Banner principal (agosto 2012)

Awake Gasteizek beren gaitasunak ezagutzera gonbidatzen ditu gazteak, bosgarren aldiz jarraian

Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak Awake Gasteiz proiektuaren V. edizioaren inaugurazioa parte hartu du gaur arratsaldean. Ekimenak 16 eta 22 urte bitarteko gazteen heziketa emozionala bultzatzen du, bizipenen arloko  lantegien  bitartez.

Gazteek berez dituzten gaitasun eta dohainak ezagutzea bultzatzen du programak, hartara errazago bideratuko baitituzte beren helburu eta ahaleginak modu oso eta sortzailean garatzera. Hauxe du helburu: gazte sentibera, geldiezin eta jakin-minez betetakoei laguntzea, benetan zeintzuk diren, munduan duten lekua eta bizitzari zein norabide eman nahi dioten jakin dezaten.

Share