Prentsa Oharren banner

Martxoaren 25ean hasiko da Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoaren “Murgil zaitez OMIJen” programazioa

Hitzaldi zikloa, “Bidaiariaren txokoko lehiaketa”, Bidaiateka eta uda planifikatzeko aukera ugari 205eko udaberri-uda aldirako.

Martxoaren 25ean hasiko da Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoaren “Murgil zaitez OMIJen” programazioa, zein hitzaldiz, lehiketez eta udan bidaiatzeko aholkuez osatuko den.

Hurrengo hilabeteetan Gazteria Atalak, OMIJen bidez, Gasteizko gazteen esku jarriko du programazio berria haien kezkei erantzuna eman nahian, baita euren parte-hartze eta autonomiari dagozkien gaien informazioari hurbiltzeko ere.

Solasaldi zikloak gazteen eta hainbat gairen inguruko adituen arteko topagunea da. Horretaz gain, hainbat gaztek ere euren esperientzia zuzen-zuzenean azalduko dute bertan.

Lehenengo solasaldia, Oporrak eta zertxobait gehiago,” martxoaren 25ean izango da. Bertan aukera sorta bat eskainiko da uda on bat antolatzeko (auzolandegiak, lankidetza, udalekuak…).

Apirilaren 15ean, bestalde, Interrail aukeraren gaineko solasaldia izango dugu. Turismo mota honek gazte asko erakartzen ditu, baina antolaketak aldez aurreko plana behar du, eta dudarik gabe, laguntza pittin bat ere. Horregatik, RENFEko adituak izango ditugu bertan, sortutako edozein zalantza argitzeko asmoz. Horrez gain, Patricia, Interrail esperientzia bizi izan duen gaztea ere, hantxe azalduko du nolakoa izan zen eta nola antolatu zuen.

Apirilaren 22an, “Ideia onak udan hizkuntzak praktikatzeko” solasaldiaren txanda izango da. Uda, garai ederra izan daiteke ikasturtean zehar ikasitako hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko, kontuan izanik zein beharrezkoak diren etorkizuneko lan mundurako. Solasaldian azalduko diren ideia onak (Aupair, ikastaroak atzerrian, lana…) oso baliagarriak izango dira hizkuntza maila hobetzeko.

Maiatzaren 13aren gaia “Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak” izango da. Honetan, Novia Salcedo Fundazioa izango da protagonista eta bere praktika programak azalduko ditu bertan. Bestalde, hainbat gaztek lan-praktikak egiteko lortutako bekei buruz hitz egingo dute (Global Training, Santander, Lehen Aukera…).

Hilabete berean, maiatzaren 20an, “Gazte enplegua sustatzeko programakizango da solasaldiaren izenburua. Horri buruz hitz egiteko, bi erakunde izango dira gonbidatuak, Arabako Ganbara eta EURES eta, bakoitzak, gazteentzako enplegua sustatzeko martxan duen ekimena azalduko du. Batetik, Arabako Ganbarak “PICE” (Programa Integral de cualificación y Empleo) aurkeztuko du; eta bestetik, EURESen Arabako aholkulariak “Tu empleo Eures”, 35 urte arteko gazteentzako programari buruz arituko da.

Bestalde, ekainaren 3an, “Turismo kolaboratiboa” izango da solasaldiaren gaia. Turismoaren arloan ere ekonomia kolaboratiboa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta horrela, Airbnb, Bla Bla Car, Couchsurfing… gero eta erabilera nabarmenagoa daukate gazteen artean haien bidaiak antolatzerakoan.

Azkenik, ekainaren 10ean, solasaldi zikloari bukaera emateko, “Hartu motxila aldean eta zatoz Bidera” solasaldiak Done Jakuen Bidea egitea aukera paregabea izan daitekeela gazteentzat erakutsiko digu: merkea, hurbila eta aukera aparta jendea ezagutzeko, paisaia ederrak ikusteko, hizkuntzak praktikatzeko… eta ezin hobeto pasatzeko.

Solasaldien jasotzaileak 14-30 urte bitarteko gazteak izango dira, solasaldiaren edukien araberako hainbat salbuespen izan ezik.

Solasaldien topagunea OMIJeko Bidaiateka izango da, 19:00etan izango dute hasiera eta ordu eta erdi iraungo dute, gutxi gorabehera. Bidaiatekaren leku kopurua murriztua denez, izena eman beharko da aldez aurretik.

Txoko Ibiltariaren Lehiaketa da Murgil zaitez OMIJen programazioaren barnean antolatu den beste programa bat.

Txoko Ibiltariaren bloga https://blogs.vitoria-gasteiz.org/rinconviajero/eu/aurkezpena/ irtenaldi edo bidaiaren bat antolatzerakoan aholku onak aurkitzeko leku aproposa da. Bertan gazte bidaiariek egindako bidaien berri aurki daiteke.

