble.

‘Morituri te Salutant’, Raíces aéreas.

‘Titiriscopio’, Arawake. Geihago…

eLiburutegia irekita herritar guztientzat

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak helbide elektroniko bat ezarri du aldi baterako, herritarrek Espainiako liburutegi digital handienean sartzeko aukera izan dezaten; izan ere, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituzte, koronabirusaren pandemia dela eta.

liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez, eLiburutegian sartzeko pasahitzik ez dutenek eta Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideek eskatzeko aukera izango dute, eta sareko zein liburutegiko bazkide ez direnek ere eskatu ahal izango dute, egoera normalizatu arte.

Orain arte euskarri digital horretara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko tramitea aurrez aurre egin behar zen liburutegi batean, baina orain etxetik atera gabe egin ahal izango da, Internet bidez.

Guztira 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiago eskura daitezke. eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du.

PATRICK BOUCHARD GONBIDATU BEREZIA GAZTEFILM FEST-EN

GaztefilmFest jaialdiko hirugarren edizioko herrialde gonbidatua Kanada izango da. Orain dela askotik jaso eta programatu dugu zinema kanadarra, eta aurten, munduko leku berezi horretako zinema omenduko dugu. Hainbat gauza partekatzen ditugu Kanadarekin, besteak beste hizkuntza eta hizkuntza politikak ulertzeko eta baloratzeko modua eta erkidegoak eta aniztasuna errespetatzea. Izateko modu hori kalitatezko zineman ikusi daiteke, jaialdiaren edizio honetan azpimarratu nahi ditugun proposamen interesgarri eta bizigarriekin.

Azaroak 30, larunbata, 19:30 Artium-en

Masterclass-a eta laburmetraiak proiektatzea

Patrick Bouchard artistaren lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean. Bere azken lana, Le Sujet, Cannes-en estreinatu zuten. Lan hau eta beste 3 lan ikusi ondoren, artistaren alderdi ezberdinak eta sormen bereizgarri finkoa aztertuko ditugu. Programaren ondoren bertaratuekin hitz egingo du bere sormen prozesuari buruz. Geihago…

AMAIERA EKITALDIA + Sari banaketa gazte film Fest. ekitaldian

abenduak 1 igandea | 20:00 | VITAL FUNDAZIOA KULTURUNEA (dendaraba)

Doaneko sarrerak

GaztefilmFest jaialdiaren hirugarren edizioan honela aukeratuko dira lan irabazleak:

Epaimahaiaren sariak:

– GAZTEFILFEST epaimahaiaren saria haurren film luze onenarentzako: GaztefilmFest jaialdiko batzordeak aurretiazko aukeraketa egin ondoren, hainbat ikastetxeetako umez osatutako epaimahaiak film luze onenaren saria emango du.

– GAZTEFILMFEST epaimahaiaren saria gazteen film luze onenarentzako: Epaimahaia osatuko duten gazteek ikastetxe ezberdinetan ikasten dute. Filmak ikusi ondoren bozketa egingo dute gazteen saileko film irabazlea izendatzeko.

– Umeek egindako film labur onenarentzako epaimahaiaren saria: Kontuan hartuz jaialdi gutxiren espezializazioa dela haurren eta gazteen zinema, eta gure jaialdian haurrek eta gazteek zuzeneko parte-hartzea dutenez, ohikoena horien arteko harremanak ezartzea eta sendotzen gaituzten sinergiak sortzea da.

Ikusleen sariak:

– GAZTEFILMFEST  ikusleen saria haurren film labur onenarentzako: Gure helburu nagusienetako bat ikusleak sortzea da, eta bereziki haurrei eta gazteei zinema hurbiltzea, eta horrenbestez, ezinbestekoa da ikusleek gehien gustatzen zaizkien lanak saritzea.

– GAZTEFILMFEST  ikusleen saria gazteen film labur onenarentzako: Gazteen programazio batzordea sortuko da, eta batzorde horretako kideek aukeratuko dituzte sail ofizialeko filmak, eta Gasteizko ikusleek izendatuko dituzte irabazleak botoen bidez.

– GAZTEFILMFEST / Txiki ikusleen saria TXIKI saileko film labur onenarentzako: Hautapen Batzordeak film laburren programa bat aurkeztuko du, ondoren ikusle txikienek bozkatuko dituztelarik irabazleak.

GaztefilmFest zine jaialdia edizio berri bat ospatuko du Gasteizen azaroaren 22tik abenduaren 1era

3 urtetik gorako ume eta gazteentzako proiekzioak, tailerrak eta kontzertuak. Umeei zer gustatzen zaien jakiteko aukera onena beraiei galdetzea da. Jaialdi berritzaile honetan hezkuntzari lotutako esperientzia kolektiboa martxan jartzen da, eta bertan, umeak dira proiektuaren eragile aktibo nagusiak, praktikaren bidez zuzenean lan egiten baitute.

Jaialdi honek mundu guztiko filme aukeraketa zaindu bat eskaintzen du, aniztasuna eta kalitatea sustatzen dituzten zine merkatu zirkuitu konbentzionaletatik kanpo dauden proiektuak sustatuz.

10 egunetan zehar, 120 ikus entzunezko ekoizpen baino gehiago proiektatuko dira. Hauek sekzio ezberdinetan bananduta daude, publiko ezberdinak jorratuz, 3 urtetik 30 urte bitartekoentzat. Proiekzioak Florida zinean, Vital Fundazio Aretoan, Aldabe Gizarte Etxean, edo Artium museoan izango dira. Geihago…