Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 urria 2018 14:28

 

Probak egiteko izena emanda zeuden 1.200 pertsonetatik 674 aurkeztu ziren (% 56), 15 lanposturako

Larunbatean egin ziren Europa jauregian eskala operatiboan 15 lanpostu betetzeko Udalak deitutako suhiltzaileentzako LEParen probak. Prozezuan parte hartzeko 1.200 eskabide jaso ziren, baina 674 pertsona besterik ez ziren aurkeztu; horien % 94 gizonak ziren, eta % 6, emakumeak.

Agintaldi honetan udalaren zerbitzuak indartzeko eta udal plantillan egonkortasuna handiagoa lortzeko abian jarri diren prozesuetako bat da aipatutako LEP; 2016an ekin zitzaion prozesuari, Udaltzaingorako LEParekin, eta ondoren beste prozesu batzuk ireki dira, helburu argi batekin: Udaleko enplegatu publikoan behin-behinekotasuna murriztea. Gaur egun, udal enplegatu publikoen % 38 inguruk aldi baterako lotura dute administrazioarekin.

 

Share