Blogean parte-hartzera suspertzeko berriro Txoko Ibiltariaren lehiaketa jarri dugu martxan. Gazteek euren bidaiak kontatzean datza lehiaketa: Erasmusen igarotako garaia, atzerriko enpresa batean egindako lan-praktikak, asteburu on bat Sorian, Done Jakue Bidea bizikletaz… eta mila bidaia gehiago. Jatorrizko kontakizun hurbilak, pare bat argazki edota bideoren batekin batera, bilatzen ditugu.

Parte hartzeko baldintzak izango dira, batetik, Gasteizen erroldatuta izatea; eta bestetik, 14-30 urte bitartekoa izatea. Aurten, gazteenei aukera gehiago emateko asmoz, bi kategoriatan zatitu dugu parte-hartzea: 14-17 urte eta 18-30 urte.

Lehiaketa apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da zabalik, eta horren truke, parte hartzaileek, bizi izandako esperientzia besteekin partekatzeaz gain, sariak jaso ahal izango dituzte hilero, RENFE, Foto Ikatz, Hontza Extrem eta Elkarri esker.

Apiriletik irailera jasotako mezu guztien artean kategoria bakoitzeko hiru onenak aukeratuko dira herri bozketa baten bidez, eta honako sari hauek emango zaizkie:

1. KATEGORIA (14-17 urte)

1. Saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion – (Hontza Extrem abentura parkerako 4 sarrera; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin)

2. Saria: 2 pertsonentzako hilabete bateko zaldiketa ikastaroa (6 saio) Gaubean, Gaubea Zalditegian

3. Saria: pertsona batentzako 3 hilabeteko hizkuntza ikastaroa, Level Language Services akademian

 

2. KATEGORIA (18-30 urte)

1. Saria: Interraileko 2 Global Flexi txartel, RENFE

2. Saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubean, Gaubea Zalditegian

3. Saria: 2 pertsonentzako asteburua (2 gau mantenu erdian) Pradoluengoko Trebole Aterpetxean (Burgos)

Herri bozketan parte hartzen dutenen artean Altus kanpin denda bat zozkatuko dugu, Landher Montañari esker.

Udaberri-uda programa honen barnean Bidaiatekako zerbitzua ere gogorarazi nahi dugu. OMIJek bidaien inguruko liburutegi berezi hau jartzen du gazteen eskuan, gidaliburuak kontsultatzeko, aldizkariak, liburuxkak, mapak, Interneten sartzeko ordenadoreak eta WIFI gunea. Dena, irtenaldiak eta bidaiak antolatzeko. Aldi berean, gidaliburuen mailegu zerbitzua ere erabiltzeko prest dago.

Bestalde, bidaiatzeko nazioarteko txartelak (aterpekide txartela, nazioarteko ikasle txartela (ISIC), GO-25 eta irakasle txartela (ITIC)) ere bertan eta momentuan egin daitezke.

Gainera, apirilean eta maiatzean Bidaiatekan bidaiak antolatzeko banakako aholkularitza eska daiteke. Eta, bueltatzean, egindako bidaiaren argazkiak erakusteko lekua ere eska daiteke Bidaiatekan.

Beraz, OMIJek Bidaiateka bisitatzeko gonbidapena bidali nahi die gazteei, non heuren bidaiak antolatzeko elkargunea eskaintzen baitzaie bidaien inguruko mila erabaki elkarrekin hartzeko: nola bidaiatu, non hartu ostatu, beharko diren mapak aurkitu, biderik egokienak aukeratu…

Azkenik, aurten Eta uda honetan, zer?” gure udako webgunea ere martxan jarri dugu.  Bertan, gazte bakoitzak bere zaletasun eta premiekin bat datorren informazioa aurki dezake, eta horrela, ganorazko uda on bat antolatu: musika eta kontzertuak, jaiak eta jaialdiak, lana, udalekuak, ikastaroak, hizkuntzak, kirola… eta abar.

Informazio gehiago lortzeko: (www.vitoria-gasteiz.org/omij)

INFORMAZIO GEHIAGO “MURGIL ZAITEZ OMIJen” PROGRAMARI BURUZ

  • Gazteen Argibideetarako Udal bulegoan (OMIJen), Espainia plazan. Jendaurreko ordutegia, goizez (10:00 – 14:00) astelehenetik ostiralera eta arratsaldez (17:00 – 19:00) astearte eta ostegunetan, egun hauetan salbu:
    • Martxoaren 30etik apirilaren 10era.
    • Ekainaren 22tik irailaren 4ra.

Egun horietan goizez bakarrik zabalduko da bulegoa.

OMIJek jaietan, abuztuaren 3tik 7ra, bakarrik ixten du..

 

 

Share