Urtaran alkatea “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” jardunaldien itxiera ekitaldian izan da
Gaur arratsaldean “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” jardunaldien itxiera ekitaldia izan da. Aste honetan Europa biltzar jauregian magistratuak, ETAren, GALen eta sakabanaketaren biktimak zein erakundeetako arduradunak bildu dira, bakearen lorpena eta gatazken konponbidea aztertzeko.
Gorka Urtaran alkateak parte hartu du gaurko jardunaldian, baita Anaiz Funosas, Bake Bidea-ko kideak, Juan José Ibarretxe Lehendakari ohiak eta Julen Mendoza, errenteriako alkateak, ere.
Enrique Sacanellen “Entzuten ikasi” hitzaldia
HEIren barruan herritartasunerako hezkuntzako hirugarren jarduera egin da gaur, Goirui jauregiko Martin de Salinas aretoan; Enrique Sacanell coachak “Entzuten ikasi” hitzaldia eman du, emozioetatik entzuteaz hitz egin digu, zehazki, estimutik eta maitasunetik entzuteaz. Horretaz gain, Emma Ortiz coachak gizarte trebetasunen inguruko “Lankidetza” eta “Gatazkaren kudeaketa positiboa” ikastaroak eman ditu.
Enrique Sacanellen “Entzuten ikasi” hitzaldia
HEIren barruan herritartasunerako hezkuntzako hirugarren jarduera egin da gaur, Goirui jauregiko Martin de Salinas aretoan; Enrique Sacanell coachak “Entzuten ikasi” hitzaldia eman du, emozioetatik entzuteaz hitz egin digu, zehazki, estimutik eta maitasunetik entzuteaz. Horretaz gain, Emma Ortiz coachak gizarte trebetasunen inguruko “Lankidetza” eta “Gatazkaren kudeaketa positiboa” ikastaroak eman ditu.
Prentsa-deialdiak (2016-12-01)
Prentsaurrekoa. Haur Abesbatzen XXV: Eguna aurkeztea
Parte hartzaileak. Nagore Alangua (Lumturri abesbatzako presidentea); Sandra Perea (Samaniego abesbatzako zuzendaria); Larraitz Arriolabengoa (Papargorri abesbatzako zuzendaria); eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 10:00
Tokia. Teatro Principal Antzokia
———————
Prentsaurrekoa. ‘Laratza Azoka’ tokiko elikagaien azoka aurkeztea
Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Nekazaritza foru diputatu Eduardo Aguinaco; GARLAN kooperatibako ordezkari David Fernández; eta beste erakude laguntzaile batzuetako ordezkariak
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 11:00
Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa
——————
Prentsaurrekoa. Elurteen inguruko sentsibilizazio eta informazio kanpaina aurkeztea
Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapatero
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 11:30
Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa
—————-
Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko gizarte gaien inguruko lankidetza hitzarmena sinatzea eta aurkeztea
Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; Gizarte Gaien zinegotzi Peio López de Munain; eta Gizarte Gaien foru diputatu Marian Olaberrieta
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 12:00
Tokia. Arabako Foru Jauregia (Lehendakari Agirre aretoa)
——————-
Prentsaurrekoa. ‘Laboa gertutik’ musika instalazioaren aurkezpena
Parte hartzaileak: Iñaki Prusilla, Euskara zinegotzia; Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; Juan Cruz Igerabide, UPV/EHUko Laboa Katedrako arduraduna; eta Iñaki Lazkano, Oihaneder Euskararen Etxeko arduraduna
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 12:00
Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea (Ortuño aretoa)
———————-
Harrera-ekitaldia erretiroa hartu duten udal langileei
Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran
Eguna. Osteguna, abenduak 1
Ordua. 13:30
Tokia. Udaletxeko harrera aretoa
Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 41. edizioa 16.000 ikusle eta % 82ko okupazioarekin itxi da
Urriaren 6tik azaroaren 29ra bitartean programatutako 35 lanetako hamarretan sarrera guztiak saldu dira
Atzo amaitu zen Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren aurtengo edizioa. Guztira 15.959 ikusle izan ditu, ikuskizunak eta jarduera paraleloak batuta, hau da, 2015ean baino ia mila ikusle gehiago; batez besteko asistentzia % 82koa izan da, eta hamar ikuskizunetan areto osoa bete da.
