Banner principal (agosto 2012)

Bufoiak, aireko akrobatak, sorginak, fakirrak eta fantasiazko pertsonaiak arduratuko dira bihar Erdi Aroko Azokaren XV. edizioa irekitzeaz

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Inaugurazio pregoia Aihotz plazan izango da, 19.00etan,eta hori Erdi Aroko Gasteiz bizitzeko proposamenez beteriko asteburuaren hasiera izango da

Hirigune Historikoan 300 saltoki jarriko dira, eta 273 antzerki, musika eta animazio emanaldi, finko zein ibiltari, eskainiko dira

Erdi Aroko Azokaren haurren txokoan 40 jarduera ezberdin  antolatu dira, bi lekutan banatuta: San Migeleko balkoia eta Frai Zacariasen atzealdea

Gasteizko Erdi Aroko Azokaren XV. edizioa bihar hasiko da, 19.00etan,  Aihotz plazako inaugurazio pregoiarekin, eta hori Erdi Aroko Gasteiz bizitzeko proposamenez beteriko asteburuaren hasiera izango da. Irailaren 23, 24 eta 25ean artisau saltokiak, gastronomia, bufoiak, ipuin-kontalariak, piroteknia, sorginak, fakirrak, musika eta umorea baliatuko dira iaz lortutako 200.000 bisitak gainditzeko asmoz.

Horretarako, 300 saltokitik gorako eskaintza prestatu da, 273 ikuskizun egonkor nahiz ibiltari —21 animazio-konpainiaren eskutik—, antzerki- nahiz musika-ikuskizunak. Izan ere, Azokaren alderdi indartsuenetako bat ikuskizunen programazio zabala da, animazioa, antzerkia eta musika eskainiko dituzten 21 konpainiari esker. Guztira 138 ikuskizun finko —gaueko ikuskizunak, zirkoa, Ekialdeko dantza, malabarismoa, kontzertuak…— eta 135 ikuskizun ibiltari —kalejirak, musika zelta, historia berreraikitzeko pertsonaiak— eskainiko dituzte. 160 ordutik gorako animazioa, guztira, bostehun pertsona inguruk eskainia.

Hirigune historikoko zenbait kale dagoeneko apainduta daude. Aurten, besteetan bezala, azokaren esparru osoan dekorazioko 4000 elementu jarri dira: oihal-apaingarriak, olanak, bandera eta banderatxoak, zutoihalak eta abar, baita eremuz eremuko berariazko dekorazioa ere, kristauen, arabiarren nahiz juduen eremua izan.

 

EGUNEZ EGUNEKO JARDUERAK:

  • Ostirala, irailak 23.
    • 18:00 Erdi Aroko XV. Azoka: irailaren 23ko jarduerak (ostirala)
  • Larunbata, irailak 24. 11:00 Erdi Aroko XV. Azoka: irailaren 24ko jarduerak (larunbata)
  • Igandea, irailak 25. 11:00 Erdi Aroko XV. Azoka: irailaren 25eko jarduerak (igandea)

Informazio gehiago: Gasteizko Erdi Aroko XV. Azoka

 

 

 

 

 

 

 

 

Share