Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 maiatza 2014 16:52

Gasteizko Udaltzaingoak informazio kanpaina bat egingo du udalerriko ikastetxeetan, bereziki Bigarren Hezkuntzakoetan, ikasleei zuzenean ohartarazteko 16 urtetik beherako txirrindulariek kaskoa eramatea nahitaezkoa dela.

Bihar, maiatzak 9, hasiko da kanpaina, orduan  sartuko baita indarrean Trafiko eta Errepideko Segurtasunari buruzko Lege berria.

Udaltzainak ikastetxeetako arduradunekin bilduko dira, eta informazio kartelak banatuko dituzte.

Zehazki, hau dio Trafiko eta Errepideko Segurtasunari buruzko Legearen 47. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren paragrafoak: «Bizikleta eta zikloen gidariek –eta halakorik bada, beste bidaiariek– babesteko kaskoa erabili beharko dute herri barruko eta herrien arteko bideetan, eta zeharbideetan, arauz ezartzen diren kasu eta baldintzetan; hamasei urtetik beherakoek nahitaez erabili beharko dute, bai eta herrien arteko bideetan zirkulatzen dutenek ere.»

 

 

 

 

Share