“Jaialdiak programazio ona, ausarta eta berritzailea proposatu du, ohi duenez, eta jarduera osagarri ugari, ikusle aktibo eta inplikatuek, antzerkiaz gozatzen dutenek, eskatzen duten bezala. “Ikuslea Ikusgai” da jaialdiaren lema, ikusleek eta herritarrek beti ematen duten erantzun fidela aitortu eta eskertzeko”, nabarmendu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.
Jaialdiak bere ohiko ezaugarriei heldu die, programazio ausart eta berritzailearen alde egin baitu. Bertako eta nazioarteko ekoizpenak sustatzen jarraitu du, bai eta sorkuntza eszenikoari buruzko eztabaidaguneak ere.
Urriaren 6tik azaroaren 29ra arte, 35 ikuskizun ikusi ahal izan ditugu: nazioarteko hamar ikuskizun, sei dantza ikuskizun, euskarazko sei lan, eta Euskadin sortutako hamar proposamen; hamazazpi lan estreinaldiak izan dira gure lurraldean, eta sei erabateko estreinaldiak. Bestetik, Haurtxoak proiektuan leku guztiak bete dira.
Atzerriko sortzaileak etorri dira, hala nola Nelly Hunter (Royal Shakespeare Company), Flute Theatre, Claudio Tolcachir, Mauricio Jartum eta Lindsay Kemp, bai eta estatukoak ere: Bárbara Lennie, Alicia Borrachero, Fran Perea, Isabel Ordaz, Verónica Forqué eta Nuria Espert.
Gainera, Antzerkia Zabaltzen atalean eszenarekin lotutako hainbat jarduera antolatu dira: solasaldiak, ikuslekiko topaketak, etab. Principal antzokia ezagutzeko bisitaldi gidatuek ere harrera ona izan dute, bai eta Arte Eszenikoen Jardunaldiek ere, zeinetan ia 70 profesionalek hartu baitute parte.
Nabarmentzekoa da euskarazko ikuskizunetan, dantzan eta helduentzako antzezlanetan asistentzia progresiboki gorantz doala.
Jaialdiak 380.000 euroko aurrekontua izan du: 250.000 euro Antzoki Sareak jarri ditu, 45.000 euro beste erakunde batzuek (INAEM eta Eusko Jaurlaritza), eta 85.000 euro sarrera salmentatik lortu da.
“Azken batean, Nazioarteko Jaialdiaren 41. edizioa beste urrats bat izan da ekitaldia zein antzezte arteak gure hiriko eta lurraldeko kulturaren protagonista gisa sendotzeko”, amaitu du Cantok.
Gasteizek berebiziko ahalegina egingo du hiriko espazioak eta eraikinak berpizten, biziberritzen eta birgaitzen
Hirigintza Sailak “3 B-en politika” sendotu du aurrekontu-proiektuan, hirigintza-plangintza eguneratu eta hainbat proiektu abiaraziko baititu, hala nola Gasteiz Antzokia, Araneko silo aparkalekua eta turismo bulego berria; gainera, Zabalganeko gizarte etxea burutuko da, hirigunea berpizteko plana landuko da, eta auzoetako ekipamenduak eta gizarte eta kultura baliabideak hobetuko
Hirigintza Sailaren datorren urteko aurrekontuan berebiziko ahalegina egingo da “3 B-en politika” gauzatzen, hau da, eraikita edo sendotuta dauden hiriko espazioak berpiztu, biziberritu eta birgaitzen, gutxi erabiltzen direlako edo esku-hartzeko premia nabaria dutelako. “Batetik, dagoeneko sendotuta dauden espazioak eta eraikinak hondatzea eragotzi nahi da eta, bestetik, udalerriarentzat emaitza positiboak lortzea, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik”, azaldu du Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok aurrekontua batzordean aurkeztean.
