Udaltzaingoa da Espainiako Udalerrien Federazioak eta Drogei buruzko Plan Nazionalak deitutako topaketa honen anfitrioia.
Espainia guztiko udaltzainen 30 bat ordezkari elkartuko dira, bihar arte, Gasteizen, agente-tutoreak prestatzeko topaketan; adingabeekin lotutako istiluak – esaterako, sustantzia sorgorgarriak eduki eta kontsumitzea— prebenitzen eta kudeatzen adituak diren udaltzainak.
Gasteizek eta Euskal Autonomia erkidegoak horrelako topaketa bat hartzen duen lehen aldia da. Topaketak Espainiako Udalerrien Federazioak eta Drogen Plan Nazionalak antolatzen dute.
Ikastaroa atzo hasi zen, eta Estadio Fundazioaren egoitzan egiten ari dira. Bertan, hizlari izango dira Gasteizko udaleko Segurtasunaren Saileko Udaltzaingoko Adingabeen Taldeko arduraduna eta Drogei buruzko Tokiko Ekintzako Osasun Publikoaren arloko mediku Joseba Zabala.
Prestakuntzak iraungo duen hiru egunetan, alderdi hauek landuko dituzte, besteak beste, bertaratuek: arauak, drogamenpekotasunaren prebentzioa edo arriskuan dauden adingabe eta familiekiko esku hartze psikosoziala.
Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Marian Gutierrezek topaketaren irekieran parte hartu zuen, eta agente-tutoreek egiten duten lana azpimarratu zuen. Gasteizko Udaltzaingoari dagokionez, Adingabeen Taldeko agenteek egiten dute ikasle eta nerabeekiko prebentzio lan proaktibo hori. Drogei buruzko Tokiko Ekintzaren laguntza dute, eta honek zehazten ditu droga legalekin eta legez kanpokoekin harremanak dituzten adingabeen eta horien familiekin egin beharreko prebentzio-ekintzak.