Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 urtarrila 2016 12:57

17 urteko txirrindularia larri zauritu zen atzo, zortziak izateko minutu gutxi falta zirela, auto batek bere bizikleta jo zuelako Wellingtongo Dukearen kalean. Kolpearen ondorioz txirrindularia larri zauritu zen, eta Santiago Ospitalera eraman zuten anbulantzian: bertan ingresatu zuten buruan zuen traumatismoa senda ziezaioten. Udaltzaingoko argiketa taldeak alkoholemia proba egin zion auto-gidariari eta emaitza negatiboa izan zen.

Abetxukun, Intxaurrondo kalean, ibilgailu baten 81 urteko oinezko bat  harrapatu zuen eguerdia baino lehentxeago,  baina ez zen beharrezkoa izan osasun zentro batera eramatea, zauri arinak zituen eta. Furgoneta batek harrapatu zuen eta argiketa taldea istripua nola gertatu den aztertzen ari da.

Udaltzaingoak bederatzi trafiko-istriputan esku hartu behar izan zuen, baina ez zen ez zauriturik ez bide-segurtasunaren kontrako delituengatik inputaturik izan. Orotara 22 salaketa izapidetu zituen: 19 ebasketengatik eta 3 kalteengatik. Polizia judizial gisa 10tan jardun zuen, besteak beste, hiru diru-zorro, sakelako bat eta bizikleta bat berreskuratzeko.

Share