Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 abendua 2016 12:28

Euskararen Ginkanak bigarren edizioa egin du Gasteizen. 15 eta 18 urte bitarteko lau gaztek osatutako 71 taldek hartu dute parte,  284k guztira. Gasteizko Udalak antolatzen du lehiaketa, Kutxa Fundazioak babesturik eta  Euskaltzaleen Topaguneak koordinaturik. Aurtengo gaiak hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak dira.

Euskararen Ginkana urriaren hasieran abiatu zen eta finala ostiralean egin zen, Euskararen Astearekin batera. Honakoak izan dira irabazleak:

1.Saria (800 € bonosaritan): 22 puntu –> GUDARIAK OLABIDE DBH4:

Itsaso Fernández, Maitane Garcia, Natalia Sebastián eta Uxue Zarandona

2.Saria (600 € bonosaritan):  21 puntu –> HEZIGAITZAK SAN VIATOR DBH4:

Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano

3.Saria (400 € bonosaritan): 19 puntu –> GUTARRAK ETA GU OLABIDE DBH4:

Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran

4.Saria (200 € bonosaritan): 11 puntu –> EUSKARAREN AINGERUAK ARMENTIA DBH3: Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz

Hemen ikus daitezke parte hartzen duten taldeen bideoak.

Ekimenean parte hartzen dutenek “euskarak hirian presentzia handiagoa izan dezan laguntzen dute, eta munduko kulturak eta hizkuntzak konektatzen. Bide batez, ikasi eta ondo pasatzen dute”, esan du Euskarako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Informazio gehiago

 

Share