Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 azaroa 2019 12:00

Motoz zihoan 50 urteko gizonezko bat eta autoz zihoan 30 urteko emakume bat zaurituta geratu ziren atzo bi trafiko-istriputan, eta bietan errudunak ihesi joan ziren.

Lehena 17:36an gertatu zen, Astronomo kalea eta Varsovia hiribidea elkartzen diren tokian. Motozikleta bat eta auto bat zeuden tartean nahastuta, baina autoa ihesi joan zen. Moto-gidaria zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman behar izan zuen.

Ordu berean, bigarren istripu bat gertatu zen bi autoren artean, Lasarteko Atea kalean, eta hemen ere autoetako bat ihesi joan zen. Beste ibilgailuan gidari gisa zihoan 30 urteko emakumea zaurituta geratu zen, eta anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Bizikletaz zihoan 16 urteko mutil gazte bat zauritu zen, Manuel Iradier kaleko espaloitik zihoala, garaje batetik irteten ari zen auto baten aurka talka eginda. Larrialdi-zerbitzuek artatu bazuten ere, ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Minutu batzuk geroago, motoz zihoan 48 urteko emakume bat lurrera erori zen, bere ziklomotorrean Izarbenta kaletik zihoala. Lesio batzuk izan zituen, eta anbulantzia bateko osasun-langileek artatu eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Baiona eta Donostia kaleak elkartzen diren tokian izandako istripu baten xehetasunak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan furgoneta bat eta bizikleta bat zeuden nahastuta, eta bizikleta-gidaria, 30 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten.

Bizikletaz zihoan 12 urteko beste mutil gazte bat zaurituta geratu zen Florida eta Astronomo kaleak elkartzen diren tokian, oinezkoentzako pasabide bat gurutzatzen ari zela auto batek bere bizikletaren atzeko gurpila jo eta lurrera erorarazi ondoren. Bere kabuz joan zen ospitalera.

Udaltzaingoak beste 8 trafiko-istriputan esku hartu du, baina ez da zauriturik izan eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 16 salaketa izapidetu ditu eta polizia judizialaren 9 jarduera egin ditu.

Bidegorrietan egiten diren aparkatzeen gaineko kontrola

Azaroaren 11tik 17ra, bidegorrietan egiten diren aparkatzeen gaineko kontrol-kanpaina bat burutuko du Udaltzaingoak, Bide Segurtasunerako 2018-2023 Udal Plan Estrategikoaren barruan.

Ekintza berri honen helburua, hain zuzen ere, motordun ibilgailuek txirrindularien zirkulazioa oztopatuz horrelako bideetan egiten dituzten aparkatze desegokiak eragoztea da.

Sutea galdara batean

Suhiltzaileek Gaztelako Atea kaleko etxebizitza bateko galdaran piztutako sutea itzali zuten atzo. Ez zen beste kalte material eta pertsonalik gertatu.

Share