Prentsa Oharren banner

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bozketaren ondoren, 15 proiektu gehituko zaizkio udal aurrekontuari

 

 

 

 

 

2.243 pertsonak hartu dute parte bozketan, eta mila gehiagok prozesu osoan.

Urriaren 9an bukatu zen epea herritarrek 2017rako aurrekontuan sartu nahi zituzten proposamenak bozkatzeko, haiek berek egindako proposamenen artetik, eta azkenean hamabost proiektu gehituko zaizkio aurrekontuari.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotz ordezkari Isabel Martínezek aurkeztu ditu gaur emaitzak, eta nabarmendu du: “kopuruetatik haratago, emaitza oso positiboa izan da. Kontuan izan behar da partaidetza-programa baten azken helburua herritarrek parte hartzea dela, informazioa dutelarik, udal-gobernuak partaidetza hori loteslea izango dela hitz eman duelarik, hasieratik jakinarazitako joko-arau batzuk daudelarik, eta halaxe izan da”.

Guztira 2.243 pertsonak eman dute botoa, eta orotara 3.215 pertsonak hartu dute parte proiektuaren faseetakoren batean, hasierako proiektuak aurkeztu zituzten pertsonak, proiektuak balioetsi zituzten 22 udal zerbitzuetako teknikariak eta aurkezpenetan parte hartu duten pertsonak zenbatuta.

Proiektu hauek sartuko dira 2017ko aurrekontuan:

  • D11        Latinoamerikako biribilgunea lurperatzeko proiektua lantzea
  • F06        Errota kalea birmoldatzea
  • B03        Jolasguneak Borinbizkarra eta Elejalden
  • F04        Konstituzio plaza irisgarriagoa egitea
  • B04        Pilotalekuak Adurtza eta San Ignazion
  • A08        Bizikletak gordetzekoa
  • A09        Bidegorriak erdialdetik
  • A14        Txakurrentzako espazioak
  • A06        Hiri baratzeak
  • B08        Parkour Park
  • E11        Emakumeentzako etxe inklusiboa
  • D13        Honduras kalean bizikleta trafikoa arautzea, bidegorriekiko lotuneetan
  • B06        Tokiko artista amateurren ikuskizunak sustatzeko deialdia
  • A10        Eraztun berdeko irisgarritasuna hobetzea dibertsitate funtzionala dutenentzat
  • B10        Jolas egokituak instalatzea umeentzako jolasgune guztietan. Zati bat (aurrekontua agortu arte).

Herritarrek parte hartu dute, eta horrek erakusten du parte hartzeko benetako kanal bat irekitzen denean herritarrek aktiboki eta konpromisoa erakutsiz erantzuten dutela” amaitu du Martínezek.

Share