Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 urria 2018 08:58

Urriaren 10ean amaituko da “Itun Berdea IV. sarietara hautagaitzak aurkezteko epea; ekimen horren bitartez, Udalak ingurumen alorreko jardunbide egokiak sustatu nahi ditu enpresen munduan. Guztira 6.000 euro banatuko dira saritan, 2.000 euro sail bakoitzeko: mikroenpresak (1-9 langile), enpresa txikiak (10-49 langile) eta enpresa ertain eta handiak (50 langile baino gehiago).

Aurten, Itun Berdea sariek berrikuntza garrantzitsu bat izango dute, tokiko enpresen jarduera berdeen berri zabaltzekoa, alegia. Hiru sari nagusiez gain, hemendik aurrera aurkeztutako jardunbide egoki guztiei, sarituak gertatu ala ez, zabalkundea emango zaie, Gasteizek iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin hartua duen konpromisoari Itun Berdearen Enpresa-Komunitateak egiten dizkion ekarpenen erakusle diren aldetik.

“Itun Berdea sariak Gasteizko enpresek ingurumenaren alorrean garatzen dituzten jardunbide egokiak jendartean ahalik eta gehien ezagutaraztea nahi dugu. Ekintzaileek aplikatzen dituzten berrikuntzetatik batzuk ezagutarazteko modukoak dira. Sarritan errentagarritasun hirukoitza –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– duten neurriak dira, etorkizuneko ekonomia berdearen ateak irekitzen dituzten horietakoak”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Itun Berdea sarietako aurreko edizioetan hondakinak ahalik eta gehien murrizteko, euri-urak berreskuratzeko, ekoizpen prozesuan sortutako hondakinak aprobetxatzeko edo bizikletaren erabilera sustatzeko sistemak saritu izan dira, besteak beste. Hautagaitzak bi modutan aurkeztu daitezke: San Martineko eta herritarrei laguntzeko bulegoetan, eta sarean, horretarako baliatuta erregistro elektronikoa.

Informazio gehiago: Itun Berdea IV. sariak

 

Share