Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 urria 2018 14:02

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteizko eszena garakidearen jaialdiak zortzigarren edizioa izango du aurten azaroaren 23, 24 eta 25ean. Bederatzi muntaketa eskainiko ditu Artiumen; haietatik bi estreinaldiak izango dira estatu mailan eta beste bi lehendabiziko aldiz ikusiko dira Euskal Herrian.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.- inTACTO jaialdia zortzigarren ediziora iritsi da aurten, dantza berriz ere gorputzaren, erkidegoaren eta soinudun esparruaren inguruan egituratutako programa artistiko baten protagonista izango den programazio batekin. Azaroaren 23tik 25era bitartean egingo den jaialdi honetan tokiko, nazio mailako eta nazioarteko bederatzi proposamen eszeniko garaikide ekarriko dira Artium Museora.

Estreinaldietako bat Any table, any room performancea da, Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak osatutako bikotearena. Hemengo lau artista izango dira haiekin eszenatokian: Hannah Frances Whelan, Zuriñe Benavente, Blanca Arrieta eta Miguel Garcés. Bikote artistiko beteranoak sortze-laborategi bat egingo du haiekin estreinaldiaren aurretik. Proposamen hori Etxe berean programaren parte da eta Azala Espazioak koordinatu du inTACTOrekin, Tabakalerarekin eta Bulegoa z/b-rekin elkarlanean. Artista entzutetsu horien lana ikusteko aukera izango dugu, hala, Euskal Herrian. Programa horren esparruan, azaroaren 22an, osteguna, 19:00etan, 52 portraits proiektatuko da Artiumen Emanaldi-aretoan, lankidetzan egindako proiektu digitala, 2016an grabatua, non mundu osoko dantzariek beren historiak partekatzen baitituzte keinuzko erretratu laburren bidez. Proiekzioa doakoa da.

Nazio mailako beste estreinaldia Queen of hearts izango da, Navaridas & Deutinger austriar konpainiarena. Pieza horrek gai pribatu eta publikoak manipulatuz erakustea eta heredatutako botere-egituren balio sinbolikoa kritikatzen ditu Galesko Diana printzesaren irudiaren bidez.

Proposamen koreografikoak Aimar Pérez Galí koreografo eta dantzariaren eskutik iritsiko dira Artiumera. Hark, Sudando el discurso: una crítica encuerpada piezaren bidez hitzaldi performatzaile bat emango du, non ikuspuntu historiko eta politiko batetik aztertuko baitu dantza kritikoki. Beste dantza bakar-saio bat bat Si pudiera hablar de esto no haría esto izenekoa izango da, Janet Novás galiziar dantzari eta sortzailearena, zeinak gorputza, espazioa eta denbora astinduko baititu partekatzeko eta ikusleei sentipenak helarazteko. Galiziatik dator Ven ere, La Macana konpainiako bi dantzariren edertasun eta birtuosismo handiko pieza. Bi urtez munduan zehar ibili ondoren etorriko da Vitoria-Gasteizera. Beste duo bat, berrikiago sortua, Jesús Rubio-ren Bolero da, burugogorkeriari, atseginaren eta unaduraren arteko igarotzeari eta denboraren joanari buruzko energiaz beteriko lan bat.

Bertako sorkuntzak ere izango du lekua Jaialdian. Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek Bilbon osatutako Sra. Polaroiska arte-kolektiboak Lur away piezaren euskarazko bertsioa estreinatuko du. 2017n Gure Artea saria jaso zuen sorkuntza multidisziplinarioko talde honek modernotasunean bizirik irauteko tekniketako batzuk partekatuko ditu ludikoki ikusleekin bere koreografia-lanean. Bestalde, Horman Poster bilbotar konpainiak Eraikitzen Gaituzten Hitzak aurkeztuko du, bitartekaritzako eta sorkuntzako lan bat, norbanakoaren eta taldearen nortasunaren eraikuntzan hitzaren eta gorputzaren arteko harremanari heltzen diona. Parte hartzeko proposamen bat da, eta konpainiak 13-18 urte bitarteko gazteei proposatzen dien sorkuntza eszenikoko lantegiaren bidez sortuko da, azaroaren 16tik 22ra. Proiektu honek Euskadiko Kutxaren eta TAEren laguntza du, eta Jaialdiak bultzatzen duen esperimentazio eta bitartekaritza eszenikoko inLAB programaren esparruan kokatzen da.

