Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 otsaila 2019 11:57

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarria tokiko irrati ezagun batek antolatu duen ‘Mujer y Deporte’ hitzaldiaren amaieran izan dira. Bertan parte hartu dute saski baloiarekin zerikusia duten  hainbat emakumek: Elisa Aguilar, Naia Fernández, Nekane Arzallus eta Livia López, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

 

Araskiren aldeko bandera handi eta berde bat jarri da udaletxeko aurrealdean, bihar Gasteizen hastekoa den 2019ko Erreginaren Kopan parte hartuko baitu. Udala ekitaldi honen alde egin nahi du. Eta horregatik, hainbat ekimen sustatu ditu #VGBasketCapital leloarekin Gasteizen saskibaloia arnasten dela erakusteko.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 otsaila 2019 12:58

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta UPV-EHUren Arabako campuseko erretoreorde Ivan Igartuak ireki dituzte Empleo Gune foroaren bederatzigarren edizio honetako ateak; gaurko egunean zehar, lan bila dabiltzanen eta lana eskaintzera urreratu diren enpresen arteko topagunea izango da. Guztira, 34 enpresak hartuko dute parte ekimenean eta 316 lan-eskaintza ekarriko dituzte. Lan-eskaintza horiei lotuta, langileak hautatzeko hainbat aurkezpen eta elkarrizketa egingo dira. Ekitaldian informazio gune bat ere egongo da, Administrazio Publikoak eskaintzen dituen enplegu aukeren berri emateko, eta lan orientabideari loturiko alderdiak lantzeko lantegiak ere antolatuko dira.

 

 

 

 

 

 

Urtaranek nabarmendu du azken urteetan lan merkatuak hobera egin duela eta, batez ere, enpresek lanpostuak sortzeko eta lan bila dabiltzan pertsonek haien prestakuntza hobetzeko ahalegin handiak egin izanaren ondorioa izan dela hobekuntza hori. “Egoera on honen gakoa elkarlana da, bai enpresek bai prestakuntza-agenteek zein herritarrek Gasteiz hiri lehiakorra eta kalitateko enpleguduna izan dadin egindako lana”, azpimarratu du alkateak.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 otsaila 2019 11:36

 

 

 

 

 

 

Baskoniaren aldeko bandera handi bat jarri da udaletxeko aurrealdean, bihar Madrilen hastekoa den 2019ko Errege Kopan parte hartuko baitu.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 abendua 2018 13:49

Agirrelandako SISZeko suhiltzaileak Txagorritxu – Arabako Unibertsitate Ospitaleko pediatriako gunean ingresatuta dauden harrak bisitatu dituzte gaur.

Eskala-kamioi bat baliatu dute suhiltzaileek eraikinaren leiho batera iritsi eta bertatik sartzeko, eta handik haurrak zain zituzten gelara jo dute.

Behin barruan, suhiltzaileek opariak banatu dituzte haurren artean, tartean lanean darabilten kaskoaren jostailuzko erreplikak.

Gabonetan ohitura bihurtu da suhiltzaileek ospitaletara egiten duten bisitaldia, betiere Osakidetzaren laguntzarekin.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia, Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 abendua 2018 18:39

Adinekoentzako Zentro Soziokulturalek ohiko Eguberrietako jaia egin dute gaur arratsaldean, Mendizorrotzeko kiroldegian. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain ere joan da ospakizunera; dantzaldia izan da, eta bidezko merkataritzako produktuen saskiak zozketatu dira.

