Prentsa Oharren banner

Hasi dira eraisketa lanak Santa Barbara plazan

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur goizean beste fase bati ekin diote Santa Barbara plaza eta inguruneko obran, eraisketa lanei, hain zuzen. Makinak Leizaola Lehendakariaren kaletik hurbilen dagoen zatiko hormak hasi dira eraisten, Posta kalearen ondoan. Azken egunetan hiri-altzariak kendu dira, ingurua hesitu da, eta trafikoa berrantolatu, aparkalekutik irteten diren ibilgailuek Bake kalerantz jo dezaten.

Lanak agintaldi honetako asmo handienekoetako batzuk dira:  6,7 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta Ferrovial, Agroman eta Onaindia enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkartea arduratuko da gauzatzeaz. Udal gobernuak sustatutako lanak burutzeko 15 hilabeteko epea eman da. Urtaranen gobernuaren helburu nagusia espazio publiko bat, Santa Barbara plaza, hiriarentzat berreskuratzea da, zati batean oinezkoentzat izango den super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz. Gainera, inguruan trafikoa hobetzeko neurriak hartuko dira, eta alderdi osoa biziberrituko da, ekonomia- eta merkataritza-berpizteari bultzada ematearren, alkateak iragarritako ‘erdialdeko masterplana’ ekimeneko esku-hartze guztien ildo beretik. Santa Barbara plazaren irudi berriaren alderdi deigarrienetako bat Posta kaleko aldean jartzekoa den pergola da: 80 metro luze den egitura funtzionala, 48 saltoki jartzeko lekuarekin.

 

Share