VGaztea

“No me llames extranjero” zurrumurruen kontrako poesia-tailerra Miren Cruz idazleak gidatuko du, eta Zabaltegi jatetxean (Florida parkean) egingo da maiatzaren 23an 18:30etik 20:00etara bitartean. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, (maiatzaren 21 baino lehen) antirumores@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzita edo 945 16 26 23 telefonora deituz. Leku-kopurua mugatua da.

“Zurrumurruak, gezurrak eta sare sozialak” mintegia emango du maldita.es-ek maiatzaren 8an (asteazkena), zurrumurruen aurkako estrategiaren eskutik.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, mintegi hau antolatu du, Gasteizko eta Arabako Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan, maiatzaren 8rako (asteazkena) 19:00etan, La Florida aretoan, Europa Jauregian.

Interneten bidez hedatzen den informazioak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, funtsezkoa da herritarrek ulertzea nola funtzionatzen duen Interneten eta sare sozialen bidezko edukien hedapena, eta, batez ere, gaitasun kritikoa garatzea eta tresnak edukitzea albiste faltsuak identifikatzeko eta haiek benetako informaziotik bereizteko.

Mintegiak parte-hartzaileei bidea emango die kontzientzia hartzeko nolako garrantzia duen desinformazioak eta ezagutzeko zer metodologia erabiltzen den MALDITA.ES-en hari aurre egiteko eta edukiak egiaztatzeko, horrela, beren eguneroko bizitzan aplikatu ahal izan dezaten, informazioaren kontsumitzaileak diren aldetik. Geihago…