2017ko udal aurrekontuetan handitu egin da Hirigintza Sailaren ahalmena 2016koaren aldean, zehazki, % 15,63 (milioi euro bat baino gehiago).
Partida garrantzitsuenen artean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusi eta eguneratzeko 435.228 euroak ditugu; izan ere, Hirigintza Sailak agintaldi honetarako ezarri zuen mugarrietako bat da, etorkizuneko Gasteizen hirigintza-plangintzaren ildo nagusiak ezarriko dituena. “Tresna hori eguneratu beharra dago, gaurkoz ez baitie erantzuten Gasteizko Udalak duen hiri iraunkorraren ereduaren beharrizanei, eta hori konpondu nahi dugu. HAPOaren berrikuspenak berebiziko garrantzia du guztion artean zein hiri mota nahi dugun diseinatu eta gauzatzeko orduan“, nabarmendu du Itziar Gonzalok.
Hirigintzako arduradunak beste proiektu batzuk azpimarratu ditu, esaterako, 250.000 euroko zuzkidura 2017an Gasteiz Antzokirako ideia-lehiaketa egiteko eta proiektua idazteko, eta hori gauzatzeko kreditu osagarria (2,5 milioi euro) 2018an gauzatzeko.
Beste egitasmo hauek osatzen dute sailaren proiektua datorren urterako: Zabalganeko gizarte etxea burutzea (4,milioi euro), 2017an Araneko silo aparkalekua (300.000 euro) eraikitzea, Beti Jai pilotalekuak (600.000 euro) eta Adurtza eta San Ignaciokoak eraberritzea (110.000 euro), turismo bulegoa berria (100.000 euro), Sansomendiko agoraespace-a (50.000 euro), Sansomendi eta Lakuako jolas bio-osasungarriak (25.200 euro) eta udal eraikinak zein auzoetako zerbitzuak birgaitzeko zenbait proiektu.
Jende ugari gerturatu da Itun Berdearen aurkezpenera CONAMAn
Aurrera doa Gasteizko Udalaren parte hartzea Ingurumenaren Biltzar Nazionalean (CONAMA). Gaur, Itun Berdearen bidez ekonomia berdearen alde egindako apustua aurkeztu da. Ekimen hori 2012an sortu zen, Gasteiz Europako Hiriburu Berdea izendatu zutenean, ingurumenaren alde egin duten enpresak eta enpresen alorreko entitateak ikusarazi eta nabarmenarazteko. Madrileko biltzar jauregiko erakustoki nagusia Euskadiko hiriburuko “etxadi berdea” bihurtu da bi ordu eta erdiz: Udalak, enpresa gasteiztar batzuek eta hiriko sukaldari batek Gasteizko ekonomia berdea nola “prestatzen” den erakutsiko diete. Jende asko gerturatu da aurkezpen honetara.
“Bosgarren urteurrena bete duelarik, Itun Berdea sendotu egin da, gizarte berrikuntzarako oso esperientzia interesgarria baita, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritua; Itun Berdearen barruan erakunde orok du esatekorik, jarduera-sektorea edo tamaina edozein delarik, enpresa handiek txikiengandik ikas dezakete, eta enpresa txikiek aukera dute handiekin espazioa partekatzeko, jende guztiak jartzen baitu zerbait, jende guztiak eransten du”, azpimarratu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.