Adinekoentzako Zentro Soziokulturalen sareak 15 zentro eta 33.000 bazkidetik gora ditu.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 abendua 2018 12:02

 

 

 

 

 

 

Enpresak, erakundeak eta Arabatik kanpo lan egiten duten gazteak elkartu dira gaur “Back to Araba-Talent Forum” ekitaldian; SEA-Arabako Enpresak elkarteak antolatu du, Gasteizko Udalaren laguntza ekonomikoarekin. Ia 200 pertsona bildu dira foroan, bertako talentu profesionala itzultzeko eta Arabako enpresen kontratazio beharrei erantzuteko dauden aukerak aztertzearren.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iraunkortasunaren alorrean ditugun maila handia eta nagusitasun argia azpimarratu ditu. “Hirien etorkizunerako ezinbestekoa da jende kualifikatua izatea, mende honetako erronkei aurre egiteko prest dagoena”, nabarmendu

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 abendua 2018 13:53

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaran, alkateorde Peio López de Munain eta Vital Fundazioaren lehendakari Jon Urresti 2018ko Eguberrietako azokan izan dira, Espainia plazan; giro handia zegoen bertan. Vital Fundazioak antolatzen duen azokan —61. edizioa da aurtengoa— 138 saltoki jarri dira, askotariko produktuak eskaintzeko: gastronomia, artisautza eta oilategiko hegaztien erakusketa eta salmenta; tokiko produktuen presentzia handia nabarmendu behar da. Aurten, berritasun gisa, “Zero plastikoa” ekimena jarri da abian, azoka plastikorik gabeko lekua bihurtu dadin.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 abendua 2018 14:40

 

 

 

 

 

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek EDEKAk —ezintasunen alorrean diharduten euskal entitate, federazio eta konfederazioen plataforma— antolatu duen aisialdi inklusiboari eta ezintasunari buruzko jardunaldia irekitzeko ekitaldian izan da gaur, Europa jauregian. Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabal eta Gizarte Zerbitzuen foru diputatu Marian Olabarrieta ere izan dira ekitaldian.

López de Munainek Udala arlo horretan egiten ari den ahalegina nabarmendu du, “hiri bidezkoagoa, gizatiarragoa, kohesionatuagoa eta unibertsalagoa lortzeko. Esate baterako, umeentzako udaleku eta opor jardueretan lekuen % 5 erreserbatzen da hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeentzat; turismo irisgarriko politikak ere garatzen ari gara, pertsona orok Gasteizko turismo baliabideez gozatzerik izan dezan, eta azkenaldian haurrentzako hogeita hamar parke inguru egokitzen ari gara, jolas irisgarriak jarriz”.

Gizarte Politiken zinegotziak, orobat, hirugarren sektoreko entitateek egiten duten lana goraipatu du:  “gizartea kontzientziatzeko eta arreta emateko egiten duzuen lana funtsezkoa da berdintasunari eta normalizazioari dagokienez hiri bidezkoagoa eraikitzeko”.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 abendua 2018 14:45

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Principal antzokiaren mendeurrena dela eta ostiraletik aurrera egitekoak diren jardueren aurkezpenean izan da gaur, antzokian bertan. Harekin batera izan dira abenduaren 14an eskainiko den “Cienycientas” galan parte hartu dutenetako batzuk: zuzendaria, Mikel Gómez Segura; ekoizlea, José Ruíz de Azúa; gidoilaria, Josean de Miguel, eta musika-zuzendaria, María Piérola.  EITBren aldetik, galaren laguntzaile bereziak baitira, irratien ataleko zuzendariorde Urko Aristi, eta Gasteiz Irratiko zuzendari Jesús Barredo izan dira. Beste ordezkari batzuek ere hartu dute parte: Teatro Escape (abenduak 15) ordezkatuz, fundatzaileetako bat, Iraia Sanz; “Gizon Zoriontsuaren Alkondara” lanetik (abenduak 16), Teatro Paraísoko kide Pilar López eta Tomás Fernández Alonso; “Intxaur Kraskailua” lana auerkezteko (abenduak 17), Ainhoa Arenaza, Jose Uruñuela dantza kontserbatorioko zuzendaria, Gabonetako ballet klasiko horretan dantza taldea osatuko baitute ikasleek.

 

Informazio gehiago

 

Share

Aurrekoak »