Zortzigarren edizio honi amaiera emango dio Amalia Fernández-en El resistente y delicado hilo musical lanak, antzerkiko, koruko, performanceko eta poesiako elementuak dituen koreografia-partitura bat, nazio mailako agertoki garrantzitsuenetako batzuetan txalotua izan dena.

Programazio hedatua

Programa artistikoaz gainera, profesionalei zuzendutako espazioak zabaltzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du Jaialdi honek. Ildo horretan, ekimen berri bat jarriko da abian artistak, konpainiak eta nazioko eta nazioarteko programatzaileak elkartzea errazteko, speedmeeting izeneko saioen bidez, hots, parte hartzaileen arteko bilera profesionalak egitea eta lankidetzak sortzea, ikuskizunak banatzea eta nazioarteko sareak sortzea bultzatzea bilatzen duten topaketen bidez. Hurbileneko sorkuntza zabaltzen laguntzeko apustuaren haritik, programan parte hartzen ez duten bertako konpainia eta artistei ere zabalduko zaizkie espazio horiek, Jaialdira hurbilduko diren profesionalekin elkartzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, eta Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean, azaroaren 24ko eta 25eko goizean jardunaldi profesional batzuk egingo dira, proiektu eta espazio kulturalen kudeaketari heltzeko ohituren eta moduen inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko testuinguru bat finkatzeko xedez.

Jaialdiaren iazko edizioan izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere antolatuko da eszena-gaien zabalkunderako eta dibulgaziorako esparru bat, Eszena pentsatzea. Aldi bateko inTACTO liburutegia, arte bizien esparruko kontsultako argitalpenak gainbegiratu eta erosteko gune bat. Ekimen honek Zuloa Liburudendaren laguntza du eta helburua da pubolikoa eszenaren jardun eta ikerketa eta gogoeta kritikora hurbil dadin erraztea, Jaialdian parte hartu duten artista eta konpainiek egindako argitalpen sorta baten bidez.

 

Nazioarteko bisitariak

Aurten ere Acción Cultural Española (AC/E)-ren babesa izan du Jaialdiak, Programa de Internacionalización de la Cultura Española (PICE)-ri esker, Bisitarien modalitatean. Horri esker dauzkagu atzerriko programatzaile eta profesionalak Jaialdiaren edizio honetan ere. Aurtengoan Lourdes González eta Hayde Lachino mexikar programatzaileak izango ditugu gure artean, kulturaren kudeaketan, bitartekaritza-proiektuen sorreran eta eszena garaikidearen esparruan gogoeta kritikoa bultzatzen ibilbide luzea dutenak. Bestalde, Erresuma Batutik Kevin Jamieson, Manchester-eko HOME zentroko proiektuen zuzendaria eta Kate Craddock, directora del Festival GIFT de Gateshead-eko GIFT Jaialdiaren zuzendari eta British Council-en ordezkaria etorriko dira. Nazioarteko programatzaile horiez gainera, eta ohikoa denez, nazio mailako beste kudeatzaile eta programatzaile batzuk ere bertan izango dira.

 

Sarreren salmenta

Jaialdiko bonuak eta sarrerak Artiumen webgunean edota txartel-leihatilan eros daitezke. Aurtengo edizioan, proiektu pilotu bat abiaraziko da Jaialdiaren inguruan, pertsona guztiei kulturaren esperientzia izateko aukera emateko xedea duena. Museoaren txartel-leihatilan bonua edo eguneko sarrera erosten duten pertsonek bigarren sarrera bat erosi ahal izango dute 5 euroko prezio murriztuan, eta sarera horiek bazterketa arriskuan eta ahultasun egoeran dauden taldeekin lan egiten duten hiriko elkarteen kideei emango zaizkie. 

inTACTO Jaialdiak Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, INAEM-en eta Acción Cultural Española (AC/E)-ren laguntza du, Montehermoso Kulturunearen, Zuloa Liburudendaren, Taller de Artes Escénicas (TAE)-ren, Azalaren eta Baratza aretoaren lankidetza, eta Euskadiko Kutxaren eta Diario de Noticias de Álavaren babesa.

