VGaztea

Zineleku, 2019ko edizioa. Izen emateak maiatzaren 31era arte.

Ikus-en- tzunezkoen arloan trebatzeko, horiek ekoiztu eta erakusteko programa da ZINELEKU, Proiektuaren parte-hartzaileak zinema lantegi, eta zinemagintzako edota beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletara joango dira, eta proiekzio, performance eta kontzertuetan parte hartu ahal izango dute.

pdfZineleku 2019ko oinarriak

Izena ematea

Izen-ematea partaidetza Inprimakia betez eta bidaliz gauzatuko da koord.kalakalab@gmail.com. Izena emateko epea 2019ko apirilaren 8tik maiatzaren 31ra izango da. Izen-ematearen prezioa 350 eurokoa da.

Jendeari irekitako jarduerak

Egunero, lantegiak amaitutakoan, zenbait jarduera egingo dira denentzat: zinema eta literaturaren inguruko hitzaldiak, zinema dokumentala edo antzezpena, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuak. Informazio gehiago: www.zineleku.org

Zineleku: izen emateak zabalik

Zineleku sorkuntza bizikidetzako programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak antolatua beste euskal entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan.

Helburua da diziplina arteko prestakuntza ematea ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik. Murgiltze proiektu hori Gasteizen garatzen da, non interakzioa eta trukea sustatzen baita.

Partehartzaileak: 18 urtetik 29 urtera bitarteko zinema egin nahi duten gazte euskaldunak

Gasteizko katedralaren aterpetxean eta hiriko beste kultura gune batzuetan egiten da.

Zineleku

2018ko Zineleku.

ZINELEKU, ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da. Murgiltze proiektu hori urtero Euskal Herriko leku batean garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana indartzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko horrela, sorkuntza esperientzia paregabea. Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko zinemagile zein idazle, koreografo, programatzaileek partehartuko dute.

Info gehiago

Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz. ZINELEKUn parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek. Geihago…

Zineleku 2018. Aurkezpen ekitaldia

    Eguna: 2018/04/05, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea    Aretoa: Ortuño    Sarrera librea lekua bete arte.

Ikus-entzunezko prestakuntza eta emanaldiak sortzeko ZINELEKU programa Gasteizera itzuliko da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra bitartean.

10 egunetan zehar, 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek zinema tailerrak  eta eskola magistralak uztartzen duten jardueretan parte hartuko dute.

Jarduera hauez gain, publikoak izango diren proiekzioekin, performancekin eta kontzertuekin osatuko da egile berri hauei zuzendutako programa.

Zineleku euskaraz da eta Euskal Herriko lurralde guztietan bizi diren gazteei zuzenduta dago.

Zineleku 2018 Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko da. Ekitaldi honetan, making off-aren bitartez, iazko edizioa gogoratuko dugu eta Trans eta Atlas film laburrak proiektatuko dira.

Horrez gain, gonbidatu bereziak izango ditugu eta aurtengo deialdiaren inguruko informazioa zehaztuko da.

Zineleku Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen du, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren laguntza du eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza ere izango du.

Programa Kalakalaben ekimena da, kulturaren, pentsamenduaren eta zinemaren inguruan esperientziak sustatzen duen proiektua da.

Zineleku 2017

Ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko programa bat da; Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatua eta Euskal herrian Kalakalabek gauzatuko duena. Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza ere izango du, izan ere Oihanederren gauzatuko dira zinema udalekuetako ekintzetako asko, eta hainbat Euskararen Etxearekin elkarlanean programatuko dira.

Informazio gehiago zineleku.rog web orrian.

Helburua da diziplina arteko prestakuntza ematea ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik. Geihago…