Prentsa Oharren banner

Oreka Tx eta Korrontzi arituko dira Gasteizen, Aitzina Folk ekimenean

Azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean egingo da jaialdi solidarioa, hiriko zenbait lekutan eta Interneten

Aitzina Folk jaialdi solidarioaren VII. edizioa hartuko du Gasteizek, azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean. Hamar jardueratik gora biltzen ditu egitarauak, hiriko zenbait lekutan eta Interneten eskainiko direnak.

Oreka Tx eta Korrontzi izango dira kartel-buru, eta kontzertu bana emango dute, Mendizorrotzeko kiroldegian eta Principal antzokian, hurrenez hurren. Izen horiei euskal folkaren beste erreferente batzuk batu zaizkie, besteak beste KHAMI, Sarrabete, Iñaki Plaza eta Turukutupa. Horiez gain, jaialdian izango dira La Musgaña eta Vanesa Muela, Mielotxin, eta Garadice.

Programatutako kontzertu guztiak aurrez aurrekoak izango dira, baina aretoen edukiera unean uneko araudiaren arabera mugatuko da. Gainera, jaitsi egin da sarreren prezioa, hartara jende gehiagorengana iritsi nahian, eta ekitaldi gehienak streaming bidez ere ikusi ahalko dira.

Programak baitan hartzen ditu baita dantza-lantegi, hitzaldi, familia giroko kontzertu bana eta Musika Tradizionaleko eta Folk Musikako Eskolen V. Topaketa, zein Internet bidez egingo baita.

Gaur goizean Montehermoso kulturunean ekimena aurkezteko egin den prentsaurrekoan izan direlarik Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, Kulturako foru zuzendari Inmaculada Sánchez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti, eta Aitzina Folk jaialdiko zuzendari Patxi Villén.

Bertan izan dira baita zenbait musikari: Lorena Núñez (Alos Quartet taldekoa), Agus Barandiaran Korrontzi) eta Gorka Bravo (Sarrabete), zeinek pieza bat jo baitute zuzenean. Gainera, ekitaldian izan da baita Kepa Ortiz de Urbina, musikaria eta Laboral Kutxaren (Aitzina Folkeko babesleetakoa.) ordezkaria.

Hauxe azpimarratu nahi izan du Estíbaliz Canto Kultura zinegotziak. “Gasteizko Udaletik hirian egiten den sustridun musikari buruzko ekitaldi handiena babestu nahi dugu beste behin ere, eta hala egiten dugu kultura jarduera segurua dela guztiz konbentziturik. Horregatik, Aitzina Folk jaialdiko hitzordu erakargarrietara joatera animatu nahi ditugu gasteiztarrak”.

Sarreran salmenta eta zero ilarakoen salmentako (Laboral kutxa: 3035 0228 96 2280099996) irabazi guztiak Aefat elkarteak (ataxia telangiektasiak eragindako familiak batzen dituena) sustatzen duen eta Nafarroako Unibertsitatea Klinikan egiten den terapia genikoaren alorreko ikerketa finantzatzera bideratuko dira.

Prentsa-dosierra eransten da. Informazio gehiago: www.aitzinafolk.org

 

 

Share