Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 azaroa 2019 11:03
  • 2,6 milioi euro bideratuko dira kontratu horretara, eta orotara 34 instalaziotan antolatuko dira jarduerak

 

Tokiko Gobernu Batzarrak udalaren kirol instalazioetan 2020ko apirilaren 1etik 2021eko irailaren 30era arte kirol programak kontratatzeko dosierra abiaraztea onetsi du. Kontratuaren lizitazio-aurrekontua 2.623.076 euro da, eta bi urtez luzatu ahalko da; gizarte etxeetan, kiroldegietan, Mendizorrotzeko esparruan eta zenbait esparrutako zentro sozialetan egiten diren kirol jarduerak barne hartzen ditu kontratuak, 34 instalazio guztira.

Datorren ikasturtean orotara 79.729 jarduera-ordu ematea aurreikusten du kontratuak, bost programa orokorretan banatuta:

  • kirolaren bidezko mantentze fisikoa
  • kirol hastapenak
  • kirol baliagarria
  • eskola igeriketa
  • jarduera fisikoan hastea

Programa horiek berariazko proiektutan banatzen dira, esate baterako, kirol hastapenak eskola-adinekoentzat, oinarrizko jarduera fisikoa uretan, yoga, tai-jia… Horrela, berrogeita hamar jarduera ezberdin eta gehiagora arte.

“Programazio hau, azken batean, herritarren artean ohiko jarduera fisikoa sustatzeko zutabeetako bat da. Pertsona askorentzat, gaur onetsitako kontratazioaren xede diren hastapenetako eta oinarrizko kiroleko programak dira abiapuntua ohitura osasungarriak hartzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko”, adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek.

Share