Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 iraila 2015 09:43

Trafiko istripu batean esku hartzean antzeman zutelarik, 24 urteko gidari bat bide segurtasunaren kontrako delituagatik inputatu zuten, gidabaimenik gabe gidatzen ari baitzen. Udaltzaingoko Argiketak Taldeko agenteek Latinoamerika plazan izandako istripu batean esku hartu zuten, eta tartean zeudenei agiriak eskatzerakoan, haietako batek ez zuela aginduzko gidabaimena ohartu ziren; horrenbestez,  bide segurtasunaren kontrako delituagatik inputatu zuten.

Udaltzaingoak beste zazpi istriputan esku hartu behar izan zuen, baina ez zen zauriturik izan. Orotara 21 salaketa izapidetu zituen: 3 lapurretagatik, 12 ebasketagatik, 3 kalteengatik, 1 bidegabeko jabetzeagatik, 1 partikularren arteko erasoagatik eta 1 droga trafikoagatik. Polizia judizial gisa lautan jardun zuen, besteak beste, diru-zorro bat berreskuratzeko.

 

Share