VGaztea

No More Haters. Gorroto-diskurtsoa detektatzeko eta hari aurre egiteko aplikazioa

Maldita.es eta Fad erakundeek app bat atera dute nerabeek eta gazteek gorroto-diskurtsoa antzematen eta borrokatzen ikas dezaten.

“No More Haters. Gorrotoaren katea hautsi!” web-aplikazioa Google Play bezalako plataforma nagusietan deskargatu daiteke eta webgunetik ere jolastu daiteke.

Gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri, eta irakaskuntza-gida batekin batera dator, irakasleek gai horiek gelan lantzeko aukera izan dezaten.

Erabiltzaileak gorroto-egoeren aurrean identifikatu eta erreakzionatzeko eta asmatzen badute puntuak batzeko jolasak barne hartzen ditu.

Gorrotoarekin lotutako hitzak asmatzea, desinformazioak identifikatzea eta gorroto-egoeren protagonista izatea dira jolasak. Bulo-bilatzaile bat ere badago, iristen zaizkien desinformazioak kontsulta ditzaten.

Informazio gehiago.

Zurrumurruen aurkako 2. topaketa Europa Jauregian

Noiz

Eguna: 2021/01/30, hasiera ordua: 10:00, amaiera ordua: 13:00

Deskribapena

Zurrumurruen Aurkako Agenteen Topaketaren bigarren edizio honen helburu nagusia Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategian parte hartzen duten pertsonen arteko topagunea sortzea da.

II. Topaketak helburu hauek lortzeko gunea izan nahi du:

  • 2020an Zurrumurruen Kontrako Gasteizko Estrategian bizi izandako guztiari buruz hausnartzea, bai eta kulturartekotasunaren, zurrumurruen, estereotipoen eta aurreiritzien esparruan garatutako ideia eta ikaskuntzei buruz ere.
  • Etorkizunari begira jartzea, eta, hartara, jakin ahal izatea zer kezka eta interes dituzten Zurrumurruen Kontrako Sarea osatzen duten pertsonek.
  • Zurrumurruen Kontrako Sareko kideen lana, ahalegina eta inplikazioa ospatzeko gunea izatea.

Ixiar Garcia artista eta kultur bitartekariak dinamizatuko ekitaldia.

Tokia: Europa Biltzar Jauregia

Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara.

Norentzat:

  • Zurrumurren Kontrako prestakuntza jaso duten pertsonentzat.
  • Ekintza-talderen bateko kide diren Zurrumurruen Kontrako Agenteentzat.
  • Zurrumurruen Kontrako Estrategiarekin kontakturen bat izan dutenentzat edo Estrategiaren jardueretan parte hartzen dutenentzat.
  • Eta estrategiara lehen aldiz hurbiltzeko interesa duten pertsonentzat.

Izen ematea:

Urtarrilaren 28ra arte antirumores@vitoria-gasteiz.org

Zurrumurruen aurkako 2. topaketaren kartela (pdf)

Zurrumurruen aurkako prestakuntza

antirrumores

Noiz

Eguna: 2020/11/17, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zurrumurruen aurkako oinarrizko prestakuntza antolatu du, herritarrei irekia eta bereziki gazteei zuzendua.

  • Egunak: azaroak 17, 19, 24 eta 26 (astearte-ostegunak).
  • Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
  • Tokia: Europa Jauregia (Florida aretoa).
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Doako jarduera da, eta aldez aurretik izena eman behar da, COVIDaren aurrean zaintza-neurriak bermatzeko.
  • Plaza mugatuak.
  • Informazioa eta izen-emateak: antirumores@vitoria-gasteiz.org
  • Helburua: zurrumurruen kontrako oinarrizko trebakuntza honen helburua ezagutza, irizpide eta trebetasunak ematea da, migratzaileei buruzko estereotipo negatiboak eta aurreiritziak transmititzen dituzten eta, ondorioz, diskriminazioa eragiten duten zurrumurru edo adierazpenen hedapenean esku hartu ahal izateko.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Zurrumurruen kontrako Chatbot-a

“Aldatu txipa!” Askotan, aurrean dugun pertsona bezala pentsatzen ez dugunean, eztabaida handietan sartzen gara. “Chatbot” (lineako elkarrizketen simulagailua) batekin egiaztatu nahiko zenuke nola eragiten duten zure erantzunek? Zatoz eta probatu “Zurrumurruen aurkako Chatbot-a!”.

  • Aldabe GE.
  • Irailak 26, larunbata.
  • 1. Txanda : 17:00 – 18:30. Gaztelaniaz.
  • 2. Txanda : 19:00 – 20:30. Gastelaniaz.

Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Zurrumurruen kontrako escape room-a

Noiz

Eguna: 2020/09/25, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 20:40

Deskribapena

“Ospa Roomoreetatik! Fake News eta zurrumurruen hedapenari buruzko ikerketa bat egiten ari den egunkari bateko erredakzio-taldeko kide izango zarete. Probak beharko dituzue, kodeak deszifratuz, zurrumurruen aurkako kontzeptuak ikasiz eta, aldi berean, albiste faltsuak baztertuz eta egiazkoak onartuz, aretotik irtetea lortzeko. Horrela, desinformazio olatua sortzea ekidituko duzue.

  • Aldabe GE.
  • Irailak 25, ostirala.1. Txanda: 18:00 – 18:40. Elebiduna 2. Txanda: 19:00 – 19:40. Elebiduna 3. Txanda: 20:00 – 20:40. Elebiduna
  • Irailak 26, larunbata. 1. Txanda: 11:00 – 11:40. Elebiduna 2. Txanda: 12:00 – 12:40. Elebiduna 3. Txanda: 13:00 – 13:40. Elebiduna

Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Más información.

Etorkinek ekonomiari egiten dioten ekarpena jaso dutena baino handiagoa da

ikuspegi

Ikuspegik, UPV/EHUko Immigrazioaren Euskal Behatokiak, ‘Atzerritarrek EAEn BPGd-aren bidez egiten duten ekarpena. Hurbilketa gastuaren aldetik’ azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Haren bidez, etorkinek 2018an, alegia COVID-19aren krisiaren aurreko aldian, BPGd-ari eginiko ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko erlazioa aztertu dute.

Ikuspegik Cultumetría – inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean prestatutako azterlanak jaso dituen datuen arabera ikusten da administrazio publikoek baliatutako diru-kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino baxuagoa dela. Hau da, 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818€-ko inpaktu positiboa izan zuela. Bestalde, orokorrean 1.525.292.820€-tako kontsumoak BPGd-aren % 2,06a suposatzen du.

Txostenak hala zuzendu egiten du etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena baino gehiago jasotzen dutelako uste faltsua. Galdera horri erantzutea izan da, zehazki, azterlanaren helburu nagusia. Azterlana Ikuspegik 2016an eginikoaren jarraipena da; bertan, immigrazioak krisi ekonomikoaren aldian eginiko zerga-ekarpena neurtu zen.

Informazio gehiago.