Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 martxoa 2020 13:20

Euskal Fondoak, Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak ‘Exodoa, hondakinak aterpe’ dokumentala eta argazki bilduma aurkeztu dituzte; martxoaren 10etik 29ra egongo dira ikusgai Montehermoso kulturuneko lehen solairuan.

Andoni Lubaki prentsa-argazkilariak hartutako irudiek eta Karlos Zurutuza kazetariak zuzendutako dokumental batek osatzen dute erakusketa. Orotara 40 argazki dira, zeinek Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen baitute: gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatuz betetako eremu eta eskolak, hiletak…  Elementu bisualok ezinbesteko erreminta dira errealitate gordin hori ulertu ahal izateko.

Dokumentalak, berriz, Fatmaren istorioa kontatzen du: 22 urteko neska unibertsitario hori etxetik kanpo bizi da Turkiak 2018an bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik.  Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat agindu du Fatma orain bizi den eskualdean. Neska kurdu horrek ihesbide bat aurkitu du artean.
Iragan urrian, Turkiak azken erasoaldia bidali zuen Siriako kurduen kontra.  “Bake-iturria” izeneko operazioak droneak eta jaurtigailuak baliatu zituen airetik, eta jihadista andana lurretik.  Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat izan zen; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari.
Hala Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak nola Montehermoso kulturuneak uste dute egungo kulturgintza, bere adierazpide ugariekin —sorkuntza plastikoa, ikus-entzunezkoak, antzezte-arteak…—, tresna baliagarria dela elkarrizketa eta gogoeta espazioak sustatzeko, eta agerian jartzeko zein egoeratan dauden giza eskubideak gaur egungo munduan.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiaren esanetan, “Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak sustatutako proiektu hauei esker, bertako herritarren arazoez sentsibilizatuta egoteaz gain eragiten diguten kezka globaletara ere hurbiltzen gaituzte”.

Erakusketaren egileak

Andoni Lubaki 2010an hasi zen Ekialde Hurbileko eta Afrikako leku gatazkatsuetan argazkilari. Hamarkada batez, munduko hedabide eta agentzia handienekin kolaboratu du, tartean New York Times, AP, AFP eta Vice.  Alepon (Siria) egindako lanagatik Chris Hondros eta Picture of the Year nazioarteko sariak jaso zituen 2013an, besteak beste.
Karlos Zurutuza Jot Down aldizkariko nazioarteko saileko burua da, baina Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat ere egiten du lan.  2009an Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen, eta 2012an Argia saria eta Rikardo Arregi saria. 2016an Photographic Social Vision ikerketa kazetaritzako beka eskuratu zuen.  2019an finalista izan zen nazioarteko Prix Plumes Libres sarian.

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 otsaila 2020 11:00

Otsailaren 28tik martxoaren 29ra arte egongo da ikusgai

 

 

 

 

 

 

Otsailaren 28tik martxoaren 29ra arte  Susana Viñoloren  ‘The sky is inside’ erakusketa ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. Udalaren kultur zentroak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera sustatzen duen deialdian hautatutako proiektuen arteko bigarrena da.

‘Montehermoso+UPV/EHU’ lemaren pean, programak komisario baten laguntzarekin proiektu artistikoak garatzeko aukera eskaintzen die bigarren zikloko, gradu-ondoko eta doktoretzako ikasleei, ondoren Montehermoson bakarka aurkezteko.

2012an abiarazi zen programa honek profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, lanerako plataforma eskaintzen die mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez gizartearekin zuzenean lotzeko“, azpimarratu du Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok erakusketaren aurkezpenean. Harekin batera  Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirika, Susana Viñolo artista eta Cristina Arrázola komisarioa izan dira prentsaurrekoan.

Erakusketa

Susana Viñolo artista arte teknologikoan eta arte garaikidearen kontserbazio eta erakusketetan espezializatuta dago. ‘The sky is inside’ erakusketan, aurrerapen teknologikoen eta ezagutzaren paradigma historikoki aldakorren arteko erlazioaz hausnartzen du, astronomiaren alorreko teknologiak ikergaitzat hartuz.

