Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 maiatza 2016 12:15

Ostegunean FOARSE-Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Arabako Foroaren hamargarren biltzarra egingo da Europa jauregian. Alor publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzazko entitateak –Gasteizko Udalak ere hartzen du parte– enpresen gizarte-erantzukizunaren (EGE) kultura zabaldu nahi du lurraldean, enpresetan hori praktikan jartzen lagunduz. Bide batez, Araban EGEa lantzen emandako hamar urteak ospatuko dira, eta horren eboluzioa zein etorkizunerako joerak aztertuko.

Hizlarien artean Paco Sosa eta José Manuel Sedes nabarmentzen dira. Lehena EGEan espezialista da eta Corresponsables fundazioko Komunikazio Erantzulearen Behatokiaren koordinatzailea; bigarrena, Vodafone Españako Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendaria. EGEaren garapena eta etorkizuneko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.

“Lego serious play” networking saioa ere antolatu da: jolasaz baliatuz, parte-hartzaileek ikasiko dute nola lagun diezaiekeen EGEak enpresa lehiakorragoak bihurtzen.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta FOARSEren lehendakari Miguel Ángel Verastegui inauguratuko dute Enpresen Gizarte Erantzukizunerako X. Biltzarra. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia eta EGEko zuzendari Alfredo Ispizua arduratuko da amaieraz.

+INFO: FOARSE X. Biltzarra

 

 

Share