Itun Berdearen aurkezpena 12.00etatik hasi da, erakusketa-eremuaren erdian jarritako espazio ireki batean, “50 irudi eta sukaldaritza erakustaldi bat Gasteizko ekonomia berdea dastatzeko” izenburuaren pean, eta bi ataletan banatuta. Lehenengoan, Udalak eta Itun Berdearen barruko bost enpresak “pecha kucha” aurkezpen bat egin dute; “pecha kucha” aurkezteko teknika japoniarra da, eta ideiak bakarrik irudien bitartez azaltzean datza. Gasteizko Udalaren ordezkari batek Itun Berdea nola sortu zen eta nola garatzen ari den azaldu du. 15 iruditan. Ondoren, AB Laboratorios, Lumínica Ambiental, Airestudio, Intelligent Parking eta Soprener enpresetako ordezkariek 7 minutu eta 7 irudi baliatu dute beren proiektuak eta Itun Berdean izandako esperientzia kontatzeko.
Sukalki jatetxeko sukaldarietako bat arduratu da aurkezpenaren bigarren atalaz, Txema Pascualek (Artepan) eta Saúl Gilek (Gil Berzal upategiak) lagunduta. Arabako produktuak baliatuz sukaldaritza erakustaldia egin dute, eta bertaratuek berek pintxoak egiteko (eta jateko) aukera izan dute. Osagai bakoitzak hirietan ekonomia berdea garatzeko oinarrizko kontzeptu bat irudikatu du. Dinamika horren helburua izan da publikoaren eta hizlarien artean elkarrizketa sortzea, ekonomia berdeak udalerrien garapen ekonomikoa ardazteko duen etorkizuna hizpide hartuta.
Gasteizko Udalak Itun Berdearen barruko gainerako enpresak ere gonbidatu ditu aurkezpen horretara, CONAMA oso interesgarria izan baitaiteke haientzat harremanak landu eta joera berriak ezagutzeko. Bidaia errazte aldera autobus bat antolatu da.
Sukaldaritza lantegiaren aurretik, Gasteizko ordezkaritzak Circular Basque ekimenaren aurkezpenean hartuko du parte; Innobasque, Aclima eta Ihobek sustatutako jarduera “Ekonomia zirkularraren ideia-azeleragailua” deritzon standean garatu da.
2017ko aurrekontu-proiektuak behin betiko bultzada ematen die agintaldi honetako inbertsioei
- Inbertsioetarako ahalmena % 23 haziko da, 29 milioi eurotik gora
- Beste erakunde batzuen ekarpen ekonomikoa handiagoa izango da, Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin baitu hiriburutza kanona, eta Aldundiak 2,5 milioi euro emango baititu
- Mugikortasuneko eta hiri birgaikuntzako proiektu handiak sartuko dira aurrekontuan
Gorka Urtaran alkateak eta Peio López de Munain lehen alkateordeak 2017ko aurrekontu-proiektua aurkeztu dute. Agirian nabarmengarriena Inbertsioaren hazkunde handia da, agintaldi honetako egitasmo nagusiei behin betiko bultzada emateko, eta gobernu taldearen ahalegin ekonomikoa udal zerbitzuak hobetzeko. EAJ-PSEren gobernu-taldeak kontuetan aurreikusitakoaren arabera, obra publiko ugariri ekingo zaio, aurrekontu parte-hartzaileekin, kirol-instalazioak hobetzearekin eta zenbait proiektu (Gasteiz Antzokia) abian jartzearekin lotuta. Tranbia luzatzeko eta BRT ezartzeko partidak ere aurreikusi dira. Era berean, birgaitzeko eta eraberritzeko lan batzuen hasiera sartu da aurrekontuetan: Koroatzearen auzoari eta Santa Barbara plazari dagozkionak, azken hori hirigunea biziberritzeko “Bost Enparantza” planaren barruan.
“Datorren urtea erabakigarria izango da Gasteiz eraldatu eta modernizatzeko, proiektu ugari jarriko baitira abian. Gure gobernuaren beste erronka bati dagokionez ere urte gakoa izango da, alegia bizi-kalitatea hobetzeari dagokionez, aurreikusitako ekintzetako askok helburu hori baitute”, esan du alkateak. “Aurrekontu honekin, 2017 Gasteizen urtea izango da”, esan du Gorka Urtaran alkateak, beste talde politikoen ekarpenetara irekita dagoen aurrekontua dela azpimarratuz.
