Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 abuztua 2015 13:04

Bart gauerdian 52 urteko gizon bat atxilotu dute genero-indarkeriako delitu batengatik, bikotekide ohiari eraso egin baitio Operazio Zentralera deitu eta patruila bat Domingo Beltran de Otazu kaleko lokal batera joateko eskatu dute, ustez eraso bat gertatu delako. Iritsi direnean, biktimaren amak azaldu die agenteei bikotekide ohiak haren alabari eraso egin berri ziola. Emakumeak lepoa gorrituta zuela ikusirik, eta bi aldeei galdeketa egin ondoren, gizonezkoa atxilotu dute, eta gaur goizean  epailearen aurrera eraman dute. 

Beste gizon bat ere atxilotu zuten atzo, arma zuriaz heriotza-mehatxu egiteagatik. 21:00ak pasata 092 telefonora deitu zuten, Santa Isabel kalean borroka zegoela ohartarazteko. Lekutik gertu zegoen patruila bat hara hurbildu eta abisua eman zuen pertsonarekin hitz egin zuen: beste gizon batek aihotz batez heriotzaz mehatxatu zuela eta beste alderantz ihesi joan zela azaldu zien. Agenteek berehala aurkitu zuten. Azaleko araketa egingo ziotela eta zergatia adierazi ondoren, hainbatetan eskatu zioten identifikatzeko, baina gizonak hasieran izen faltsuak eman zizkien poliziei, eta gero uko egin zion izena esateari; horrenbestez, udal bulegoetara eraman eta gaur goizean  epailearen aurrean aurkeztu dute.

Droga trafikoa

Joan den ostiralean gizon bat eta emakume bat  (32 eta 27 urte, hurrenez hurren) atxilotu zituzten osasun publikoaren kontrako delitu batengatik. 18:00ak aldera, atxilotutako emakumearen bizilagunak polizia bertaratzeko eskatu zuen, Valentin de Foronda zidorrean; izan ere, bizikidetza arazoak zirela eta etxebizitzatik alde egiteko eskatu zion bizilagunari, eta eztabaida gogorra izan zuten.

Esku hartzean, agenteek 7 gramo MDMA (estasia) zuen ontzi bat aurkitu zuten, geroago atxilotu zuten maizterraren jabetzakoa. Hori dela kausa, beharrezko izapideak egin eta ustezko droga delituarengatik atxilotu zuten, bai eta haren bikotekidea ere, 27 urteko gizon bat, zeina kanpoaldean kuxkusean baitzebilen; izan ere, agenteek galdetu ziotenean kotxean zituen beste 15 gramo estasi eman zizkien, bere borondatez, bai eta diru kopuru bat ere. Atxilotutako emakumearen kontrako genero-indarkeria ere leporatu zioten.

Lau alkoholemia positibo

Bestetik, Udaltzaingoak trafiko-argiketak egin zizkien hiru gizonezkori (38, 30 eta 47 urte) bide-segurtasunaren kontrako delituengatik, alkoholaren eraginpean gidatzen ari zirelako: bat Arriagako Kofradiaren kalearen eta Domingo Beltran de Otazu kalearen artean, beste bat Alfredo Donnay kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen artean, eta hirugarrena Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen eta Gasteiz hiribidearen artean.

Hiru gidariak ibilgailuak behar ez bezala gidatzen eta arauak hausten antzeman zituzten eta, esku-hartzean, agenteek edari alkoholdunen eraginaren pean zeudela nabaritu zuten; beraz, atxilotu eta alkoholemia probetan jaurtitako arnasako litro bakoitzeko 0.99-0.97, 0.84-0.83 zein 1.00-1.02 miligramo alkohol eman zuten hurrenez hurren. Ondorioz, beharrezko argiketak idatzi eta guardiako epaitegira bidali zituzten.

 Beste gidari bat, 30 urtekoa, Micaela Portilla kalean jarritako alkoholemia-kontrol batean antzeman zuten; jaurtitako arnasako litro bakoitzeko 0.74-0.71 miligramo alkohol eman zuenez, argiketa idatzi eta guardiako epaitegira bidali zuten, bide-segurtasunaren kontrako delituarengatik.

Bestalde, asteburuan prebentziozko bost alkoholemia kontrol jarri dira, eta 94 gidariri egin zaizkie alkoholemia probak. Horietako sei salatu dituzte, motordun ibilgailua legez ezarritako tasa gaindituta gidatzen ari zirelako.

Harrapaketa arina

Bost urteko ume bat arin zauritu zen atzo, bizikleta batek harrapatuta. 20.30ak aldera gertatu zen istripua, Jacinto Benavente kalean: bizikleta batek 5 urteko ume bat harrapatu zuen eta zauriak zituenez Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 17 istriputan esku hartu behar izan zuen asteburuan, baina ez zen zauriturik izan. Orotara 37 salaketa izapidetu zituen: 5 lapurretagatik, 1 lapurreta saiakeragatik, 20 ebasketagatik (13 diru-zorro eta mugikor eta 6 bizikleta), 4 kalteengatik, 2 genero-indarkeriagatik, 1 iruzurragatik, 1 irain eta mehatxuengatik, 1 partikularren arteko erasoagatik, 1 droga-trafikoagatik eta 1 txakurren arteko erasoagatik. Polizia judizial gisa 12tan jardun zuen. 

 

Share