Egileak azpimarratu nahi izan du ezagutza-prozesu horretan zehar lortutako irudiak ez direla ez objektiboak, ez inozoak; aitzitik, egungo teknologien subjektibitatearen eta horiekin lotzen diren botere-harremanen mende daude.

Cristina Arrázola komisarioak babestu du erakusketaren garapena. Otsailaren 28tik martxoaren 29ra arte ikusi ahalko da, Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan.

Susana Viñola artistak bere proiektuaren ezaugarrien berri emango du inaugurazio-egunean, hilaren 28an. Arratsaldeko zortzietan izango da.

KATALOGOA MH-UPV_2019-20 SUSANA VIÑOLO

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 azaroa 2019 12:14

Ostiraletik, hilak 29, aurrera, ‘Hondamendi saihestezina – Yungay 1970’ erakusketa ikusi ahal izango da Montehermoso kulturunean, Garapen Bidean elkartearen proiektua. Gasteizko Udalaren laguntza jaso du erakusketak, bera izan baitzen Garapenerako Udal Zerbitzuak Montehermoso kulturunearekin batera urtero antolatzen duen ‘Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa’ deialdiaren zazpigarren edizioan puntuaziorik handiena lortu zuen ekimena.

1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntutzat harturik, pertsona eta herrien eskubideen, oroimenaren eta hondamendi ekologikoen inguruko gogoeta egiten da ‘Hondamendi saihestezina – Yungay 1970’ erakusketan. Juan Arrosagarayren  zuzendari artistikoarekin, ikus-entzunezko eta entzunezko piezak biltzen ditu proiektuak. Orobat jaso du Amaia Zorrillaren laguntza, SERSO San Viator GGKEarena eta kitxuaz emititzen duen Yungayko San Viator Irratiarena.

Oroimena eta ahanztura, giza eskubideak, eta giza kolektibitateek hondamendi baten ondoren berpizteko duten gaitasuna landuko ditu erakusketak.

“Deialdiaren helburua da munduan giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko marko bat sortzea, eta horretarako kultura eta arte adierazpide garaikideak erabiltzea. Kontzientziak kitzikatzea da asmoa, arteak sortzen dituen emozioak eta sentipenak baliatuz”, nabarmendu du Gizarte Politiken zinegotzi Jon Armentiak.

Ostiralean izango da inaugurazioa, Montehermoson, 19:30ean. Zentroko lehen solairu osoa hartuko du erakusketak, eta urtarrilaren 12ra arte ikusi ahal izango da.

Bisita gidatuak: aldez aurretik izena emanda, astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 11:00etara, berariaz ikastetxeei zuzenduta; eta asteazken eta ostegunetan, 18:00etatik 19: 00etara, jendearentzat zabalik.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urria 2019 11:57

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur goizean Montehermoso kulturuneko Mediatekaren erabiltzaile partikular batek zerbitzu horri eginiko funts bibliografikoen dohaintza. Guztira, argazkigintzarekin zerikusia duten 134 liburu eta agiri dira, eta horien balioa 3.200 eurokoa.

70.eko hamarkadako argitalpenetatik hasi eta gaur egun artekoak daude, tartean prentsa-argazkilaritza, argazkigintza historikoa eta argazkigintza artistikoko bildumak, eta baita zenbait gairi buruzko saiakerak ere: paisaia, fotomuntaketa eta erretratuari buruzkoak, besteak beste.

Orain, Montehermosoko Mediateka-Dokumentazio zentroan dohaintzan emandako funtsak katalogatu, zaindu eta jendearen eskura jartzeari ekingo dio, hartara osatu egingo dutelarik bertan arte garaikidearen, zinemaren, bideogintzaren eta argazkigintzaren gaietan lehendik ere baduten agiri-funts aberatsa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 urria 2019 11:30

Montehermoso kulturuneko ur-biltegi ohian ikusi ahalko da erakusketa, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00eta eta 18:00etatik 21:00etara

 

 

 

 

 

World Press Photo, prentsa-argazkilaritzaren arloko nazioarteko lehiaketa ospetsuena, Gasteizen da berriro, duela 17 urtetik etengabe etorri den bezala. Zenbakiek argi erakusten dute lehiaketak komunikazio grafikoko profesionalen artean sortzen duen interesa. Aurtengoan 129 herrialdetako 4.738 argazkilarik hartu du parte, eta guztira 78.801 irudi aurkeztu dituzte. Azkenik, epaimahaiak 157 argazki aukeratu ditu erakusketa osatzeko.