Aurrekontua oro har % 3,70 haziko da, 2016ko 348,2 milioi eurotik 2017ko 361,1 milioi eurora. Inbertsioetan urtearteko aldea % 23ra iristen da, beraz, datorren urterako inbertsio ahalegin handia proposatzen da, 29,15 milioi euro orotara.
Ikuspegi ekonomiko hobea neurri handi batean kanpoko finantzaketaren hazkundeari eskertu behar zaio, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak ekarpen handiagoa egingo baitute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du hiriburutza kanona (5 milioi eurotik 10 milioira) eta Aldundiak 2,5 milioi euroko ekarpen berezia aurreikusi du, gehi FOFELen hazkundea (ia 10 milioi euro gehiago). Zerga, tasa eta prezio publikoen diru-bilketa, ordea, 2016ko mailatik pixka bat azpitik geratuko da.
Aurrekontua bereziki bi sailetan handituko da: Ingurumena eta Espazio Publikoa eta Gizarte Politikak. Lehen sailari dagokionez, inbertsio garrantzitsuenak hirigunea biziberritzeko “Bost Enparantza” plana (1.200.000 euro 2017rako) eta Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz partaidetza-programarekin lotutako esku-hartzeak (guztira 3 milioi euro, zeinetatik 1.738.260 euro gastatuko baitira 2017an) dira: Konstituzio plazako irisgarritasuna hobetzea, Latinoamerikako biribilgunea lurperatzeari buruzko azterlana, Errota kalea birmoldatzea, bidegorri berriak eta haur jolas egokituak jartzea, etab. Koroatzearen auzoa birgaitzeko SmartEnCity proiekturako 750.000 euroko partida esleitu da.
Gizarte politiken arloan, zuzkidura ia zazpi milioi euro igo da. Horrek ahalbidetuko du Udalak osorik bere gain hartzea Etxean Laguntzeko Zerbitzua, zeinaren aurrekontua 10.500.000 euro izango baita, Zorroari buruzko Dekretua indarrean jartzearen ondorioz. Kaleko heziketa, gurasotasun positiboa eta erresilientzia lantzeko programen zuzkidura ere igo da. Orobat, 319.000 euro handitu da adinekoentzako zentro soziokulturalak kudeatzeko aurrekontua, bai eta haurren eskubideak babestu eta aitortzeko partidak ere, 2018an Gasteiz “Haurren lagun den hiria” izendatzeko helburua lortzearren. Prestazioen alorrean handitu egin da gizarte larrialdiko laguntzetarako aurrekontua, eta pobrezia energetikoaren kontra borrokatzeko diru-kopurua mantendu egin da.
“Arlo sozialak garrantzi handia du aurrekontuan, oraingo beharrei aurre egiteko diseinatu eta etorkizunerako prestatu baita. Bizikidetzaren eta gizarte kohesioaren aurrekontua da, argi islatzen baita udal gobernuak pertsonen alde, bereziki behartsuenen alde egindako apustua. Kontu errealistak dira, herritarrek agintaldi honetarako hautatu zuten aldaketa-proiektu horretara bideratuak”, adierazi du Peio López de Munain alkateordeak.
Gizarte politiken aurrekontua hobetzearekin batera, beste jarduera multzo bat udal zerbitzuak hobetzera bideratuko da. Horien arteko nabarmenena Zabalganeko gizarte etxea eraikitzeko lanak bukatzeko eta hura irekitzeko zenbatekoa da: 6 milioi eurotik gora. Garraio publikoaren arloan, Udalak TUVISA sozietateari ematen dion ekarpena ia milioi euro bat igoko da, autobusak berritzen jarraitzeko; horretaz gain, Gasteizko Udalak tranbia luzatzeko (1.139.625 euro) eta BRT ezartzeko (440.000 euros) jarriko duen kopurua azpimarratu behar da. “Datorren urtean tranbia hegoalderantz luzatzen hasiko da, eta 2018an, Salbururantz, horrela hiri-mugikortasuna hobetzeko aurreikusi dugun plan osoa aktibatuz”, erantsi du Gorka Urtaranek.
