Prentsa Oharren banner

Oihaneder Euskararen Etxeak 210.000 euro izango ditu aurtengo programazioa diseinatzeko

Urtaranen gobernuak 210.000 euro inbertituko ditu Oihaneder Euskararen Etxean, programazio erakargarri, euskaltzale eta kalitatekoa eskaini ahal izateko, euskara baita ardatz nagusia espazio horretan. Udal gobernuak euskararekin zerikusia duen arte-adierazpen ororen erakusleihotzat jotzen du. “Gasteiz euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua nahi dugu. Gizarte kohesiorik gabe ez baitago hizkuntza politika iraunkorrik egiterik, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak. “Eta egiteko horretan, Oihanederreko lana ezinbestekoa da”.

Montehermoso Kulturunean urtebetez kultur jarduerak euskaraz egiteko programa esleitzeko lehiaketaren barruan, Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak Lazarraga kultur elkarteak aurkeztutakoa hautatu du; aurkeztutako bakarra izan da. Montehermoson egiten diren gainerako jarduerekin koordinatu beharko da programazioa.

Oihaneder Euskararen Etxean garatzen diren jarduerak kultura sustatzeko bideratzen duen politika orokorraren baitan txertatu behar dira —egokitzat jotzen den autonomia aitortzen zaiolarik—, ez dadin bikoizketarik eta disfuntziorik gerta. Era berean, Oihaneder euskarazko kultur sorkuntzarako eta euskaldunentzako erreferentzia-leku bihurtzeak ez du izan behar hainbat udal zerbitzuk eta elkarte euskaltzalek bai gizarte etxeetan bai hiriko beste hainbat lekutan euskaraz burutzen dituzten jardueren kaltetan.

 

Share