Gasteizko Udaleko Kultura zuzendari Paco Galvek, World Press Photo fundazioaren ordezkari Anita Huynh-ek eta World Press Photo-ren sustatzaile Gasteizen Paco Valderramak hartu dute parte erakusketa aurkezteko prentsaurrekoan.

Kultura zuzendariak adierazi duenez, “harrotzeko modukoa da Gasteiz izatea erakusketa iritsiko den 45 herrialdetako 100 hirietako bat,  besteak beste, munduko hiriburu nagusiak baitira horien artean. Iaz 14.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren zutabez osatutako paisaia honetara, bihotza hunkitzen edo haien edertasunaz zirrara sortzen zuten ikusizko istorioak ezagutzera.”

‘Yanelaren malkoak’

Lehiaketaren irabazle absolutua, 2019. urteko argazkia, ‘Yanelaren malkoak’ izenburua daramana da, John Moore argazkilari iparramerikarrarena (Getty Images agentzia).  Irudian Yanela txikia ageri da, negarrez, Texasko mugako poliziak Sandra ama miatzen duen bitartean. Biak Mexikotik zetozen, Bravo ibaia zeharkatuta. Argazkiak askotariko interpretazioak eragin ditu, elkarren artean bat ez datozenak.

Erakusketan askoz istorio gehiago aurki daitezke, batzuk globalak eta beste batzuk partikularragoak, baina garrantzitsuak denak. 23 herrialdetako 43 profesionalek egin dituzte aurtengo 140 irudiak; horietako 14 emakumeak dira (ehuneko 32).

Aurten erreportajeak sustatu dira bereziki, sari berria sortu baita: ‘Urteko argazki-istorioa’; Pieter ten Hooper holandarrak irabazi du saria, ‘Migratzaileen karabana’ lanarekin, zeinaren gaia Moore-ren argazkiarena bera baita.

2019ko World Press Photo erakusketa Montehermoso kulturuneko ur-biltegian ikusi ahalko da, urriaren 18tik azaroaren 17ra, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik igandera (jaiegunak barne). Bisita gidatuak ere  eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 iraila 2019 11:48

Urriaren 7tik azaroaren 25era bitartean izango da Montehermosoko ohikoaz bestelako zinemaren zikloa; 9 proiekzio eta lantegi bat.

Urriaren 7an hasiko da, Montehermoso kulturunean, ohikoaz bestelako zinemaren laugarren edizioaren udazkeneko programazioa. Bederatzi proiekzio izango dira, baita lantegi bat eta zinema-komisarioen nazioarteko topaketa bat ere, urriaren 18tik 20ra bitartean.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok eta zikloaren koordinatzaile Garbiñe Ortegak aurkeztu dute prentsaurrekoan.

“Zinema Gaur aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema oro har gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat. Bi edizio besterik egin ez bada ere, zikloa sendotuta dago zinemarekiko grina partekatzeko espazio gisa”, adierazi du Cantok.

Urriaren 18tik 20ra bitartean izango den zinema-komisarioen nazioarteko topaketa da edizio honetako berritasun nagusia, praktika horri buruz hausnarketa egitea eta ideiak trukatu eta zabaltzea helburu. Gune ireki, malgu eta pizgarria izango da, non komisario nazional eta nazioartekoek beren ikuspuntu, esperientzia eta estrategiak trukatu ahalko baitituzte, bai beren artean, bai publikoarekin. Zinema- edo arte-komisarioei, zinema-ikasleei, artistei eta kultur kudeatzaileei zuzenduta dago.