 

ORDUAK ETA EGUNAK

Proposamen guztiak Artiumen instalazioetan burutuko dira.

 

Azaroaren 22an, osteguna

19:00etan. Proiekzioa: 52 portraits. Jonathan Burrows, Matteo Fargion eta Hugo Glendinning

 

Azaroaren 23an, ostirala
19:30ean: Las palabras que nos construyen/ Eraikitzen Gaituzten Hitzak, Horman Poster

20:45ean: Any table, any room. Jonathan Burrows eta Mattero Fargion, gehi Hannah Frances Whelan, Zuriñe Benavente, Blanca Arrieta eta Miguel Garcés

22:00etan: Sudando el discurso: una crítica encuerpada. Aimar Pérez Galí

 

Azaroaren 24an, larunbata
19:30ean: Si pudiera hablar de esto no haría esto. Janet Novás
21:00etan: Ven. La Macana
21:30ean: Lur away. Sra. Polaroiska

Azaroaren 25ean, igandea

19:30ean: Queen of Hearts. Navaridas & Deutinger
21:00etan: Bolero. Jesús Rubio
21.30ean: El resistente y delicado hilo musical. Amalia Fernández

 

IRUDI EZBERDINEI SARBIDEA: https://bit.ly/2CSDggG

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:07

Azkenengo 24 orduetan, Udaltzaingoak hogeita bat trafiko-istriputan hartu du esku, eta, horietan, bi pertsona zauritu dira.

Atzo, 21:00ak baino pixka bat lehentxeago, bi autok elkar jo zuten Arriagako Atearen kalean. Talkaren ondorioz, kolpea jaso zuen autoko gidaria (54 urtekoa) zauritu zen, eta Santiago ospitalera eraman behar izan zuten anbulantziaz.

Atzo, goizeko 01:34an, istripua gertatu zen Antonio Machado kalean. Bertan, auto batek aparkatuta zegoen auto bat jo zuen, eta 24 urteko gidaria zauritu zen. Tokira bertaratu ziren larrialdietako zerbitzuek artatu ondoren, Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak 19 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandako bulegoan.

 

Logelan itxita

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, logela bateko atea irekitzeko, adingabe bat bertan itxita geratu zelako, Arkupedun plazako etxebizitza batean (Zabalgana). Zerraila desmuntatu behar izan zuten.

Udaltzaingoaren jakinarazpena 2018 10 31 informe diario de actuaciones

Suhiltzaileen jakinarazpena Nota informativa 31-10-2018

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:24

Azkenengo 24 orduetan, hamazazpi trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, pertsona bakarra zauritu da.

Atzo, 21:00ak baino pixka bat lehentxeago, auto batek pertsona bat harrapatu zuen Deba Arroaren kalearen eta Madril kalearen arteko bidegurutzean, eta errepidea gurutzatzen ari zen 19 urteko gazte bat zauritu zen. Santiago ospitalera eraman zuten anbulantziaz.

Atestatu-talde bat istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da, autoak ihes egin baitzuen.

 

Edanda gidatzeagatik inputatuta

Udaltzaingoa 48 urteko gizonezko bat ari da ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik; izan ere, alkoholdun edarien eraginpean gidatu zuen. Salburua Bulebarra kalean egin zioten alkoholemia-proba, 01:33an, eta 0.76-0.74 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko.

Udaltzaingoak 19 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandako bulegoan.

 

Suhiltzaileek bi sutetan hartu zuten esku

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak (PSISZ) bi sute-abisurengatik hartu zuen esku: bata Bake kaleko etxebizitza bateko kaxa elektrikoan piztu zen, eta Oto hiribideko etxebizitza bateko mikrouhin-labean piztu zen bestea.

