Gasteizek ‘Eraztun Berdera iristeko zortzi ibilbide’ izeneko proiektua aurkeztu du Fiturren Arabako hiriburuaren oinarri green-a ezagutzeko
- Hiriburua Espainiako lehen hiri eremu ekoturista bihurtzeko asmoz hiriak abian jarritako estrategiari lotuta dago proiektua
Vitoria-Gasteizko Udalak gaur aurkeztu du Turismoko Nazioarteko Azokan (Fitur) ‘Eraztun Berdera iristeko ibilbideak’ proiektua. Arabako hiriburua inguratzen duen ingurune natural zoragarrira iristeko zortzi ibilbide erakargarri biltzen dituen mapa da.
Ekitaldia Euskadiren standean egin da eta bertan izan dira Gasteizko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi Maria Nanclares eta Kai Nakai, Guk Green eta Aita Seme Trikitilari influencer-ak.
“Eraztun Berdeak giro ekologikoen aniztasun handia du bere baitan eta horiek, aldi berean, aberastasun naturalistiko adierazgarria gordetzen dute: Basoak, ibaiak, zelaiak, heskaiak eta ibaiertzak, eta lorategi botaniko zoragarria Olarizun. Txoko horietako batzuek nazioarteko aitortza jaso dute haien balio ekologiko handia dela eta. Salburuko Hezeguneak eta Zadorra ibaia, adibidez, Natura 2000 Sarean jasota daude”, azpimarratu du zinegotziak.
Gasteiz bisitatzen dutenek Eraztun Berdea ezagutzeko interes handia erakusten dute eta turismo-bulegoan galdetu ohi dute nola irits daitezkeen bertara hirigunetik. “Gai horri erantzuteko, zortzi ibilbide erraz, seguru eta adin guztietarako egokituta daudenak diseinatu ditugu Arabako hiriburuaren oinarri grisa erakusteko. Ibilbideak bizikletaz, korrika edo oinez egin daitezke”, iragarri du Nanclaresek.
Proiektu honetarako aukeratutako leloa ‘Recorre la ciudad, respira y sonríe’ (Zeharkatu hiria, hartu arnasa eta egin irribarre) da eta hiri inguruko bost ibilbide, Eraztun Berdea zeharkatzen duten bi eta hiriko hainbat toki lotzen dituen beste bat jasotzen ditu.
“Distantziak 5 eta 18 kilometro artekoak dira eta, horrenbestez, goiz edo arratsalde batean egiteko ezin hobeak dira. Eta, nekatzen bagara, hirigunera itzultzeko garraio publikoa hartzeko aukera dago”, azaldu du zinegotziak.
Mapak, gainera, interesguneak eta gomendioak ere jasotzen ditu. Bestalde, ibilbide bakoitzaren jarraipena modu erosoan egin daiteke Wikiloc bidez.
Ibilbideak
Lehen ibilbidearen izena ‘Hacia el Bosque de Armentia por el Paseo de la Senda’ (Armentiako basorantz Senda pasealekutik) da eta zuhaitzen magia sentitzeko aukera emango du. Bigarrena ‘Hacia el cerro de las Neveras por el Jardín Botánico de Olárizu’ (Neberak muinorantz Olarizuko lorategi botanikotik) da eta Arabako Lautadako soroak eta muinoak ikusteko aukera eskainiko du. Hirugarrenaren izena ‘Hacia Ataria y los humedales de Salburúa’ (Atariarantz eta Salburuko hezeguneetarantz) da eta hegazti eta oreinen bizilekua zeharkatzeko aukera eskainiko du.
Proiektuak beste ibilbide hauek ere proposatzen ditu: ‘Rumbo el Parque del Galeón Pirata hasta llegar el Río Zadorra’ (Galeoi pirata parkeraino, Zadorra ibaira iritsi arte), hiriko parkeen altxorrak ezagutzeko, eta ‘Hacia las Lagunas del Parque de Zabalgana’ (Zabalgana parkeko urmaeletaraino), naturaren, landatar eremuaren eta hiriaren arteko sinbiosiarekin gozatu ahal izateko.
Gainera, ‘Por la Ruta Norte del Anillo Verde’ (Eraztun Berdearen iparraldeko ibilbidetik) izenekoak Zadorra ibaiaren ibilguari jarraitzen dio eta ‘Por la Ruta Sur del Anillo Verde’ (Eraztun Berdearen hegoaldeko ibilbidetik) izenekoak ekosistema bereziak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
8 ibilbide horrek, gainera, bi aukera jasotzen ditu: Gasteizko iparraldea hegoaldearekin lotzen duena, eta hiriko mendebaldetik ekialdera iristeko aukera eskaintzen duena.
“Ekintza hau horren arrakastatsua izaten ari den ‘I Love Vitoria-Gasteiz’ estrategia turistikoari lotua dago. Horri esker, azken urte honetan, bisitarien kopurua % 6 igo da eta bertan gaua emandakoen kopurua, aldiz, % 9,5 handitu eta 2,44ra iritsi da. Hain zuzen ere, horixe zen ezarri genuen helburua”, nabarmendu du Nanclaresek.
“Hori dela eta, turismo jasangarria maite duten guztiak gonbidatu nahi ditugu Gasteizko Eraztun Berdearen xarmarekin liluratuta geratzera. Oinez edo bizikletaz, beti da zoragarria baliabide natural pribilegiatu hau gertu-gertutik ezagutzea lagunekin, familian edo, zergatik ez, bakarrik”, gehitu du.
Produktu hau sustatzeko asmoz, Gasteizko Udalak influencerren (Kai Nakai, Guk Green eta Aita Seme Trikitilari) laguntza jasoko du. Hala, edukia argitaratuko dute beren sozialetan, eta gaurko aurkezpenean ikusi ahal izan da material fresko eta dibertigarri hori.
Toki ekoturista
Gasteiz Espainiako lehen hiri eremu ekoturista bihurtzeko asmoz hiriak abian jarritako estrategiari lotuta dago proiektua. Hamarkada askoan udal-taldeak egindako lanari esker lortu dituzte aitortza hori eta 2012an Europako Hiriburu Berdea izendatu izana.
“Gaur egun, ekoturismoa gure turismogunean garatu, kudeatu eta susta dezakegu, eta solaskide gisa jardun dezakegu taldearekin bat egiten duten bertako enpresen aurrean. Oraingoz, ekoturismo arloko ziurtagiria duten hamar enpresa ditugu eta gure herrialdeko naturaguneetara bidaiatzera bultzatzea eta ingurumeneko inpaktuak minimizatzea helburu duen bilakaerarekin egin dute bat”, azpimarratu du zinegotziak.
“Pandemiaren ostean, natura-turismoak gorakada esponentziala izan du. Hori dela eta, beharrezkoa da ondare naturalaren eta bioaniztasunaren kontserbazioa sektorekako politiketan txertatzea (turismokoarekin, besteak beste)”, gehitu du.
Gasteizko Udala kide den Espainiako Ekoturismoaren Elkartearen lehentasunezko helburuetako bat da naturarekin lotutako turismoa eta ekoturismoa sustatzeko jarduera kooperatiboak eta berritzaileak babestutako guneetan martxan jartzea: Espainiako Biosferako erreserbak, parke nazionalak, parke naturalak, geoparkeak eta Natura 2000 Sarea, adibidez.