Komisario gonbidatuak:

  • MANUEL ASÍN, Nafarroako Museoko zinema-komisarioa, eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko programazio-arduraduna.
  • ALEXANDER HORWATH, komisarioa eta idazlea. Viennale (1992-97) eta Vienako Filmmuseumen (2002-17) zuzendari ohia, Kasseleko Documenta 12 ekimeneko zinema-programaren komisarioa izan da, baita zinemari buruzko liburu ugariren editorea ere, besteak beste Film curatorship liburuarena.
  • ANDREA LISSONI, VDrome-ren fundatzaile eta programatzailea, gaur egun Londresko Tate Film-eko komisario nagusia.
  • CARLOS MUGUIRO, komisarioa, irakaslea, Punto de Vista zinemaldiaren lehen zuzendari artistikoa, eta gaur egun Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria.
  • GARBIÑE ORTEGA, komisarioa eta komisariotzako irakaslea Elías Querejeta Zine Eskolan eta ESCACen, gaur egun Punto de Vista zinemaldiaren zuzendaria da.
  • MARIA PALACIOS CRUZ, LUXeko (London) zuzendaria, Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza Arloko arduraduna, eta Punto de Vista eta Courtisane ekitaldiuetako programatzailea, besteak beste.
  • GLORIA VILCHES Centre de Cultura Contemporània de Barcelonako Xcèntric ekimenaren arduraduna da.

 

Izen ematea, doan: 945 161 830, info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org

Gainerako programazioa

  • Urriak 7, 19:30: Diana Toucedoren film laburrak
  • Urriak 14, 19:30: TARDE PARA MORIR JOVEN. Dominga Sotomayor. Txile. 2018. 110 min.
  • Urriak 21, 19:30: Garai eta leku desberdinetako hiru film: “Where I Am Is Here”, Margaret Tait, UK, 1964, 35 min. 16 mm, proiekzio digitalean; “Despedida”, Alexandra Cuesta, Ekuador/US, 2013, 10 min., 16 mm, proiekzio digitalean, eta “Tombent les heures”, Blanca Camell Galí, FR/ES, 2018, 25 min., digitala. Saioaren programatzaile eta aurkezlea: María Palacios Cruz, zine-komisarioa eta irakaslea Elías Querejeta Zine Eskolan.
  • Urriak 26: HOME MOVIE DAY: Etxeko Zinemaren Eguna urriko hirugarren larunbataren inguruan ospatzen da mundu zabalean. Parte hartzeko gonbitea egin nahi die Montehermosok etxean Super 8 eta 16 mm-ko formatuetan egindako filmak dituztenei. Proiekzioa baino 30 minutu lehenagora arte jasoko dira filmak, gainbegiratzeko eta segurtasun osoz proiektatzeko. Antolatzailea: Fósforo kultur elkartea.
  • Urriak 28, 19:30: EL MAR LA MAR. JP Sniadecki, Joshua Bonnetta. 94 min. / 2017 / Estatu Batuak. P. Sniadecki zuzendaria saioan izango da.
  • Urriak 4, 19:30: SE NATURAL: LA HISTORIA NO CONTADA DE ALICE GUY. Pamela B Green. AEB, 2018, 120 min. Marta Selva programatzailea saioan izango da.
  • Azaroak 11, 19:30: FILMAR EL DESEO, VIAJE A TRAVÉS DEL CINE DE MUJERES. Marie Mandy. Belgika. Frantzia, 2000, 60 min.
  • Azaroak 18, 19:30: CHEZ JOLIE COIFFURE. Rosine Mfetgo Mbakam. Belgika, 2018. 71 min.
  • Azaroak 25, 19:30: TIERRA SOLA. Tiziana Panizza. Txile, 2017, 107 min.

 

Gainera,

  • Urriak 5 eta 6, 10:00 – 14:00: Zinema-lantegia: Espiritu aliatuak, elkarren ondoko irudiak Diana Toucedoren eskutik. Sortzaileei, ikasleei eta ikus-entzunezkoen alorrean interesa duen orori zuzendua.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 iraila 2019 11:40

 

Kulturuneak eta EHUk proiektu artistikoak zabaltzeko egiten duten deialdian hautatutako lehen lana aurkeztu da.

