Prentsa Oharren banner

Azken urratsa Emakumeen Etxea proiektua gauzatu dadin

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ditu Emakumeen Etxea proiektua kudeatzeko eta garatzeko sortutako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Etxanobe jauregia lagatzea, hitzarmenerako 90.000 euroko ekarpena eta aurtengo plan operatiboa

Gaur azken urratsa egin da Gasteizen Emakumeen Etxea proiektua gauzatu dadin.

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ditu Emakumeen Etxea proiektua kudeatzeko eta garatzeko sortutako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Etxanobe jauregia lagatzea, hitzarmenerako 90.000 euroko ekarpena eta aurtengo plan operatiboa

Gorka Urtaran alkateak eskertu du “talde politiko guztiek, talde eragileak, Berdintasun Zerbitzuak eta hiriko emakume-elkarteek eta mugimendu feministak hirian ahalduntze feminista defendatzeko esparru fisiko zein sinboliko inklusibo, ireki eta askotarikoa lortzeko egin duten lana. Emakumeen kolektibo eta elkarteek urte luzeetan egin duten lanari esker gauzatuko da laster Emakumeen Etxea, eta elkarrizketari, malgutasunari eta borondateak batzeari esker sortuko da”.

Alde batetik, Udal Gobernuak onetsi du
Sorginenea Elkartearekiko (Gasteizko Emakumeen Etxe Elkartea / Asociación Casa de las Mujeres de Gasteiz) lankidetzarako esparru-hitzarmena, Emakumeen Etxea abian jartzeko eta haren funtzionamendurako. Horretarako, indarrean dagoen Berdintasun Zerbitzuko aurrekontuan bada partida izendun bat Emakumeen Etxearekiko Hitzarmena izenekoa, 90.000,00 eurokoa.

Hitzarmenaren barruan, proiektua gauzatzeko, Udalak Etxanobe jauregia utziko du ahalduntze feminista sustatzeko eta eraikinean “Sorginenea-Tu casa feminista” proiektuari loturiko jarduerak egiteko elkartearen esku. Jauregiak jabetza publiko udal-ondasunaren izaera juridikoa duenez, jabari publikoko emakidaren bidez jarriko da elkartearen esku, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, hau da, 2019ko abenduaren 31ra arte. Esparru-hitzarmena urtero luzatu ahal izango da esanbidez, 3 aldiz gehienez, bakoitzean 12 hilabeterako.

Hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzean, urteko plan operatibo bat ezarriko da, eta horretan finkatuko da zer eduki eta ekintza zehatz egingo diren, baita zer konpromiso tekniko zein ekonomiko hartzen dituen alderdietako bakoitzak. Plan hori onestea izan da gaur goizean Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakietako bat.

Proiektuan bertan definitzen den bezala, Emakumeen Etxea inklusiboa, irekia eta askotarikoa izango da, eta honako helburu hauek ditu: Gasteizko erreferente bihurtzea emakume guztientzat eta feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo guztientzat, sormena, hausnarketa eta, batez ere, egiteko beste modu batzuk sustatzeko topagunea izatea, eta dibertsiorako toki erosoa eta ikasteko errespetu- eta ekitate-esparrua izatea.

Share

Lehen urratsak Emakumeen Etxearen eraikuntza kolektiborako

Gaur bilduko da baliabide hori sortzeko prozesuaren talde eragilea 

Gaur arratsaldean jarriko da abian Gasteizko Emakumeen Etxea nolakoa izango den zehaztu eta erabakitzeko partaidetza-prozesua. Izan ere, baliabide hori sortzeko prozesuaren talde eragilea gaur arratsaldean bilduko da; prozesuaren faseak aurkeztu, jarduera-esparrua azaldu eta parte hartzeko prozesuaren oinarriak ezarriko dira.

Talde eragilea izango da erreferentea lan-prozesuan, eta etengabe ebaluatuko da lana. Mugimendu feministako eta emakume taldeetako ordezkariek eta Berdintasun Zerbitzuak osatuko dute.

“Prozesuak emakume guztien oinarrizko premiak eta interes estrategikoak bildu behar ditu, eta parte-hartzaileek elkarrekin ikasteko eta ahalduntzeko prozesutzat jotzen dugu. Eraikuntza kolektiboaren bidez eztabaidatu eta  erabaki nahi dugu”, nabarmendu du Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek.

Udalak proiektua definitzeko partaidetza foroa sustatu eta kokapen posible bat —Etxanobetarren etxea— mahai gainean jarri du, Emakumeen Etxea agintaldi honetan gauzatu dadin. Datozen hilabeteetan zehaztuko da Gasteizko Emakumeen Etxearen eredua, eta urte bukaerarako proposamena ixtea espero da.

 

 

Share