Prentsa Oharren banner

Turismo Jasangarriaren Mundu Gailurraren inaugurazioa

Udalak iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko begirunearen alde egindako apustua berretsi du alkateak

 Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Turismo Jasangarriaren Mundu Gailurraren inaugurazioan parte hartu du gaur, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuarekin eta Arabako diputatu nagusiaren batera; Europa jauregian egingo da gailurra, gaur eta bihar. Alkateak turismoari iraunkortasunaren aldagaia eranstearen garrantzia azpimarratu du. Gogoratu du, halaber, Green Capital garela “hiri honek aspaldian iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko begirunearen aldeko apustu argia eta irmoa egin zuelako, herritarren eta bertan lan egiten duten enpresen konpromisoaren ondorioz”.

 

 

Share