 

 

 

 

 

Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko da Maria Valverderen “Blanco y Fucsia” erakusketa Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Cantok, artistak berak, programaren komisario Cristina Arrázola Oñatek eta EHUko ordezkari Edurne González Ibáñezek.

Marta Valverde (Nigrán, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, Vigoko Unibertsitatean. Haren ikus-entzunezko lanak Curtocircuito nazioarteko zinema jaialdian (2018), Pontevedrako Novos Cinemas nazioarteko zinema jaialdian (2016 eta 2017) eta Centro Galego das Artes da Imaxe (CGAI) zentroan (2018) ikusi ahal izan dira. Egonaldiak egin ditu Voadora antzerki konpainiarekin, Surge Madrid jaialdiaren barruan (2018), eta Histeria Kolektiboa espazioan (2019). Orain Gasteizera iritsi da.

Proiektua

Marta Valverdek zinema-irudia hartzen du abiapuntutzat inguratzen duenaz mintzatzeko: “Hogeitaka urte izatea, zure bizitzarekin zer gertatuko den ez jakitea, iraganbideak, distantziak, ibilbideak, gurasoen etxea behin eta berriro, ikasle-pisu kutreak, deserrotze etengabea, aldatzeko beldurra eta aspertzeko beldurra neurri berean, lan prekaritatea eta ihes egiteko gogoa, aldaketa etengabea/asperdura/erabili eta botatzea/ deserrotzea- emigrazioa – etxea – iraganbideak – ikasle-pisuak / belaunaldi artekoa”. Bizi den lekuen memoria eta pertsonekin zein objektuekin dituen harremanak interesatzen zaizkio. Hori dela eta, bere lanaren izaera intimoa da gehien bat, material autobiografikoa oinarritzat hartuz loturez eta pertenentziaz hausnartzen baitu.

“Aldi berean, eta alderdi teknikoari dagokionez, bideoaren aurkezpen tradizionala zalantzan jarri nahi dut, nire kontakizunari ondoen moldatzen zaion euskarria aurkitzearren. Hainbat neurritako hamasei plasmek osatutako erakusketa da.”

Erakusketetan ikus-entzunezkoen formatua hedatzeak proposamen artistikoa erakusteko eta jasotzeko egoera berriak plazaratu ditu. Ikus-entzunezko hedatuak, batetik, zentzua eta esperientzia sortzeko espazio berriak iradokitzen ditu; bestetik, narratiba berriak sortzen, zeinetan erabakiak eta eraginak ebazten diren, eta subjektibotasunaren ezagutza zehatz eta gorpuztuak garatu ahal diren.

Marta Valverdek aurkezten duen ikus-entzunezko hedatuan (Blanco y Fucsia) dokumentala eta fikzioa kontakizun beraren orrialdeak bailiran tolesten dira. Bertan, haren adiskideak eta lagunak agertzen dira, nork bere bizitzaren agintea hartzeko erronkaren aurrean, prekaritate —hori ere hedatu— testuinguru batean.

Martaren proposamenak zalantzan jartzen du kontakizuna menderatzen duen subjektu orojakilearen presentzia eta, era berean, uko egiten die ikus-entzunezko kategoria eta formatu konbentzionalei, bizipen subjektibo bat eta munduaren esperientzia lokalizatu bat —belaunaldi baten gorputzean haragiztatua— transmititze aldera.

 

Proiektu artistikoak

Erakusketa-sorta hau Montehermoso kulturunearen eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen arteko lankidetzaren emaitza da. Duela sei urte, erakunde biek harreman emankor bati ekin genion, Leioako Fakultatean ikasitako artista hasi berrien lana ekoiztera bideratuta.

Harreman horri esker, eta orain artekoan, lehen urratsak eman ahal izan dituzte 35 artista gaztek, beren lanak jendaurrean erakusteko bide nekezean.

Proiektua kontu handiz zaindu izanak, proiektuan hobekuntza txikiak pixkanaka txertatzeak, eta, batez ere, formula denboran zehar finkatzeak, faktore horien eraginez, ekimena aukera preziatua bihurtu da hasten ari diren artisten lana erakutsi eta balioesteko, eta baita arte-mintegi eder bat ere gure testuinguru kulturalean.

