Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 azaroa 2019 13:44

Laguntzak ordaintzen jarraitzen du Udalak: 21 Zabalgunearen kontuen eguneratze berria maiatzean egindakoari gehitzen zaio, ordura arte ziurtatutako laguntzak ordaindu baitziren garai hartan.

Maiatzetik ebatzi eta ziurtaturik dituen etxebizitzak birgaitzeko laguntzen ordainketa eguneratuko du 21 Zabalguneak hilabete honetatik aurrera. Hori da 21 Zabalgunearen lehendakari eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik, gaur goizean egindako batzordean, eman duen konponbidea.

Ana Oregik berak duela gutxi jakinarazi zuenez, 2015etik 2018ra arte zenbait deialdi egin ziren, 9,4 milioi euroko aurrekontuarekin guztira.

Lau urte horietan, auzokideen komunitateek 5,5 euroko balioa zuten obra-amaierako agiriak aurkeztu zituzten; izan ere, agiri hori aurkeztu beharra zuten 21 Zabalguneak laguntzak ordaintzeko agindua eman zezan. 2019ko maiatzean egin zen azken ordainketa, 1,2 milioi, eta aipatutako 5,5 milioi horiek ordainduta zeuden ordurako.

Gutxi gorabehera 3,9 milioi euro geratu ziren ordaintzeke, zeinak obra-amaierak ziurtatu eta sozietateak funtsak eduki ahala ordainduko baitira, beti egin den bezala.  Horixe proposatu du 21 Zabalgunearen lehendakariak: dagoeneko ziurtaturik eta ebatzita dauden laguntzen ordainketa egunean jartzea orain, hau da, 431.747 euro.

Orobat, 21 Zabalgunearen lehendakariak iragarri du 2020an birgaitzeko laguntzak emateko araudi-proiektu bat aurkeztuko dela berriro.  Proiektu horrekin bermatuta geratuko dira 2019 eta 2020ko ekimenak.

 

 

Share