Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 iraila 2018 12:33

46 eta 52 urteko bi bizikletari eta 71 eta 70 urteko bi oinezko zauritu ziren atzo, bi istriputan eta harrapatze batean.

Azken hori eguerdian gertatu zen, Txile kaleko 33. zenbakiaren parean. Aparkatzeko xedez atzera-martxan zebilen auto batek bi pertsona kolpatu zituen, azken horiek galtzada oinezkoentzako igarobidetik kanpo gurutzatzen ari zirela. Biak (71 urteko emakume bat eta 70 urteko gizonezko bat) zauritu ziren, eta anbulantziaz eraman zituzten Santiago Ospitalera. Emakumea ospitaleratu egin zuten.

Auto baten eta bizikleta baten arteko istripuan, Arriaga Atean, 46 urteko bizikletari bat zauritu zen, eta Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Hirugarren istripu baten inguruabarrak ikertzen ari da atestatu-talde bat. Istripuan, 52 urteko bizikletari bat zauritu zen, Txile eta Jose Maria Barandiaran kaleen arteko elkargunean bizikletaz zebilela erori baitzen. Osasun-langileek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Horretaz gain, Udaltzaingoak beste zazpi istriputan hartu zuen esku, baina haietan ez zen zauriturik egon, eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren kontrako delituengatik. Bestetik, hamalau salaketa izapidetu zituen, eta bi kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

Udaltzaingoaren jakinarazpena

Suhiltzaileen jakinarazpena

Share