Joan den urtean, azken bost urteetan ohikoa izan zen erakusketa kolektiboaren ordez banakako lau erakusketa egin ziren. Horrek lan hautatuak ardura handiagoz jorratzea eta antolaketa- eta produkzio-lan handiagoa eskatzen du, helburu bakarra delarik artista partaideei beren ahalmenak neurtzeko aukera emankorra eskaintzea.

Aurrerapauso horri esker, ikasturte honetan ere lau artista gaztek beren lana eta obra erakutsi ahal izango dute Montehermoso kulturunean, irailean hasi eta maiatza bitarteko ekimen batean, zeinaren bitartez egungo ikerkuntza artistikoaren ikuspegi interesgarri bezain anitza eskainiko den, bai eta erakusketa moldeen eta egungo gizartearekin planteatzen dituzten harremanena ere.

Urtarrilean eta otsailean Irene Carmonaren lana, otsailetik martxora Susana Viñolorena eta apiriletik maiatzera Javier Ozcoidirena izango dira ikusgai.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 iraila 2019 14:33

Familiak elkARTzen programaren instalazioetarako izena emateko epea zabaldu du Montehermoso Kulturuneak.
Familiak elkARTzen programaren helburua arte garaikidea etxeko txikienei hurbiltzea da, beren interesekin egokitzen diren instalazioen bitartez. Instalazio bakoitzak artista garaikideen obra bati egiten dio erreferentzia.
Hiru urteko zikloa osatu ondoren, irailaren 28tik azaroaren 30era, 2 eta 5 urteko neska-mutilek, heldu batek lagunduta, giro lasai eta motibatzaile batez gozatzeko aukera izango dute.
Argibide gehiago eta izen-emateak: www.montehermoso.net Tel. 945 161830. Doako jarduera. Leku kopurua mugatua da
Armiarmak geuk sortzen ditugu.
Irailaren 28tik urriaren 5era, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
Erreferentziazko obra: Louis Burgeoisen “Torso”
Instalazio honetan kuxinez eta artilez egindako eskultura nagusi bat izango dugu, eta familiek beren irudimenari leihoak zabaldu ahal izango dizkiote, forma desberdinak konposatuz eta elementu horiekin duten elkarrizketaren bidez espazioa eraldatuz.
Altxorraren bila
Urriaren 19an eta 26an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
Erreferentziazko obra: Fiona May-ren “Give a dog a bone”
Kartoizko kutxez egindako horma handi baten barruan elementu harrigarriak topatuko ditugu, sailkapen-sistemak landu ahal izateko.
Labirinto imajinaezinak
Azaroaren 9an eta 16an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna
Erreferentziazko obra: Bianka Hester-en “These Circumstances”
Instalazio honen bidez enkarnazioaren, materialtasunaren eta espazioaren arteko loturak aurkitzeko ideiaren gainean lan egingo dugu.
Neu naiz, beste bat naiz
Azaroaren 23an eta 30ean, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
Erreferentziazko obra: Claudia Cahun-en I’m training don’t kiss me
Familiek pertsonaia desberdinak antzeztera jolastu daitezke zapata desberdinak jantziz, elementuekin formazio desberdinak marraztu edo egin, makillatu, ispiluetan beren buruak ikusi, musikarekin elkarrekintzan aritu… nortasunen ugaritasuna arakatuz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 iraila 2019 11:00

Montehermoso kulturuneak antolatu duen eguneko kontzertu-zikloaren bigarren edizioan 11 emanaldi programatu dira, eta bihar azken-hirugarrena izango da

 

Datorren larunbatean (irailak 7), 13:30ean, eta Belar Sounds kontzertu-zikloaren barruan, Iruñeko Komando Funk taldeak jendearen atsegina egingo du Falerina lorategian, azken hamarkadetako klasiko handien bertsio alai eta dantzarako prestatuak jotzean. Montehermoso kulturuneak antolatzen duen kontzertu-zikloaren bigarren edizio honetan programatu diren 11 emankizunetatik hiru geratzen dira soilik. Arrakasta handiz ari da aurtengoa; izan ere, 250 pertsona inguru joan izan da kontzertu bakoitzera batez besteko, lehen ediziokoa gaindituz.

