Prentsa Oharren banner

Montehermosok ohikoaz bestelako zinemari buruzko “Zinema Gaur” programaren lehen edizioa hartuko du

Programa Zinema Gaur

Programa azaroaren 14tik 30era arte garatuko da, eta zenbait jardueratan lekuak mugatuak izango direnez gaur hasiko da izena emateko epea

Montehermosok ohikoaz bestelako zinemari buruzko “Zinema Gaur” programaren lehen edizioa hartuko du azaroaren 14tik 30era arte. Filmen proiekzioen, performance-en, lantegien eta ikastaroen bitartez beste zinema horrekiko interesa eta jakin-mina piztu nahi ditu.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta programaren koordinatzaile Garbiñe Ortegak aurkeztu dute programa. Gasteiztarrak itzala lortu du sektorean: komisario jardun du Amerikako zenbait lekutan, eta nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da, esterako, FICUNAM (Mexiko) eta Ann Arbor Film Festival (AEB) jaialdietan.

Cantok azaldu duenez, “aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema hutsa gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat”. Orobat erantsi du: “gure sailaren asmoa da Montehermosoko aurrekontua pixkanaka igotzea, urte askotan kontrakoa gertatu baita, eta ikus-entzunezkoen sektorea izango da apustuetako bat”.

Programak hiru atal nagusi ditu: batetik, astean behin hitzordu lasai eta irekia izango da, hirian orain arte ikusi gabeko zinematografia eta narratiba berriak ezagutu eta interes eta grina komunak partekatzeko; bestetik, filmen proiekzioak eta performance-ak eskainiko dira (leku mugaturik gabe); azkenik, eskuz egindako zinema lantegia antolatu da, zeinean kamerarik gabeko zinema landuko baita, eta filmetako materiala birziklatzeak dituen aukera estetiko eta narratiboak esperimentatuko.

Gaurtik aurrera eman ahal da izena hitzaldietarako ein lantegirako, doan.

Share