Ekipamenduetako inbertsioak
2017ko aurrekontuan jasotako ekipamendu berrien artean Gasteiz Antzokia (250.000 euro, eta 2.500.000 euro 2018an), Kultura Eratzen zentroa (332.000 euro) eta Emakumeen Etxea (100.000 euro) dira garrantzitsuenak. Horiei auzoetako ekipamenduak gehitu behar zaizkie: Adurtzako eta San Ignazioko pilotalekuak eta Borinbizkarra eta Elexaldeko jolas-eremuak. Kirol ekipamenduei dagokienez, 1.000.000 euro jarriko dira udal futbol-zelaiak berritzeko, 600.000 euro inbertituko dira Beti Jai pilotalekuak eraberritzeko, eta hiriko lehen parkour parkea sortuko da (100.000 euro).
Udalaren aurrekontuan lehenengo aldiz islatu da agintaldiko beste proiektuetako bat, Aranan jartzekoa den silo aparkalekua eta horri 300.000 euro esleitu zaizkio. Orobat, Europa biltzar jauregiko aparkalekua eraberritzeari ekingo zaio, aurreko gobernu-taldeak ez baitzuen hori gauzatu ekipamendua birmoldatu zuenean; horretarako 350.000 euro gorde dira.
Gobernu taldearen beste erronka estrategikoetako bat enplegua eta garapen ekonomikoa dira. Hori bi arlotan islatuko da: Lanbiderekin batera egiten diren enplegu planen zuzkidura ekonomikoa handituko da (2.210.000 eurotik 2.600.000 eurora), eta lanpostuak sortuko dira, obra publikoa handitzearen ondorioz. Kalitateko enplegua sortzeko laguntza-deialdia ere mantenduko da (400.000 euro), eta lan-merkatu inklusiboa sustatzeko programak.
Agintaldi hasieran antzemandako zuloa estaltzeko egiten ari den ahalegin handiaz gain, 2017ko aurrekontuan ere zorpetzea murrizten jarraituko da. Horrekin lotuta, 17.128.730 euro aurreikusi dira zorra amortizatzeko, eta 12 milioi euro joango dira finantza-pasiboen kontzeptuan, beraz, Udalaren aldeko 5 milioi eurotik gorako saldoa izango da. Era berean, zulo ekonomikoaren murriztea 6,6 milioi eurotan kuantifikatu da.
Informazio gehiago: Aurrekontu-proiektua, 2017
Ostiralean piztuko dira Gasteizko Eguberrietako argiak: 264 uztai eta 139 irudi jarri dira, ia berrogeita hamar kaletan
Floridako jaiotza monumentalaren sarreran jarritako izar handia eat uztaien diseinu berria dira aurtengo Eguberrietako argiztapenaren berrikuntza nagusiak
Ostiralean piztuko dira Gasteizko Eguberrietako argiak: 46 kaletan 264 uztai jarri dira, 139 irudi faroletan, eta argiztapen berezia 3 eraikinetan eta 60 zuhaitzetan.
Aurtengo jaietako berrikuntza nagusiak hauek dira: Floridako jaiotza monumentalaren sarreran, haitzulotik gertu, izar handi bat jarri da, eta argizko apaingarrietako batzuen diseinua aldatu da.
Ostiralean, abenduak 2, piztuko dira argiak, 18:00etan, eta 2017ko urtarrilaren 7ko 00:00 arte koloreztatuko dituzte hiriko kaleak.