Halaber, etxean eroritako pertsona bat erreskatatzeko hartu zuen esku, Nafarroako Errege-Erreginen kalean.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 urria 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko InTacto Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Iara Solano (inTACTO jaialdiko zuzendaria); Daniel Castillejo, Artium Museoko zuzendari ohia; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Laboral Kutxako Gizarte Ekintzetarako arduradun Kepa Ortiz de Urbina

Eguna. Asteazkena, urriak 31

Ordua. 11:30

Tokia. Artium museoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:34

 

 

 

 

 

 

Alkatea eta Segurtasun sailburua saio batean izan dira, zeinetan biktimen eta larrialdietan dihardutenen testigantzak aditzera ematen baitituzte.

Vitoria-Gasteizek lehenengo aldiz jaso du gazteei zuzendutako ´Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik´ programa. Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatutako ekimena unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta helburu argia du: etorkizunean gidari izango direnak trafiko-istripuen zergatia eta ondorioez sentsibilizatu eta kontzientziatzea.

Hamahiru ikastetxetako 15 urtetik 18 urtera bitarteko mila ikasle inguruk entzun dituzte zuzenean istripuren bat izan duten edota era horretako larrialdietan parte hartzen duten eta laguntzen aritzen diren pertsonen lekukotasunak.

Estefania Beltran de Heredia, Segurtasuneko sailburua, Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea, eta Sonia Diaz de Corcuera, Trafikoko zuzendaria, Arabako hiriburuan egindako bigarren saioan izan dira, Ibaiondo Auzo Etxeko Felix Petite antzokian.

 

Lehen saioa 11:00etan egin dute, eta bertan izan dira Armentia Ikastola, Presentación de Maria Ikastetxea, Egibide-Mendizorrotza, Mendizabala LHII eta Sansomendi IPI eta Francisco de Vitoria BHIko ikasleak. Bigarrena, berriz, 13:00etan hasi da, eta Urkide HLBHIP, Ciudad Jardin LHII eta Unesco Katedrako ikasleek  hartu dute parte bertan.

Bihar, urriak 31, beste bi saio egingo dituzte Felix Petite aretoan, gaurko ordutegi berean, hau da, 11:00etan eta 13:00etan. Mendebaldea BHI, Egibide-Arriaga eta Egibide-Jesus Obrero ikastetxeko ikasleak izango dira lehenengoan. Bigarrenean, aldiz, San Prudencio HLBHIP, Urkide HLBHIP, Paula Montal HLBHIP eta Koldo Mitxelena BHIko ikasleak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:14

Halloween gaua eta Domu Santuen eguna direla eta, Udaltzaingoak bereziki zainduko ditu hiriko ostalaritzako aretoetan egiten diren jaiak eta adingabeei alkohola saltzea, eta hilerrietako sarbideak ere antolatuko ditu.

Halloween dela eta jaiak antolatu dituzten ostalaritzako areto, pub eta diskoteketako gehienezko lagun-kopurua errespetatu dadin zainduko du Udaltzaingoak bihar.

60 establezimendu inguru ikuskatu ahalko dituzte,  baimendutako aforoa, aretoaren segurtasun-neurriak eta ixteko ordutegia betetzen diren kontrolatzeko.

Ingurumenaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako zarata-mailak ere zainduko ditu, eta kontrolak jarriko alkohol eta drogen eraginaren mende gidatzea galarazteko.

Adingabeen Taldeak —duela gutxi sortua— adingabeei alkohola saltzen zaien kontrolatuko du, baita horren kontsumoa ere.

“Herritarrei laguntzeko eskatzen diegu, eta gizalegez jokatzeko, jaia lasai eta segurtasunez gozatu ahal izateko. Horregatik, araudia eta auzokoen atsedena zein pertsona oro errespetatzeko eskatzen dugu, beti eta edonon”,  adierazi du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

 

Hilerriak

Halloween gauean ez ezik, Udaltzaingoak arreta berezia izango du azaroaren 1ean ere, hiriko hilerriek milaka bisitari hartu ohi baitute. Hori dela eta, udaltzainek Salbatzailearen hilerriko sarbidea arautuko dute, non behin-behineko aparkaleku-eremua jarri baita, eta Santa Isabel hilerrian ere zaintza areagotuko dute.

