Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 maiatza 2016 13:49

Asteburu honetan ateak irekitzeko bi jardunaldi egingo dira Europa biltzar-jauregi berrituan, gasteiztarrek zuzenean ezagutzerik izan dezaten bertan egindako lanen emaitza. Ordu erdian behin egingo dira doako bisitak: jauregiko ate nagusitik abiatu eta María de Maeztu entzunareto berrian bukatuko dira, non eraberritze lanen eboluzioari buruzko bideo bat emango baita.

“Garrantzitsua da herritarrek lan horien emaitza ezagutzea, bost urte iraun eta bederatzi milioi euroko inbertsioa izan baitute, horregatik zabaltzen ditugu Europa jauregi berrituaren ateak. Hemendik aurrera, garapen ekonomikoaren motore bat izango dugu, biltzarren turismoaren eskaintzan lehen lerroan jarriko gaituena”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Ateak irekitzeko jardunaldien ordutegia hau izango da:

 

  • Larunbatean: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00.
  • Igandean: 11:00 – 14:00.

Goizeko azken bisita 13:00etan hasiko da, eta arratsaldeko azkena, 19:00etan. Jende asko hurbilduko balitz, beste egun batzuetan errepikatzeko tartea bilatuko litzateke.

Share