VGaztea

Udagora Fest zinemaldiaren II.edizioa

Datorren larunbatean, maiatzak 15, UDAGORA FEST-en bigarren edizioa izango da Goiuri Jauregian. Esperientzia horretan ikus-entzunezkoez gozatu eta hausnartu ahal izango da sortzaileekin batera. Iris Audiovisual elkarteak aurkeztatuko zinemaldia da Gauekoak-en programazioaren barruan.

UDAGORAK hiria gazteei hurbiltzen die, zinemaren bidez, eta kultura-eskaintza areagotzea, adierazpide berriak sustatzea eta gazteek sortzeko duten gaitasuna ikusaraztea.

Iñigo Cobo zuzendariaren “Anti-todo” film dokumentala proiektatuko da, 80ko hamarkadan hazitako belaunaldien eta 2000ko hamarkadan hazitako belaunaldien arteko elkarrizketa ezartzen duena.

Non: Goiuri Jauregia
Noiz: maiatzak 15, larunbata
Ordutegia: 17:00-21:00
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Sarrera doan, aurrez esleitutako eserlekuan. Eskuragarri Entradium plataforman.

Laburbira 2021

Laburbira

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.

Informazio gehiago.

Gauekoak – El cinecito

Noiz

Eguna: 2021/03/26, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00

Deskribapena

SAMA (Arabako Ikus Entzunezkoen Elkartea) Elkartearekin batera El Cinecito izeneko gunean egingo diren jarduerak. Gasteizko Seminarioan kokatuta, elkarteak proiekzioak, hitzaldiak, etab. Egiteko gune bat sortu du. Asmoa kultur jardunaldiak antolatzea da, hala nola mahai-inguruak, eztabaidak eta abar, euskarazko kontzertu akustikoekin batera.

  • Non: Cinecito’ aretoa. Seminarioan
  • Noiz: 3 saio
    • martxoak 26 ostirala
    • maiatzak 21 ostirala
    • ekainak 25 ostirala
  • Ordutegia: 19:00
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Sarrera doan, aurrez esleitutako eserlekuan. Eskuragarri egongo dira Entradium plataforman, ikuskizuna baino bi aste lehenagotik.

Informazio gehiago.

Zabalik Laburbira 2021ra film laburrak bidaltzeko epea

Laburbira

Epea: Otsailaren 4ra arte 

XVIII. Laburbira zirkuitura laburmetraiak aurkezteko epea zabaldu dugu eta otsailaren 4ra bitartean edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria nahiz amateurra izan.

Aurkeztu ahal izateko filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2019tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak. Otsailaren 4tik eta 11ra bitartean antolakuntzak film laburren aukeraketa bat egingo du eta laburmetraia horiek izango dira XVIII. edizioko Laburbira osatuko dituzten lanak eta herriz herri bidaiatuko dutenak. Zenbait kasutan gainera zuzendariek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute publikoaren aurrean.

Informazio gehiago.

Haziak – “¿En qué momento?” izeneko filma

Haziak - en qué momento

Azaroa iristearekin batera, Kabir Singh eta Mikel Romeoren proiektu zinematografikoari agur esango diogu. ¿En qué momento? Filmak Javi gaztearen bizitza kontatzen digu, bere eguneroko bizitzako hainbat une modu irudimentsu eta onirikoan erakutsiz. Eszena ezberdinek istorio iradokitzaile bat kontatzen duen haria dute. Filma grabatzeko, Kabir Singhek bere ikaskideen laguntza izan du.

Proiektu honek “Haziak- la Oficina” udal-zerbitzuaren laguntza izan du, aholkularitza pertsonalizatuaren bidez (kalakalab elkartearen kontura), azken produktua hobetzeko. Gainera, udal-baliabideak eta -espazioak erabili dira filma zabaltzeko eta, ondoren, udal-espazioetan proiektatzeko.

“¿En qué momento?” Filmaren 2 emanaldi egin ziren, Aldabe antzokira 130 pertsona erakarri zituztenak eta amaierako eztabaida-solasaldian aktiboki parte hartu zutenak, filmaren argumentuaz, izenburuaren esanahiaz, grabazio-teknikez eta protagonisten bizipenez interesatuz.

Berri ona da 16 eta 17 urteko gazte talde honek bere planen artean duela 2021eko “Haziak- ideia gazteak”  lehiaketara aurkeztea, sariren bat eskuratu ahal izateko eta etorkizuneko zinema-proiektuak gauzatuta ikusteko.

Laburbira. Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua

Laburbira

Laburbira, hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Informazio gehiago.