Batera zein bestera joateko garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen du Herritarren Segurtasunaren Sailak.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:29

Udalak ordubete luzatuko du hilerrietako ordutegia Domu Santuen egunean. Zehazki, 9.00etatik 20.00etara egongo dira kanposantuak zabalik; aurreko urteetan, berriz, 19.00etan itxi dira. Izan ere, azaroaren 1ean hasi ohi zen neguko ordutegia, eta horregatik ixten ziren hilerriak 19.00etan. Hemendik aurrera, ordea, udako ordutegiak egun bat gehiago iraungo du, azaroaren 1a barne, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak sinatutako dekretuari jarraituz.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

 

  • Gaur Europa jauregian egiten ari den Empleo Gune foroaren barruan egin da ekitaldia

Gasteizko Udalak eta EHUren Arabako campusak esker ona adierazi diete gaur 30 enpresari eta gehiagori, aipatutako erakundeen prestakuntza praktiketarako programetan laguntzeagatik. Industria eta zerbitzuekin lotutako hainbat arlotako enpresak izan dira protagonista ekitaldian, zeinean Gorka Urtaran alkateak ere hartu baitu parte, EHUko Praktiken eta Enplegagarritasunaren zuzendari Maria José Urangarekin batera. Enpresa horiek gazte gasteiztarrak lan-munduan txertatzeko eta lehen lanpostua lortzeko prozesuetan duten garrantzia azpimarratu du alkateak. Gasteizko Udalaren bitartez bakarrik, iaz 120 pertsonak egin ahal izan zituzten praktikak enpresetan.

Orobat, Gasteizko Udalak enplegu egonkor eta duinarekin duen konpromisoa nabarmendu du alkateak, eta agintaldi honetako mugarriak gogorarazi ditu, esaterako, 5.000 langabe gutxiago dagoela, edo 10.000 pertsonatik gora sartu direla Gizarte Segurantzan. Gorka Urtaranek azpimarratu du ekonomiaren eboluzio ona erakundeen ekarpenaren zein Unibertsitatearen eta enpresen inplikazioaren emaitza dela.

Prestakuntza praktiketarako programetan laguntzen duten enpresen aitorpena Europa jauregian gaur egiten ari den Empleo Gune foroaren ekitaldi nagusietako bat da. Horretaz gain, hautaketa-elkarrizketak prestatzeko lantegi bat, orientazioaren alorreko profesionalentzako jardunaldi teknikoa eta lan-harremanik gabeko praktiken alorreko aurkezpenak antolatu dira goizeko saiorako. Arratsaldean, berriz, nazioarteko mugikortasuna izango da gai nagusia, enplegagarritasunaren ardatzetako bat baita: garagErasmus fundazioaren International Talent Match ekitaldiaren bitartez, toki mailan garrantzia duten sei enpresak lanpostu bat eskuratu nahi duten hautagaien trebetasunak eta gaitasunak neurtuko dituzte.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:10

 

Larunbatean, udaltzainek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, indarrean zeukan urruntze-agindua hausteagatik. 14:41ean gertatu zen, Antepara kalean, hainbat pertsona identifikatu zituztenean; izan ere, talde berean zeuden gizona eta urruntze-aginduak babesten zuen emakumea.

Emakumeak salaketarik jarri nahi izan ez bazuen ere, gizona atxilotu zuten, eta atestatu judiziala izapidetu zioten, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiari gertakarien berri emateko.

16 urteko gazte batek Florida kaleko establezimendu batean egin dituen hainbat ebasketaren eta etengabeko mehatxuen berri eman dio Udaltzaingoak Adingabeen Fiskaltzari. Adingabe horren jokaeraz ohartarazi zioten lokalaren jabeek Udaltzaingoari. Bada, ostiral gauean topatu eta identifikatu zuten gaztea, establezimendura ebasteko eta mehatxu egiteko asmoz itzuli zenean.

 

Trafiko-istripuak

Asteburuan, 47 trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, 10 pertsona zauritu dira.

Urriaren 26an, ostiralean, 08:59ak aldera, Valladolid eta Andaluzia kaleen bidegurutzean, auto bat bidetik atera zen. 63 urteko bidaiari bat zauritu zen, eta hiri honetako Santiago ospitalean artatu zuten.