Larunbatekoaz gain, beste bi ekitaldi geratuko dira. Irailaren 14an, baita ere 13:30ean, Bartzelonako Koko Jean & The Tonics laukoteak rhythm & blues, soul eta rock & roll erritmoei ekingo die. Azkenik, urriaren 5ean Moni Garage talde gasteiztar indartsuak emango dio azkena kalitateko musika jende orotara hurbiltzeko eta Falerina lorategia bizikidetza- eta aisialdi-leku gisa sustatzeko helburuak dituen kontzertu-zikloari.

Belar Sounds musika-topaketen programa hemengo zein estatuko panoraman sendotzen ari diren taldeen lana erakusteko asmoz sortu zen. Kontzertu horiek, gure hiriko hirigune historikoko ingurune eraberritu batean egingo dira, asteburuetako eguerdiak gozatzeko eta musika ona entzun bitartean topa egiteko”, azaldu du Kultura arduradun Estíbaliz Cantok.

Oraingoan Euskal herriko eta Nafarroako 8 taldek hartu dute parte, horietatik 3 gasteiztarrak; horiekin batera Bartzelona bi eta Madrileko beste bat aritu dira. Hamaika talde horietako zazpik badute emakumezko kideren bat, tresna-jolea izan zein kantari izan.

 

informazio +: www.montehermoso.net

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 uztaila 2019 12:41

Proiektu artistikoak lantzeko 2018ko deialdiaren barruko lan hori indarkeria sinbolikoan oinarritzen da

Iñaki Gracenearen “Modelo eta Praktika (disciplinar)” erakusketa uztailaren 5etik irailaren 22ra arte ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko ur biltegian; proiektu artistikoak lantzeko 2018ko deialdiaren barruan aukeratu zuten proiektua, eta gaur aurkeztu du egileak, Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantorekin batera.

Kontrol egiturek sortzen dituzten irudiak zalantzan jartzea da  “Modelo eta praktika (disciplinar)” erakusketaren ardatz nagusia, zehazki, kontrolaren arkitektura eta espetxeen arkitekturaren historia.

Azken proiektuetan, indarkeria sinbolikoaren inguruan jardun du egileak. Indarkeria mota horretan ez da indar fisikoa zuzenean erabiltzen, menderatzaileek menderatuak jazarriz baizik; inposizio horrek hainbat tresna baliatzen ditu: arkitektura, arauak, ezarritako errutina, munduaren ikuskera, gizarte rolak, kategoria kognitiboak eta pentsamendu egiturak.

Sailkapenaren ideian oinarritutako lan multzo batek osatzen du erakusketa. Ibilbidea Gasteizko garai bateko kartzelatik abiatzen da, estatuan eraikitako lehen kartzela zelularra izan baitzen, eta ur biltegian barrena hedatzen da, lanen arteko erlazio ezberdinak ahalbidetuz, bildumaren ideia abiapuntutzat hartuta.

Iñaki Gracenea

Iñaki Gracenea (Donostia, 1972) Arte Ederretako lizentziaduna da (EHU, 1990-95). 1997tik 2000ra bitartean egoiliarra izan zen Artelekun (Donostia). Transfer proiektuaren barruan Kunsthaus Essen zentroan aritu zen (2000). 2001-2002 ikasturtean Botín beka lortu zuen, International Studio and Curatorial Program-en (New York) egoiliar izateko. 2009an “Código Error” lantegia eman zuen Artelekun. 2010ean Fúnf Cams proiektua garatu zuen Berlinen, Madrilgo Autonomia Erkidegoaren arte plastikoen bekari esker. 2013an Andratx-eko (Mallorca) CCA zentroko programan parte hartu zuen. 2015ean egoilar izan zen CUNY-New Yorkeko Unibertsitateko John Jay College-ko Lloyd Sealy Library-n, eta Erromako Espainiaren Akademiaren beka lortu zuen.

Banakako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu, eta hainbat museo eta zentrotako bildumetan dute haren lanen bat, Artiumen, esaterako.

Share

Aurrekoak »