Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 azaroa 2019 19:46

ACCEMek diploma bat eman die gaur arratsaldean adinekoen zentro soziokulturalei, “La carta” bideoagatik. Bideoa “Piztu zure Auzoa” udal-programaren barruan egin da, eta GKE honek saritu egin du kontakizun laburren lehiaketa nazionalaren edizio berri batean.

Goiuri jauregian izan da ekitaldia, eta bertan izan dira Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentia, ACCEM-n Gasteizko ordezkari Miren Leiceaga eta zentro soziokulturaletako erabiltzaileak.

Lan sarituak, gutun baten bidez, bakardade eta isolamendu egoera baten aurrean adinekoen zentro soziokultural batera hurbildu eta bere jardueretan parte hartzea erabakitzen duen emakume baten esperientzia kontatzen du.

Share