09:51n, tranbiaren unitate batek eta 70 urteko gizonezko batek gidatzen zuen autoak talka egin zuten Gabriel Zelaia eta Forondako Atea kaleen bidegurutzean. Lesioak zituen arren, gidaria ez zuten osasun-zentroan artatu behar izan.

13:40ak inguruan, 40 urteko bizikletari batek talka egin zuen hormatxo baten aurka, Arriagako Atearen kalearen eta Arriagako Kofradiaren kalearen arteko bidegurutzean. Zauritu egin zen, eta Txagorritxu ospitalean artatu zuten.

Egun berean, 21:28an, 50 urteko bizikletari bat zauritu zen, ibilgailuaren gaineko kontrola galdu baitzuen Babesgabetuen plazan. Santiago ospitalera eraman zuten.

23:25ean, motor bat bidetik atera zen Zabalgana hiribidean. 27 urteko gidaria zauritu egin zen, eta Txagorritxu ospitalean eman zioten arreta.

Urriaren 27an, larunbatean, 18:05ak aldera, Forondako Atea eta Luis Olariaga kaleen bidegurutzean, bi autok elkar jo zuten, eta, istripuan, 63 urteko bidaiari bat zauritu zen, zeina Txagorritxu ospitaleko larrialdietako zerbitzuan artatu behar izan zuten.

Pixka bat lehenago, 17:59an, Zumakadi ibilbidean, auto batek 77 urteko gizonezko bat harrapatu zuen, eta Santiago ospitalera eraman zuten.

Egun berean, 21:55ak aldera, auto batek 21 urteko oinezko bat harrapatu zuen Leon eta Extremadura kaleen bidegurutzean, eta Santiago ospitalean eman zioten arreta.

Urriaren 28an, igandean, 14:22ak aldera, istripu soil bat gertatu zen Andaluzia kaleak Madril kalearekin bat egiten duen tokian. Bertan, 26 urteko bizikletari batek zuhaitz bat jo zuen. Txagorritxu ospitalean eman zioten arreta.

Gaur goizaldean, istripu soil bat gertatu da Gamarrako Atean. Bertan, 25 urteko gazte batek gidatzen zuen autoa egon da sartuta, eta Santiago ospitalera eman dute gidaria.

Asteburuan, 45 salaketa jarri dira Agirrelandan.

 

Hiru inputatu alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik

Asteburuan, Udaltzaingoak hiru gidari ikertu ditu alkoholdun edarien edota substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik. Guztiak harrapatu dituzte bide publikoan, eta atestatu judiziala egin zaie. Hiri honetako Guardiako Epaitegira bidali dira hiru atestatuak.

Halaber, asteburuan prebentziozko bost alkoholemia-kontrol egin dira hirian, eta, horietan, 61 bat gidariri egin zaizkie alkoholemia-probak. Horietako bik eman dute emaitza positiboa, eta administrazio-bidean salatu dituzte.

 

Suhiltzaileak

Gaur goizaldean, Busturbi kalean (Gamarra Nagusian) jazotako trafiko-istripu batean hartu dute esku suhiltzaileek, ibilgailu bat alboz irauli baita. Iritsi direnean, gidaria autoaren kanpoaldean zegoen, eta, hortaz, ibilgailua bidetik kendu dute.

07:58an, AP-1 errepidean Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen Isuskitza tunelean ibilgailu batek su hartu duela ohartarazi diete suhiltzaileei. Iritsi direnerako, bidaiariak beren kabuz atera dira, eta mantentze-lanetako langileek sutea kontrolatu eta aireztapena aktibatu dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:47

Kontratua bi multzotan banatu da, eta interesa duten enpresek azaroaren 12ra arte aurkeztu ahalko dituzte eskaintzak

Joan den ostiralean, Tokiko Gobernu Batzarrak kontratazio-dosier berria onetsi zuen Udalaren rokodromoetako jarduerak eta zerbitzua gauzatzeko, 2019ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte. Halaxe jakinarazi du gaur Kultura, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Interesa duten enpresek azaroaren 12ko 13:00etara arte aurkeztu ahalko dituzte eskaintzak. Hona hemen baldintza-agiriaren xehetasunak:

 

  • Salburuko gizarte etxeko rokodromoa sartu da.
  • Kontratuak urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte iraungo du, irailaren 1etik abenduaren 31ra arte luzatzeko aukerarekin —abuztua ez da sartzen, baliogabea baita—.
  • Bi multzotan banatu da, entitate gehiago erakartzearren edo entitate bakarrak kontratu osora aurkezterik izan dezan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen ildotik.
    • multzoa: instalazioa irekitzea erabilera librerako, eta horri dagozkion mantentze-lanak.
    • multzoa: hiru motarako udal ikastaroak: eskola kirola, topaketak eta hastapenak. Ikastaro gehiago izango dira, Salburuko rokodromoan hastapenetako berariazko ikastaroak eta topaketak eskainiko baitira.
  • Hiru instalazioak irekitzeko orduak zehaztu dira; lehiatzaileek, berriz, ezagutza teknikoak eskaini eta irekitzeko ordutegia osatu beharko dute, ordu kopuru jakin bat bete arte.
    • multzoa: 4.842,30 ordu.
    • multzoa: 456 ordu.
  • Orobat, orduko prezioa ezarri da administrazioek eskatutako kirol jardueretako; hartara, entitateei segurtasuna ematen zaie, eta berariazko informazioa ematen da beste baliabide ekonomiko batzuk lortzeari buruz.
    • Orduko prezioa 22,97 euro da, BEZik gabe. Lehen 19,85 euro ziren.
  • Entitate adjudikaziodunak oinarrizko mantentze-lanak egin beharko ditu, eta berrikuntza nahiz inbertsio premiak identifikatzeko txostenak landu, Udalak horien egokitasuna balioetsi eta gastua bere gain har dezan, aurrekontu erabilgarririk bada.
  • Kirol materiala erosteko diru-kopurua kontratuaren tipologia eta iraupenari egokitu zaio.
  • Udalaren kirol eskaintza definitu da, eta gauzatzeari dagokion zenbatespen
  • Era berean, beste baliabide ekonomiko batzuk lortzeko aukera aipatzen da, Udalak gainbegiratu eta baimenduta, udal eskaintzaren osagarri diren kirol jardueren bidez.
  • Lehiatzaileei segurtasun ekonomikoa ematen zaie, gastua eta sarrerak identifikatuz.

 

Ixteko arrazoiak

Baldintza-agiria aurkezteaz gain, Kirol Zerbitzuko zinegotziak zerbitzua bertan behera uzteko zituzten arrazoiak azaldu nahi izan ditu: “esan denaren kontra, aurkeztu zen enpresa bakarrak eragotzi egin zuen juridikoki kontratua hari ematea, eskatutako orduak gainditu zituztelako”.

Horren haritik, hau erantsi du Cantok “kontuan izan behar da Udalak ezin dituela baldintza-agiriak enpresekin negoziatu, eta 2.000 ordu gehiago fakturatu nahi izatea zilegi den arren, ezin  da exijitu, bezeroa Udala baita. Guk  orduak handitu ditugu, eta are garrantzitsuago, langileengan eragin zuzena izango baitu, fakturatutako ordua 2 euroan igo dugu”, azpimarratu du.

Bestetik —erantsi du—, zerbitzua pixkanaka pribatizatzea leporatu digute, eta hori ez da egia, kontratu eredu honek 15 urte baitarama indarrean. Nolanahi ere, etorkizunean emakida bat egitea da gure asmoa, kudeaketa hobea izango baita, jende gehiagorengana iristearren”.

Bukatzeko, irmo agertu da: “gobernu honek eskaladaren aldeko apustua egiten du, eta horren froga dira hirugarren rokodromoa eraiki izana, baita kirol horri ikusgarritasun handiagoa emateko eta jende gehiago erakartzeko egiten ari garen ahalegina ere. Udalarentzat ez da atsegina izan zerbitzua itxita edukitzea, baina baldintza-agiri honekin berriro segurtasunaren alde egiten dugu berez inguruetako rokodromo seguruenetan, orduak era planifikatuan handitzearen alde, eta orduko prezioa handitzearen alde, eta zerbitzua berriro irekiko da urtarrilaren batean”.

Share

Aurrekoak »